155. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

751/2009 EBAZPENA, azaroaren 13koa, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak emana, Berriozarko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutuaren helbidea aldatzea xedatzen duena.

Berriozarko Derrigorrezko Hezkuntzako Institutuak (ikastetxearen kodea: 31008347) Berriozarko Mendialdea HLHIParekin (Berriozarko etorbidea, zk.g.) partekatzen ditu instalazioak.

2009an eskualdeko Bigarren Hezkuntzarako instalazioak eraikitzeari ekin dio Hezkuntza Departamentuak herri horretan.

Obren eta Mantentze-lanen Zerbitzuak txosten batean dio 2010eko urtarrilean Berriozarko DBHIren irakaskuntza jarduera hartzeko moduan izanen direla instalazioak.

Bestalde, ikastetxea ados dago aipatutako datan irakaskuntza jarduerak kokagune berrira eramatearekin.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz eta Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak proposaturik,

EBATZI DUT:

1. Berriozarko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutua (ikastetxearen kodea: 31008347) Gipuzkoako etorbidearen 57. zenbakira aldatzea, ikasketa eta administrazioko ondorioak 2010eko urtarrilaren 1etik aurrera dituela.

2. Nafarroako Gobernuko Unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen erregistroan ikastetxearen datu hauek inskribatuko dira:

  • Ikastetxearen kodea: 31008347.
  • Izen generikoa: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutua.
  • Berariazko izena: "Berriozarko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutua".
  • Helbidea: Gipuzkoako etorbidea, 57.
  • Herria: Berriozar.
  • Udalerria: Berriozar.
  • Titularra: Hezkuntza Departamentua.

Gaztelaniazko G eta A hizkuntza ereduak eta Euskarazko D hizkuntza eredua irakatsiko dira ikastetxean.

3. Ikastetxeak Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeen sarean zuen egoera mantentzen du. Hura martxoaren 13ko 69/1995 Foru Dekretuak ezarri zuen, hots, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeen sarea berrantolatzeko arauak eman zituenak. Martxoaren 13ko 150 /1996 Foru Dekretuak aldatu zuen foru dekretu hori, eta martxoaren 30eko 109/1998 Foru Dekretuak eguneratu.

4. Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari agintzea behar diren jarduketak egin ditzala Berriozarko Mendialdea HLHIPko eta DBHIko garraio eta jantoki zerbitzuak berrantolatzeko.

5. Ebazpen hau igortzea Berriozarko Udalari; ukitutako ikastetxeari; Berriozarko Mendialdea HLHIPri; Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiari; Ikuskapenaren eta Zerbitzuen Zuzendaritza Nagusiko Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Giza Baliabideen Zerbitzuari eta Obren eta Mantentze-lanen Zerbitzuari; Araubide Administratiboaren Atalari; Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Atalari; Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalari; Ikastetxeak Baimendu eta Erregistratzeko Bulegoari; Hezkuntza Departamenduko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Informazioa Kudeatzeko Bulegoari.

Iruñean, 2009ko azaroaren 13an.-Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusia, Francisco Javier Esparza Sánchez.

Iragarkiaren kodea: F0926951