155. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

349/2009 EBAZPENA, azaroaren 16koa, Garraioetako zuzendari nagusiak emana, errepideko garraiorako ibilgailu zenbaiten gidarien hasierako kualifikazioa frogatzen duen lanbide gaitasunaren agiria lortzeko probak gainditu dituzten pertsonen zerrenda onesten duena. Probak 2009ko urriaren 23an egin ziren.

Garraioetako zuzendari nagusiak, otsailaren 13ko 57/2009 Ebazpenaren bidez, errepideko garraiorako ibilgailu zenbaiten gidarien hasierako kualifikazioa frogatzen duen lanbide gaitasunaren agiria lortzeko probetarako deia egin zuen.

Probak eginik, epaimahaiak azterketa gainditu duten izangaien zerrenda aurkeztu du, onets dadin. Orain, errepideko garraiorako ibilgailu zenbaiten gidarien hasierako kualifikazioa frogatzen duen lanbide gaitasunaren agiriak eta kualifikazio txartelak prestatu eta luzatzeko agindua eman behar da.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Errepideko garraiorako ibilgailu zenbaiten gidarien hasierako kualifikazioa frogatzen duen lanbide gaitasunaren agiria lortzeko probak gainditu dituzten izangaien zerrenda onestea. Ebazpen honen eranskinean ageri da. Probak 2009ko urriaren 23an egin ziren.

2. Garraioen Antolamendu eta Kudeaketaren Zerbitzuari agintzea errepideko garraiorako ibilgailu zenbaiten gidarien lanbide gaitasunaren agiriak prestatu eta kualifikazio txartelak luzatzeko agintzea.

3. Adieraztea ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

4. Ebazpen hau Garraioen Antolamendu eta Kudeaketaren Zerbitzuari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko azaroaren 16an.-Garraioetako zuzendari nagusia, Susana Labiano Bastero.

ERANSKINA

Gidarien lanbide gaitasunaren agiria lortzeko azterketa,
2009ko urriaren 23koa, gainditu dutenen zerrenda

DEITURAK

IZENA

EMAITZA

ARANA POMBAR

MARIA LOURDES

GAI

ARRIAGA RECALDE

IDOIA

GAI

ASCENSION LEOZ

MIGUEL ANGEL

GAI

BLANCO ARRIAZU

FRANCISCO JAVIER

GAI

BUYNYTSKIY

RUSLAN

GAI

DACUÑA BELLO

JOSE

GAI

DACUÑA BELLO

JUAN CARLOS

GAI

DELYANOV DZHAMBAZOV

NEDKO

GAI

ELIZALDE USOZ

ION

GAI

EZQUERRO PUERTA

MIGUEL

GAI

GUSMAN DIAZ

LISSY YANET

GAI

MARTIN PRIETO

JOSE MARIA

GAI

OSCARIZ OROZ

SARA

GAI

QUIROLA VALENCIA

AMERICA ISABEL

GAI

SAMPER UBEDA

MARIO

GAI

YURASHKEVYCH

VIKTOR

GAI

Iragarkiaren kodea: F0926737