155. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

732/2009 EBAZPENA, azaroaren 12koa, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak emana, San Adriango "Gure Etxea" ikastetxe pribatuari beste baimen bat ematen diona, Lehen Hezkuntzako ikasketak eman ahal izateko.

Carlos Fuentes Goñi jaunak, "Asociación Arreso" entitatea ordezkatuz, elkarte hori baita San Adriango "Gure Etxea" ikastetxe pribatuaren titularra, ikastetxe horretan, baimenduta dauden Haur Hezkuntzako bigarren zikloko ikasketez gainera, Lehen Hezkuntzako ikasketak ere baimentzeko aurkeztu duen eskaera dela-eta irekitako espedientea ikusirik.

Ikusirik ikastetxe horrek, Lehen Hezkuntzako ikasketa berriei dagokienez, Nafarroako Gobernuaren hezkuntza itunen araubidean sartzeko ere eskatu duela.

Ikusirik Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak, Lehen Hezkuntzako ikasketen behin betiko baimenari dagokionez, eman duen txostena.

Ikusirik Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiaren apirilaren 17ko 183/2009 Ebazpena, izan ere, horren bidez San Adriango "Gure Etxea" Haur Hezkuntzako ikastetxe pribabatuan eman nahi diren Lehen Hezkuntzako ikasketak Nafarroako Gobernuaren hezkuntza itunen araubidean sartzeko eskaera ezetsi zen eta ikasketa horiek emateko aurreikusitako instalazioek gutxieneko betebeharrak betetzen dituztela deklaratu zen.

Kontuan harturik Nafarroako Foru Komunitatean araubide orokorreko irakaskuntza ez-unibertsitarioa ematen duten ikastetxe pribatuak baimentzeko prozedura ezartzen duen uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuak ezarritakoa.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz eta Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak proposaturik,

EBATZI DUT:

1. San Adriango "Gure Etxea" ikastetxe pribatuari baimen berria ematea, Lehen Hezkuntzako ikasketak ematea baimendu zaiolako, 2009/2010 ikasturtearen hasieratik aurrera.

2. Baimendu diren Lehen Hezkuntzako ikasketak ez dira itunduak, apirilaren 17ko 183/2009 Ebazpenean xedatu zen bezala.

3. Hemendik aurrera, hauek izanen dira ikastetxearen erregistro datuak:

-Ikastetxearen kodea: 31013124.

-Ikastetxearen izena: "Gure Etxea" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

-Titularra: Arreso Sociedad Cooperativa.

-Helbidea: Operarias Parroquiales kalea, 14.

-Herria: San Adrián.

-Udalerria: San Adrián.

-Baimendutako ikasketak: Haur Hezkuntzako bigarren zikloa eta Lehen Hezkuntza.

-Osaera juridikoa: 3 unitate Haur Hezkuntzako bigarren zikloan, gehienez 73 ikaspostu dituztenak (bi unitatek 24 ikaspostu dituzte) eta 6 unitate Lehen Hezkuntzan, 147 ikaspostu dituztenak (unitate batek 24 ikaspostu ditu gehienez eta beste batek 23 ikaspostu).

4. Ikastetxeak urtero programazio orokorra aurkeztu beharko du, baita ikastetxe pribatuei jarduteko eskatzen zaizkien gainerako agiriak ere.

5. Ikastetxearen erakunde titularrak baimena eskatu beharko dio departamentu honi ikastetxearen konfigurazioan edozein aldaketa egiteko, horren ondorioz ebazpen honen 3. idatz-zatian jasotako erregistro datuak eta bere instalazioak aldatzen badira, uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuaren III. tituluan ezarritakoari jarraituz.

6. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta, biharamunetik, hilabeteko epean.

7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

8. Ebazpen hau igortzea ikastetxearen titularrari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Atalari, Araubide Administratiboaren Atalari, Ikasketak Antolatzeko Atalari, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalari, Informazioa Kudeatzeko Bulegoari, Hezkuntza Itunen Bulegoari eta Ikastetxeak Baimendu eta Erregistratzeko Bulegoari.

Iruñean, 2009ko azaroaren 12an.-Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusia, Francisco Javier Esparza Sánchez.

Iragarkiaren kodea: F0926733