155. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

493/2009 EBAZPENA, urriaren 29koa, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, ikastetxe publikoen zuzendaritzei Nafarroatik kanpo dauden unibertsitateekin 2009-2010 ikasturtean lankidetza hitzarmenak sinatzeko eskumena eskuordetzea onesten duena. Hitzarmen horien xedea da unibertsitate horietako ikasleek maisutzako practicuma egin ahal izatea.

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak, hezkuntza arloan dituen eskumenak erabiliz, ikastetxe publikoetako zuzendaritzen eta unibertsitateen zuzendaritzen arteko 2009-2010 ikasturterako lankidetza esparrua arautzeko baldintzak ahalbidetu eta ezarri nahi ditu, ikasleek practicuma Nafarroako ikastetxe publikoetan egin ahal izateko.

Lankidetza esparru honek biltzen dituen baldintza eta konpromiso zehatzak hitzarmen batean jasoko dira, eranskinean adierazi bezala.

Nafarroako ikasleek maisutza ikasketak egiten dituzten Nafarroatik kanpoko unibertsitateekin elkarlanean aritzeko eta hitzarmenen kudeaketa errazteko asmoz, ikastetxeetako zuzendaritzei programa horien bidez hartutako konpromisoak beren gain hartzeko eskumena emanez, ikastetxeen kudeaketa autonomiaren printzipioari jarraikiz eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluak emandako eskumenekin bat, xedapen horren 36. artikuluari loturik,

EBATZI DUT:

1. Unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako zuzendaritzei Nafarroatik kanpo dauden unibertsitateekin lankidetza hitzarmenak sinatzeko eskumena eskuordetzea onestea, ikasleek maisutzako practicuma egin ahal izateko.

2. Ikastetxeek hitzarmena sinatu eta horren kopia igorriko diote Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiari, dagokion espedientean artxibatzeko.

3. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

4. Ebazpen hau igortzea Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusira, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen Zuzendaritza Nagusira, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusira eta Prestakuntza Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko urriaren 29an.-Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Teresa Aranaz Jiménez.

ERANSKINA

...................... unibertsitatearen eta ....................... ikastetxe publikoaren arteko 2009-2010 ikasturterako lankidetza hitzarmenaren proposamena, maisutzako ikasleek practicuma egiteko.

.........(e)n, 2009ko ......aren ....(e)an.

Bildurik:

Batetik, unibertsitatea ordezkatuz,

Izena:

den aldetik,

eta bestetik,

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiak eskumena eskuordetu baitu, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren ............ Ebazpenari jarraikiz,

eta ............ herriko ................ kalean dagoen .................... Ikastetxe Publikoaren zuzendaria (IFZ:...........) den aldetik.

Bi aldeek elkarri aitortzen diote practicuma egiteko lankidetza hitzarmen hau sinatzeko behar den legezko gaitasuna.

Adierazten dute:

Lehena.-Unibertsitateen helburuetako bat dela profesionalak irakaskuntzako goi mailan prestatzea, eta gizarte inguruneko eskaeretara egokitzea. Horretarako, titulazio eta espezialitate ezberdinetako ikasleek prestakuntza praktikoa jaso behar dute, errealitate profesionalarekin harremanetan egonik. Hortaz, interesgarria litzateke praktikak gizartearen sare instituzionalean edo produktiboan egitea.

Bigarrena.-Maisutzako plangintza unibertsitateen eskumena dela, eta practicuma plangintza horren oinarrizko edukien barruan dagoela, printzipio honi jarraikiz: oinarrizko prestakuntzak barnean hartu behar ditu, ezagutza zientifikoari eta teknikoari lotutako alderdi teorikoez gain, praktika profesionaleko irakaskuntza eta etorkizuneko errealitate profesionalarekiko hurbilketa, oro har eta konplexutasun osoan.

Hirugarrena.-Hitzarmen honen xedea dela Maisutza ikasten duten ikasle nafarrak dituen ................... Unibertsitatearen eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko ........................ Ikastetxe Publikoaren arteko lankidetza erraztea, prestakuntza horrek barnean hartzen duen practicuma egiteko.

Laugarrena.-Hitzarmen honek eragina izanen duela ........................ Unibertsitateak emandako maisutzako practicumean.

Bosgarrena.-Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiak, hezkuntza arloan dituen eskudantziak baliatuz, eskumena .................... Ikastetxe Publikoari eskuordetu diola, lankidetza esparrua ahalbidetzeko eta ezartzeko ....................... Unibertsitatearekin, ikasleek practicuma ikastetxe publiko horretan 2009-2010 ikasturtean egin ahal dezaten.

Horiek horrela, bildutako pertsonek, bakoitzak bere ordezkaritza erabiliz, hitzarmen hau sinatzen dute.

Klausulak:

Lehenengoa.-Titulazio hori ematen duen unibertsitateak ikasle bakoitzari esleituko dio bere irakasle tutorea. Tutorea ikaslearen prestakuntza planifikatu, koordinatu, jarraitu eta ebaluatzeaz arduratuko da, ikastetxeak izendatutako irakasle tutorearekin koordinatuz, ikasle bakoitzaren aprobetxamendua eta egindako praktiken maila egiaztatzeko.

Bigarrena.-.................. Unibertsitateak titulazio horretarako praktiken eta jardueren programa ezarriko du, eta hura aditzera emanen die ikastetxe arduradunei, practicuma hasi baino lehen. Programa horretan, datu hauek zehaztuko dira, gutxienez:

a) Ukitutako ikasleen zerrenda eta irakasle tutorearen izena.

b) Ebaluazio eta kontrol sistemak.

c) Programako helburuen eta aurreikusitako jardueren proposamena.

d) Egutegiaren eta praktiketako ordutegien proposamena.

Hirugarrena.-Titulazioa ematen duen unibertsitateak bi ordezkari izendatuko ditu, lankidetza hitzarmen honen hamargarren klausulan ezartzen den jarraipen batzordean.

Laugarrena.-Unibertsitateak, praktikak zein ikastetxetan egiten diren, ikastetxe horretako irakasle tutoreari igorriko dio egindako lana aitortzen duen ziurtagiri bat.

Bosgarrena.-......................... Unibertsitateak erantzukizun zibileko poliza bat du, ikasleek pratikan daudela egin ditzaketen kalteak estaltzeko.

Seigarrena.-Ikastetxeak ikasle bakoitzari irakasle tutore bat esleituko dio. Horren eginkizunak hauek izanen dira, gutxienez:

a) Praktiketan dagoen ikasleaz arduratzea.

b) Praktiketan dauden ikasleen jarduna antolatzea, ikastetxean dauden bitartean.

c) Erakundeari eta horren funtzionamenduari, helburuei, eginkizunei, inplikazio deontologikoei eta abarri buruzko informazioa ematea.

d) Dagokion irakaskuntza praktikoa ematea.

e) Ikaslearen jarduerak gainbegiratzea.

f) Programan ezarritako jardueren nondik norakoa unibertsitateak izendatutako irakasle tutorearekin koordinatzea.

g) Jarraipen batzordeari praktiken bitartean gerta daitezkeen gorabeherei buruzko informazioa ematea.

Zapigarrena.-Ikastetxeak bi ordezkari izendatuko ditu, lankidetza hitzarmen honen hamargarren klausulan ezartzen den jarraipen batzordean.

Zortzigarrena.-Praktiken bitartean, ikasleek ikastetxeetako indarreko xedapen orokorrak, barne ordenakoak eta diziplinazkoak, eta ikastetxeko zuzendariak eta kasuan kasuko irakasle tutoreak emandako jarraipenak beteko dituzte, lan harreman baten berezko betebeharrik sortu gabe. Gainera, praktikaldian gauzatu jarduerari buruz izaten ahal duten informazioa isilpean gorde beharko dute.

Bederatzigarrena.-Practicuma egiten duten ikasleen prestakuntza jarduerak ez dira ikastetxeetako irakaskuntza-ikaskuntzako jarduerak behar bezala gauzatzeko oztopo izanen.

Hamargarrena.-1.-Jarraipen batzorde bat ezarriko da, titulazioa ematen duen ...................... Unibertsitateko bi ordezkarik, eta ikastetxeko beste bik osatua. Eginkizun hauek izanen dituzte:

a) Hitzarmena behar bezala aplikatzen dela zaintzea.

b) Ikastea eta gainditzea, behar izatera, titulazioa ematen duen unibertsitateak aurkeztutako praktiken eta jardueren programa, bigarren klausulan adierazitakoari jarraikiz.

c) ................... Unibertsitateak proposatutako ikasleen zerrenda onartzea.

d) Zehaztea ikasle bakoitzak zein irakaskuntzatan eginen dituen praktikak.

e) Praktikak egitean edo hitzarmena betetzean gerta daitezkeen gorabeherak ebaztea.

2.-Batzordeko burutzaren osaera bi aldeek erabakiko dute, eta batzordearen lehenengo saioan izendatuko dira kideak.

3.-Batzordeak ikasturte honetan ohiko bi bilera eginen ditu. Ezohiko bilerak burutzak edo aldeetako batek eskatuta eginen dira.

4.-Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiko Prestakuntza eta Hezkuntza Berrikuntzako Zerbitzuak, bere eginkizunak eta ezarritako eskumenak betez, practicumeko jarraipen batzordearen jarduketaren ondoriozko memoriak edo konklusioak eskuratzen ahalko ditu.

Hamaikagarrena.-1.-Hitzarmen honek, sinatzen denetik aurrera, 2009-2010 ikasturtean izanen du indarra, salbu eta beste aldearen kontrako salaketa idatzirik bada. Kasu horretan, salaketa jartzen denean egiten ari diren praktikek ez dute eraginik jasanen.

2.-Hitzarmenaren onespena Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiari jakinaraziko zaio.

Adostasunaren adierazgarri, bi aldeek lankidetza hitzarmen honen ale bi sinatzen dituzte, idazpuruan adierazitako lekuan eta egunean.

Unibertsitateko ordezkaria

Ikastetxeko ordezkaria

Iragarkiaren kodea: F0925749