1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
2056/2009 EBAZPENA, azaroaren 12koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasun Publikoaren, Osasun Kudeaketaren eta Administrazioaren Ebaluazio Batzordea aldatzen duena.
Abenduaren 18ko 376/2000 Foru Dekretuan lanbide karrerako ebaluazio batzordeak eratzea aurreikusi zen eta batzorde horietako kideek bete beharreko baldintzak ezarri ziren.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldaketa batzuk izan direnez, bidezkoa da Osasun Publikoaren, Osasun Kudeaketaren eta Administrazioaren Ebaluazio Batzordeko kide batzuk aldatzea.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak eman dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Ángel Javier Carrica Arrese jauna, Osasun Publikoaren, Osasun Kudeaketaren eta Administrazioaren Ebaluazio Batzordeko kidea, kargutik kentzea.
2. Raúl Antonio Cruzado Espinoza jauna Osasun Publikoaren, Osasun Kudeaketaren eta Administrazioaren Ebaluazio Batzordeko idazkari izendatzea.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
4. Ebazpen hau interesdunari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzari eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartaraztea ebazpen honen kontra bidezko dela gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.1 eta 2.c) artikuluan xedaturikoarekin bat.
Iruñean, 2009ko azaroaren 12an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.
Iragarkiaren kodea: F0926738