155. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

319/2009 EBAZPENA, urriaren 23koa, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaroaren curriculuma onesten duena.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 41. artikuluan eta abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren V. kapituluan ezarritakoarekin bat, hemezortzi urte eginak dituztenek, teknikari titulua dutenek eta goi mailako zikloa egin nahi dutenek prestakuntza ikastaroa egiten ahalko dute, sarrera proba gaindituz gero.

Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dituen maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuak, 7.3 artikuluan, xedatzen du Hezkuntza Departamentuak heziketa zikloetan sartzeko probak prestatzeko ikastaroa programatzen eta eskaintzen ahalko duela. Haren aprobetxamendua kontuan hartuko da proba horietan.

Prestakuntza ikastaro horren bidez, izangaien lanbide gaitasuna Batxilergoko heldutasunaz eta oinarrizko edukiez osatu nahi da eta goi mailako lanbide heziketako ikasketetarako bidea erraztu, horretarako behar den prestakuntza lortzeko baliabideak emanez.

Curriculuma Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritakora egokitzeko asmoz, maiatzaren 12ko 49/2008 Foru Dekretuak Nafarroako Foru Komunitateko Batxilergoko irakaskuntzen curriculumean gehitu dituen aldaketek goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaroaren curriculum berria egitea dakarte beraiekin.

Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena egin du, prestakuntza ikastaroaren curriculuma ezar dadin, goi mailako heziketa zikloetan sartzeko Nafarroako Foru Komunitatean egiten diren probetarako.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. I. eranskinean ebazpen honek goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaroaren curriculuma ezartzen du, eta Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta pribatuetan aplikatuko da.

2. Ikasleen heldutasuna garatzea da prestakuntza ikastaroaren helburua, batxilergoko helburuei eta kasuan kasuko lanbide eremuan dituzten gaitasunei dagokienez, horrela goi mailako heziketa zikloetan sartzeko prestatu ahal izateko. Horretarako, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak probarako deialdia eginen du, indarreko araudian xedatutakoarekin bat.

3. Irakasgaiak ezin dira baliozkotu batxilergoan horien pareko diren irakasgaiekin. Sarrera probarako prestakuntza balioa dute, goi mailako heziketa zikloa egiteko behar diren oinarrizko gaitasunak garatzen baitira.

4. Prestakuntza ikastaroak, lanbide sektoreen arabera, hiru modalitate hauek izanen ditu:

a) Zientziak eta Ingeniaritza.

b) Gizarte Zientziak.

c) Osasun Zientziak.

5. Ikastaroek, modalitate guztietan, hiru irakasgai komun izanen dituzte, modalitateko lau irakasgai eta aukerako irakasgai bat. II. eranskinean zehaztuta daude irakasgai horien definizioa eta ordutegia.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialera igorriko da, argitara dadin.

7. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

8. Ebazpen hau igorriko da Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Ikastetxeen Plangintza eta Garapenerako Atalera, Guraso eta Ikasleentzako Argibide eta Aholku Bulegora eta prestakuntza ikastaroa emateko baimena duten ikastetxeetara.

Iruñean, 2009ko urriaren 23an.-Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, Pedro González Felipe.

I. ERANSKINA

Goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaroaren curriculuma

1.-Modalitate guztietarako irakasgai komunak.

Gaztelania.

Helburuak.

Goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaroan gaztelania irakatsiko da, hurrengo gaitasunak garatzeko:

1. Hizkuntzaren bidezko komunikaziorako gaitasuna garatzea, hau da, ezagutza (edukiak, prozedurak eta jarrera eta balioak) aplikatzea, benetako egoera ezagunak edo berriak eraginkortasunez ebazteko prozesu egokiak aplikatuz, hainbat esparrutan: pertsonalak, akademikoak, lanekoak edo gizartekoak.

2. Ahozko eta idatzizko diskurtso luze eta konplexuak ulertzea bizitza sozial eta kulturaleko ingurune desberdinetan, bereziki esparru akademikoan eta komunikabideetan.

3. Ahoz eta idatziz adierazpenak egitea hizkuntza oparoa erabiliz, diskurtso koherenteak eginez, zuzenak, ongi egituratuak, komunikazio egoera eta xede desberdinetarako egokituak, bereziki esparru akademikoan.

4. Ahozko eta idatzizko hizkuntza erabili eta baloratzea, pertsonen arteko komunikaziorako, gauza berriak ikasteko, errealitatea ulertu eta aztertzeko eta ekintza zein pentsamendua modu arrazionalean antolatzeko baliabide eraginkorra den aldetik.

5. Errespetuzko jarrerarekin, mota eta iritzi desberdinetako informazioak lortu, interpretatu eta baloratzea, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak autonomiaz eta kritikarako senez erabiliz.

6. Ezagutza gramatikalak, soziolinguistikoak eta diskurtsiboak eskuratzea, testuak ulertu, aztertu eta iruzkintzeko eta nork bere lanak planifikatu, sortu eta zuzentzeko.

7. Espainiako hizkuntza eta kultura aniztasuna ezagutzea, baita penintsulako hizkuntzen eta haien aldaera nagusien jatorria eta garapen historikoa ere; Amerikako gaztelaniari arreta berezia eskainiko zaio eta hizkuntza eta kultura aniztasunaren balorazio positiboa sustatuko da.

8. Hizkuntzen erabilera sozial desberdinak analizatzea.

9. Gaztelaniazko literaturako obra eta pasarte adierazgarriak irakurri eta baloratzea, ingurune historiko eta sozial desberdinen adierazpen gisa eta aberastasun pertsonalerako bide gisa.

10. Ikasteko prozesuei buruz hausnartzea eta komunikaziorako eta ikaskuntzarako ezagutzak eta estrategiak beste hizkuntza batzuetara pasatzea.

Edukiak.

1. multzoa. Entzutea eta ulertzea, hitz egitea eta hizketan aritzea.

1. Entzutea eta ulertzea.

-Komunikazio egoerako faktoreek diskurtsoen askotarikotasunari dagokionez betetzen duten funtzioa ezagutzea.

-Ahozko testuen sailkapena eta karakterizazioa.

-Informazioa lortu, landu eta ebaluatzeko prozedurak erabiltzea, bide tradizionaletatik eta teknologia digitaletatik ateratako dokumentuetan oinarriturik, testuak ulertu eta sortzeari lotuta.

Trebetasunak eta estrategiak.

  • Informazioa bildu, aukeratu eta lantzea, baliabide tradizionalak eta teknologia digitalak (CD-ROMak, datu-baseak eta abar) erabiliz.
  • Ohar argi eta ordenatuak hartzea eta eskemak, mapa kontzeptualak edo laburpenak egitea informazioa aztertzeko.
  • Informazioa eta iritzia bereiztea, eta ongi justifikatutako argudioak besteetatik bereiztea.
  • Gai berri bat gai ezagun batekin lotzea.
  • Elementu inplizituak, aurreiritziak, gainulertuak, zentzu bikoitzak, anbiguotasunak, elipsiak, igorlearen jarrera (intonazioa, bolumena), diskurtsoaren tonua (oldarkortasuna, ironia, umorea, iseka eta abar), hitzez besteko elementuak eta abar identifikatzea.
  • Tolerantea eta kritikoa izatea hartzen diren mezuekin, eta autokritikoa igortzen direnekin.
  • Komunikazio egoera bakoitzeko arauak betetzea, hartan parte hartu behar denean.
  • Norberaren ulermena baloratzea.

2. Hitz egitea eta hizketan aritzea.

-Hainbat motatako testuak sortzea (akademikoak, literarioak eta kazetaritzakoak: azalpen testua, elkarrizketa, albistea, eztabaida...), komunikazio egoerara moldatzen direnak.

-Ahozko testuak ongi egituratzeko interesa izatea eta gramatikaren eta komunikazioaren arauei lotzeko betebehar soziala estimatzea.

Trebetasunak eta estrategiak.

  • Informazioa bildu eta antolatzea helburuaren eta entzuleen arabera, gidoi bat prestatuz.
  • Ahozko azalpena prestatzea, ongi argudiatua eta egituratua, ikuspuntu desberdinak eta horiei buruzko jarrera desberdinak onartzen dituena.
  • Azalpenaren saioak egitea.
  • Hitz egiteko txandak eta adeitasunezko formulak eraginkortasunez erabiltzea. Hitz egiteko une egokia aukeratzea eta ongi aprobetxatzea. Diskurtsoa zaintzea: erritmoa, abiadura, isiluneak, intonazioa eta abar. Hitzik gabeko elementuak egoki erabiltzea: begirada, keinuak, mugimenduak eta abar.
  • Argitasunez hitz egitea, diskurtsoaren hariari helduta, gidoiaren, ikus-entzunezko baliabideen eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien laguntzarekin.
  • Entzuleen arreta erakartzea eta hari eustea estrategia desberdinen bitartez (bolumena, tonua aldatzea, umorea, adibideak jartzea).
  • Alferrikako errepikapenak saihestea, okerreko informazioa eta ideia eta informazio ezegokiak identifikatzea.
  • Taldeko jardueretan rol desberdinak hartzea: solasaldiak, elkarrizketak eta eztabaidak.
  • Bizikidetzaren arauak eta besteen iritziak errespetatzea.
  • Norberaren eta besteen azalpenak objektiboki baloratzea.
  • Irakasleen laguntzaz, forma eta edukia hobetzeko moduak bilatzea.

2. multzoa. Irakurtzea eta idaztea.

3. Testu idatziak ulertzea.

-Komunikazio egoerako faktoreek diskurtsoen askotarikotasunari dagokionez betetzen duten funtzioa ezagutzea.

-Idatzizko testuen sailkapena eta karakterizazioa, haien erregistroa aztertuz.

-Testua aztertzea zentzu unitatea den aldetik. Testuingurua, igorlea eta hartzailea, eta igorlearen asmoa.

-Argudioen, deskripzioen, azalpen testuen, narrazioen, elkarrizketen eta ikasteko testuen gaia, antolaketaren egitura eta erregistroa aztertzea.

-Kazetaritza eta publizitateko testuen gaia, antolaketaren egitura eta erregistroa aztertzea.

-Informazioa lortu, landu eta ebaluatzeko prozedurak erabiltzea, iturri inprimatuetatik eta digitaletatik ateratako dokumentuetan oinarriturik, testuak ulertu eta sortzeari lotuta.

-Berariazko testu idatziak (humanistikoak, kazetaritzakoak, zientifikoak, literarioak eta abar) interpretatu eta baloratzea, eta horien barne eraikuntza eta autoreak testuarekin eta obrarekin dituen erlazioak aztertzea.

Trebetasunak eta estrategiak.

  • Irakurtzeko estrategia egokiak aplikatzea: irakurri baino lehen, aurre-irakurketa (aurretiazko ezagutzak aktibatu, iragarpenak egin), analisia (irakurri, azpimarratu, oharrak egin, apunteak hartu) eta sintesia (eskemak, laburpenak eta mapa kontzeptualak).
  • Hainbat generotako testuak, horien ezaugarriak eta antolaketa identifikatzea.
  • Testuan ageri diren zenbait faktoreri antzematea: gaia eta gizarte ingurua, asmoa, igorlearen eta hartzailearen arteko lotura, erabilitako bidea, testuaren eskema eta erregistroa.
  • Testuak laburtzea, ideia nagusiak eta bigarren mailakoak eta komunikazio asmoa nabarmenduz. Testuan ematen diren informazioetatik eta norberaren ezagupenetatik ondorioak ateratzea.
  • Diskurtsoaren adierazgailuen eta lokailuen laguntzaz, testu baten zatiak bereiztea, testua edozein motatakoa delarik, azalpena nahiz argudioa; lotura horiek grafikoki adieraztea eskema edo mapa kontzeptualetan, eta testua laburtzea aldez aurretik egindako eskemari jarraituz.
  • Irakurketa adierazkorra, tonua identifikatuz, puntuazio-markak intonazioaren arabera interpretatuz, eta baliabide prosodikoak eta keinuak erabiliz.
  • Ezagutza morfosintaktiko eta lexikoak aplikatzea.
  • Inkoherentzia edo anbiguotasunei antzematea, halakorik bada, eta balorazio pertsonala egitea.

4. Testu idatziak sortzea.

-Hainbat motatako testuak sortzea, komunikazio egoerara moldatzen direnak.

-Idatzizko testuak, hala paperezko euskarrian nola digitalean, ongi aurkezteko ardura izatea, eta arau gramatikal, ortografiko eta tipografikoei lotzeko betebehar soziala estimatzea.

-Aipamen prozedurak behar bezala erabiltzea eta kontsultatutako bibliografia behar bezala aipatzea.

Trebetasunak eta estrategiak.

  • Testua egiteko prozesua planifikatzea, testua antolatu, egituratu eta batasuna emateko mekanismoak erabiliz: ideiak sortu eta paragrafo kohesiodunetan antolatzea, hurrenez hurreneko bertsioak egitea azken bertsiora iritsi arte, eta arau ortografiko eta tipografikoak betetzea.
  • Aztertutako testuak eredutzat hartzea.
  • Informazio iturriak modu autonomoan erabiltzea, komunikazio xede jakin baterako behar diren datuak aukeratzeko, informazio hori fitxa, laburpen edo eskemetan antolatzeko eta azalpen edo argudioak egiterakoan berriz erabiltzeko.
  • Iturri ezberdinak kontsultatzea eta horiek emandako informazioa sintesi testuetan txertatzea; testu horietan datu nagusiak eta ikuspegi ezberdinak, beren arteko erlazioak eta norberaren ikuspuntua agertuko dira.
  • Norberaren baliabideak edo kontsultarako baliabideak erabiltzea norberaren akatsak zuzentzeko.
  • Testua berrikusi eta planifikatzearen garrantzia baloratzea.
  • Sortutako testuetan ondokoak baloratzea: datuen adierazgarritasuna, testuaren helburuaren arabera; edukien antolaketa koherentea; testuaren hurrenez hurreneko enuntziatuen batasuna; argudioen sendotasuna, eta erregistro egokiaren erabilera.
  • Norberaren eta besteen produkzioa objektiboki baloratzea. Nork bere kabuz eta irakasleen laguntzaz, forma eta edukia hobetzeko moduak bilatzea.

3. multzoa. Hizkuntzaren ezagutza. Hizkuntzaren ikaskuntzari buruzko gogoeta.

5. Hizkuntzaren ezagutza.

Subjektibotasuna eta objektibotasuna adierazteko forma linguistikoak eta testuetan haiek adierazteko formak ezagutu eta erabiltzea. Igorlearen asmoa eta hizkuntzaren funtzioak aztertzea.

-Lokailuak eta testu adierazgailuak ezagutu eta erabiltzea.

-Aditz formen arteko erlazioak ezagutzea, testuari barne batasuna emateko prozedurak diren aldetik, eta arreta berezia ematea aditz denboren balorazioari eta erabilera zuzen eta egokiari.

-Hitzen arteko lotura semantikoei antzematea eta haiek aztertzea.

-Hitzen erabilera objektiboa (denotazioa) eta subjektiboa (konnotazioa) bereiztea.

-Gramatika, ortografia eta tipografia arauak ezagutzea eta behar bezala erabiltzea, haien balio soziala aintzat hartuz.

-Erregistro eta erabilera sozial desberdinak daudela jakitea eta arau baten beharra baloratzea.

-Nafarroako, Espainiako eta Amerikako hizkuntz aniztasuna ezagutzea, eta hizkuntzen eta kulturen aniztasunaren eta bizikidetzaren aldeko jarrera garatzea.

Trebetasunak eta estrategiak.

  • Ulertzeko eta adierazteko trebetasunak praktikan jartzerakoan, unitate linguistikoei eta funtzionamendu arauei buruzko ezagutza teorikoak aplikatzea.
  • Testuetan adibideak bilatzea.
  • Eskola eta ikasketa hiztegiek ematen dituzten informazio linguistikoak interpretatzea; bereziki hitz motei buruzkoak, lexikoaren erlazio semantikoei buruzkoak (sinonimia, antonimia ...) eta araudiari buruzkoak.
  • Norberaren ezagutzak (printzipio edo arau linguistikoak sartzea) edo kontsulta iturriak (hiztegiak, gramatikak, erabilerak...) baliatzea arazoak ebazteko edo eskatutako lana egiteko: osatzea, eraldatzea, laburtzea, zuzentzea, inferitzea, interpretatzea eta abar.

6. Hizkuntzaren ikaskuntzari buruzko gogoeta.

-Nork bere burua zuzendu eta ebaluatzeko estrategiak erabiltzea, gogoeta eginez, hizkuntza nork bere kabuz ikasteko.

Trebetasunak eta estrategiak.

  • Modu autonomoan erabiltzea ikasteko baliabide guztiak: informatikoak, digitalak edo bibliografikoak, hala nola hiztegi elebidunak eta elebakarrak edo kontsulta liburuak.
  • Lexikoa eta hizkuntzaren egiturak berrikusi, zabaldu eta sendotzeko estrategiak erabiltzea.
  • Nork bere burua zuzendu eta ebaluatzeko estrategiak erabiltzea, hizkuntza autonomiaz ikasteko.
  • Gelan nahiz gelatik kanpo ikasteko aukerak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien onurak baliatzeko interesa.
  • Sormena, konfiantza, ekimena eta lankidetza baloratzea hizkuntzen ikasketan.
  • Errorea ikasteko prozesuaren osagai dela onartzea, haren arrazoiak identifikatzea eta zuzentzeko estrategiak aplikatzea.

Ebaluazio irizpideak.

1. eta 2. multzoak. Entzutea eta ulertzea, hitz egitea eta hizketan aritzea. Irakurtzea eta idaztea.

1. Hainbat motatako testuak deskribatzea, ahozkoak zein idatzizkoak, erabilera esparru desberdinetakoak, komunikazio egoerako faktoreei lotuta; testu bakoitzaren generoaren ezaugarri nagusiak nabarmentzea, haren erregistroaren ezaugarriak aztertzea eta testuingururako egokitasuna baloratzea.

2. Informazioa identifikatzea, testua bere osoan ulertzea, inferentziak egitea eta erabilera esparru desberdinetakoak diren ahozko nahiz idatzizko testuen edukiaz eta formaz gogoeta egitea. Arreta berezia emanen zaie kazetaritzako eta esparru akademikoko azalpen eta argudio testuei.

3. Ahozko diskurtso desberdinak egitea, hala nola solasaldiak, elkarrizketak, alokuzioak etab., curriculumeko edukiren batekin edo gaurko gairen batekin zerikusia dutenak, aurrez prestatutako eskemari jarraituz eta ikus-entzunezko baliabideak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiliz.

4. Azalpen eta argudio testuak egitea, gaurkotasun sozialari eta kulturalari lotutako gaiei buruz.

3. multzoa. Hizkuntzaren ezagutza. Hizkuntzaren ikaskuntzari buruzko gogoeta.

5. Hizkuntzari eta haren erabilerari buruzko ezagutzak modu sistematikoan erabiltzea hainbat esparru sozialetako testuak ulertu eta aztertzeko eta nork bere testuak sortu eta berrikusteko, terminologia egokia erabiliz.

6. Espainiako hizkuntzak eta haien dialekto nagusiak ezagutzea. Nafarroako hizkuntz aniztasuna onartzea.

7. Amerikako gaztelaniaren egoera ezagutzea, eta arauen arteko berdintasun eta desberdintasunei antzematea ahozko eta idatzizko adierazpen literarioetan eta komunikabideetan.

Espainiako historia.

Helburuak

Goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaroan Espainiako historia irakatsiko da, hurrengo gaitasunak garatzeko:

1. Espainiako historiako prozesu, egitura eta gertaera garrantzitsuenak denboran eta espazioan kokatzea, eta egungo Espainiaren eta Nafarroaren konfigurazioan izan duten eragina baloratzea.

2. Espainiako gaur egungo historia osatzen duten aldirik adierazgarrienak ezagutu eta ulertzea, gertaera guztien arteko erlazioaren bidez egonkortasun eta aldaketa ezaugarriak identifikatuta prozesu luze eta garrantzitsuetan, gaur egunera arte.

3. Espainiako historiaren bilakaeraren ikuskera integratzailea eskuratu eta garatzea, lurralde aniztasuna oro har errespetatu eta baloratzen duena, nazioarteko koordenatuak (eta batez ere, Europakoak) ahantzi gabe.

4. Konstituzio antolamendua ezagutu eta sustatzea, banaka zein taldeka demokraziarekiko, haren instituzioekiko eta bereziki giza eskubideei lotutako aldeekiko jarrera arduratsua, kritikoa eta aktiboa bultzatuta.

5. Funtsezko testu historikoak ulertzea eta terminologia eta hitz historiko egokiak zuzen erabiltzea.

Edukiak.

1. Komunak.

-Espainiako eta Nafarroako historiako prozesu, egitura eta gertaera garrantzitsuak espazioan eta denboran kokatzea, eta haien osagai ekonomiko, sozial, politiko eta kulturalak identifikatzea.

-Espainiako historiako bilakaera prozesuetan eta aldaketa garrantzitsuetan eta Espainiako gaurko errealitatearen antolaeran agertzen diren kausalitate elementuak identifikatu eta ulertzea.

-Nafarroako lege eta tradizio historikoen esanahia eta denboran izandako bilakaera ezagutzea.

-Hautatutako testu historikoak laburbiltzea, eta ikasitako garaiari lotutako oinarrizko kontzeptuak eta adierazpenak azaltzea.

2. Gaur egungo Espainiaren sustrai historikoak.

-Erromanizazioa Iberiar Penintsulan: politika, ekonomia, gizarte eta kultura arloetako ekarpen nagusiak. Erromatarren garaiko Espainiako eta Nafarroako aztarnak.

-Al Andalus eta erresuma kristauak. Errekonkista eta jendeztatzea.

-Errege Katolikoak: larderiazko monarkia, elkartze dinastikoa eta erlijiozko politika. Nafarroa monarkia espainiarrean sartzea: erakundeak.

-Austriako etxea: Karlos I.aren oinordetza, nagusigoa eta gainbehera. Amerikaren aurkikuntza eta inperio koloniala.

3. XVIII. mendea. Borboien erreformismoa.

-Ondorengotza Gerra. Borboien politika zentralizatzailea: erreforma politikoak, ekonomikoak, sozialak eta kulturalak.

4. Erregimen Zaharraren krisia (1789-1833).

-Karlos IV.aren erresuma: Frantzia iraultzailearekiko eta Napoleonekiko harremanak.

-Independentzia Gerra eta iraultza liberalaren hasiera: Cádizko obra eta 1812ko Konstituzioa.

-Bilakaera politikoa Fernando VII.aren erregealdian: seiurteko absolutista, hirurteko liberala eta hamarkada gaitzesgarria. Amerikaren emantzipazioa.

5. Estatu liberalaren sorrera eta finkapena.

-Erregeordetzak. Karlismoa eta gerra zibila. Lege Itundua. Mendizabalen desamortizazioa.

-Bilakaera politikoa Isabel II.aren erregealdian. Aldirik eta gertaerarik nabarienak.

-Seiurteko iraultzailea. Iraultza ospagarria eta 1869ko Konstituzioa. Bilakaera politikoa: Amadeo Savoiakoarengandik I. Errepublikara.

6. Berrezarkuntza (1874-1902).

-Canovasen sistemaren oinarrizko ezaugarriak. Sistemaren aurkako indarrak (nazionalismoa, langileen mugimendua, errepublikanismoa eta karlismoa).

-1898ko krisia eta ondorioak.

7. Alfontso XIII.a eta sistemaren krisia.

-1914ra arteko bilakaera: birsorkuntza. Maroko eta Bartzelonako Zorigaiztoko Astea. 1923ra arteko bilakaera: 1917ko krisia eta azken narriadura.

-Primo de Riveraren diktadura (1923-1930): gertaerarik nabarienak.

8. Bigarren Errepublika eta Gerra Zibila.

-Monarkia erortzea. 1931ko Konstituzioa eta biurteko erreformista.

-Biurteko erradikal-cedista eta fronte popularra.

-Gerra Zibila: kolpearen prestaketa, laguntzak eta bi guneetako bilakaera.

9. Diktadura frankista.

-Estatu frankistaren sorrera: ideologia eta erregimenaren oinarria. Laguntza eta aurkaritza sozialak.

-Bilakaera politiko, ekonomiko eta soziala. Aldiak: 40ko hamarkada, autarkia; 50eko hamarkada, bakardadearen amaiera; 60ko hamarkada, garapena; 70eko hamarkada, azken krisia.

10. Gaur egungo Espainia.

-Trantsizioa eta 1978ko Konstituzioa. Autonomien Espainia. Nafarroa autonomia-erkidegoa.

-Gobernu demokratikoak 1978tik.

-Espainia Europar Batasunean. Espainiaren tokia Europan eta munduan.

Ebaluazio irizpideak.

1. XVIII. mendearen aurreko prozesu historikorik adierazgarrienak atzeman eta baloratzea, espazioan eta denboran kokatuta.

2. Borboien dinastia berriaren politika erreformista atzeman eta bereiztea.

3. Espainiako Erregimen Zaharraren krisia aztertu eta bereiztea, aurrez aurre ipinitako bi ikuskera ideologikoak nabarmenduta: absolutismoa eta liberalismoa, eta armadaren zeregina (altxatze militarrak) azpimarratzea.

4. Estatu liberala sortzeko eta Espainian ekonomia kapitalista astiro ezartzeko prozesuaren konplexutasuna azaltzea, gainditu behar izan ziren zailtasunak eta prozesuaren izaera iraultzailea nabarmenduz.

5. Sistema berriaren (Berrezarkuntza) oinarri nagusiak aztertu eta azaltzea; laguntzak (nagusikeria, armada) eta indar berriak (nazionalismoa eta langileen mugimendua) 1898ko krisira arte (hori barne).

6. Alfontso XIII.aren erregealdia aztertu eta azaltzea: birsorkuntzatik parlamentu sistemara eta Primo de Riveraren diktadurara.

7. II. Errepublikaren eta Gerra Zibilaren garrantzi historikoa baloratzea, Errepublikaren erreforma nagusiak, horien aurkaritza eta gerra sortzen lagundu zuen giroa nabarmenduz.

8. Diktadura frankistaren berezitasun ideologiko eta instituzionalak ezagutu eta aztertzea, aldaketa politiko, sozial eta ekonomikoen sekuentzia ezartzea eta nazioarteko egoerak erregimenaren bilakaeren izan zuen eragina nabarmentzea.

9. Trantsizio demokratikoaren prozesuaren ezaugarriak eta zailtasunak deskribatzea, horren garrantzia baloratuta, eta 1978ko Konstituzioaren ezaugarri nagusiak, haren garrantzia eta Autonomien egoera ezagutzea.

10. Espainiako historiaren prozesu eta gertaerarik adierazgarrienak nazioarteko esparruetakoekin eta, bereziki, Europa eta Hispanoamerikakoekin erlazionatzea.

11. Hautatutako testu historikoak ulertu eta laburbiltzea, terminologia eta hitz historiko egokiak erabilita.

Atzerriko hizkuntza: ingelesa.

Helburuak.

Goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaroan ingelesa irakatsiko da, hurrengo gaitasunak garatzeko:

1. Ohiko komunikazio egoerei buruz atzerriko hizkuntzan idatzita dauden mezuen informazioa ulertzea.

2. Komunikazio arina dakarten mezuak idaztea atzerriko hizkuntzan.

3. Ohiko komunikazio egoerei lotutako idatzizko testuak ulertuz irakurtzea.

4. Testu horien irakurketa erabiltzea, ikasleen prestakuntza handitzen duten beste ezagutza batzuk eskuratzeko modu gisa.

5. Atzerriko hizkuntzek helarazten dituzten kulturen aldeko jarrera harkorra sustatzea.

6. Ikaskuntza autonomoko estrategiak erabiltzea, hiztegi, kontsulta liburu, bideo, CD, egunkari eta aldizkarien bidez.

Edukiak.

1. multzoa. Entzutea eta ulertzea. Hitz egitea eta hizketan aritzea.

1. Entzutea eta ulertzea.

-Ahozko mezuetan informazio orokorra eta berariazkoa lortzea, eta testuetako ideia nagusiak identifikatzea eskatutako lanak egin ahal izateko. Informazio transferentzia, aurretiazko datuak egiaztatzea eta abar.

-Testu mota ezberdinetan informazioaren predikzio eta dedukzioa egitea, eta ideia aurreratuak edo usteak egiaztatzea ondorengo entzunaldi edo irakurketaren bidez.

-Doinu ezberdineko hiztunek emandako mezuak entzun eta ulertzea.

-Erreferentziazko elementuak eta lotura-hitzak identifikatzea testuetan.

-Beste pertsona batzuekin hitz egitea, eman nahi den mezua edo eskatu nahi den informazioa aldez aurretik planifikatuta.

Trebetasunak eta estrategiak.

  • Testuaren funtsezko osagaiak atzematea: zatiak, egitura, ideia nagusiak eta berariazko informazioa.
  • Gaia eta hiztunaren komunikazio asmoa inferitzea norberaren mailara moldatutako mezuetan.
  • Inplizituki adierazitako agindu, jarraibide, desio eta eskaerei erantzutea.
  • Testuari buruzko galderei erantzutea, informazio orokorra, berariazko informazioa, hiztegia edo zenbait esamolde direla-eta.
  • Testua interpretatzen saiatzea, oso-osorik ulertzen ez bada ere, eta hiztunen azentuek edo inguruko zaratak sortzen dituzten zailtasun txikiak gainditzea.
  • Diskurtsoa baloratzea, edukiari, formari eta hartzailearentzako egokitasunari erreparaturik.
  • Diskurtsoa formala ala informala den bereiztea.

2. Hitz egitea eta hizketan aritzea.

-Zer esan nahi den eta nola adieraziko den planifikatzea, komunikazioa errazteko hainbat baliabide erabilita.

-Ahozko deskripzioak, narrazioak eta aurkezpenak egitea, aldez aurretik prestaturik, gai orokorrei buruz, zuzentasun gramatikal nahikoarekin.

-Gaur egungo gaiei buruzko eztabaidetan parte hartzea eta beren ikuspuntuak argitasunez defendatzea, adibide egokiak erabiliz.

-Atzerriko hizkuntza erabiltzea taldeko komunikazio ekintzetan parte hartzeko, norberaren erantzukizunak onartzea eta erabakiak taldekideekin batera hartzea.

-Errorea ikasteko prozesuaren osagai dela onartzea, eta ahozko komunikazioan baliabide linguistikoen faltan sortzen diren problemak eta oztopoak gainditzeko aldez aurretiko jarrera izatea.

Trebetasunak eta estrategiak.

Ahozko azalpena prestatzea interes orokorreko gaiei buruz, hala nola familia, lagunak, zaletasunak eta interesak, aisialdia, bidaiak edo gaur egungo gertaerak.

Ohiko formula eta egituren errepertorioa erabiltzea behar adinako zuzentasunez.

Elkarrizketaren dinamika aplikatzea parte hartzeko, txanda eskatzeko, errepikapenak edo argibideak eskatzeko, adostasuna edo desadostasuna adierazteko, norberaren ikuspuntua adeitasunez azaltzeko eta abarretarako.

Argitasunez hitz egitea, diskurtsoari helduta, gidoiaren laguntzarekin.

2. multzoa. Irakurtzea eta idaztea.

3. Irakurtzea eta idaztea.

-Idatzizko mezuetan informazio orokorra eta berariazkoa lortzea, eta testuetako ideia nagusiak identifikatzea eskatutako lanak egin ahal izateko. Informazio transferentzia, aurretiazko datuak egiaztatzea eta abar.

-Norberaren esperientzia edo iritzietan oinarritutako deskribapen eta narrazioak.

-Testu hartzaileek izaten ahal dituzten espektatiba, interes edo jarrerei buruzko hipotesiak eratzea.

-Esaldien eta paragrafoen antolamendu logikoa testu koherente bat egin ahal izateko, loturazko elementu egokiak erabiliz.

-Zenbait testu mota, bai formalak bai informalak, idaztea, egitura errespetatuta.

-Aipamenak, laburpenak, txosten laburrak eta abar idazten direnean ideien sintesia egitea.

Trebetasunak eta estrategiak.

  • Irakurtzeko estrategia egokiak aplikatzea: irakurri baino lehen, aurre-irakurketa, analisia eta sintesia.
  • Ideia nagusiak eta bigarren mailakoak bereiztea testuetan.
  • Testuaren egitura, haren elementuak eta esanahia identifikatzea: lokailuak, diskurtsoaren antolatzaileak, izenordainak eta horiek ordezten dituzten hitzak.
  • Erroreak atzeman eta zuzentzea.
  • Zentzua emanez eta intonazioa eta jarioa zainduz irakurtzea.
  • Testu bat nola egin planifikatu eta antolatzea, paragrafoak ordenan jarrita eta kohesio elementu egokiak erabilita.
  • Mota desberdinetako testuak azterturik (deskripzioak, esperientziak, bidaiak, gutunak, liburu edo filmetako gertakizunak, ametsak, itxaropenak edo irrikak), haien egitura eta formatua identifikatu eta norberaren testuetan aplikatzea.
  • Informazio iturrietara modu autonomoan jo eta haiek aukeratu eta antolatzea nork bere testuak prestatzeko.

3. multzoa. Alderdi soziokulturalak eta kultura arteko kontzientzia.

4. Alderdi soziokulturalak eta kultura arteko kontzientzia.

-Ingelesak herrien arteko ulermen eta komunikazio oztopoak kentzeko duen balioaz ohartzea.

-Ingelesak islatzen dituen eguneroko bizitzako alderdi kulturalak eta norberarenak alderatzea.

-Ingelesez hitz egiten duten herri eta kulturetako eguneroko bizitzan ageri diren ohitura eta ezaugarriak identifikatzea.

-Ingelesa teknologia berrietan eta arlo profesionaletan nola agertzen den eta duen garrantzia ezagutzea.

-Ingelesez hitz egiten duten herriei buruzko kultur informazioak ezagutzeko interesa.

-Ingeles hiztunekin harremanak izateko interesa.

Trebetasunak eta estrategiak.

  • Atzerriko hizkuntzaren bidez komunikatzen saiatzea, huts egiteko beldurrik gabe.
  • Atzerriko hizkuntzan hitz egiten duen komunitatean eta norberaren komunitatean nagusi diren ohitura, usadio, jarrera, balio edo sinesmenen arteko alde nabarmenenak ikustea eta desberdintasun horiek identifikatzen jakitea.
  • Atzerriko hizkuntzak eta ordezkatzen dituzten kulturak ezagutzeko gogoa eta jakin-mina agertzea.

4. multzoa. Hizkuntzaren ezagutza eta ikasketaren gaineko gogoeta.

5. Hizkuntzaren ezagutza eta ikasketaren gaineko gogoeta.

-Hizkuntzaren eta gramatikaren funtzioak.

Itxura fisikoa, osasun egoera, izaera, gustuak eta interesak deskribatzea. Datuak eta iritziak konparatu, alderatu eta bereiztea. Lehentasunak adieraztea: orainaldi bakuna eta orainaldi jarraitua, infinitiboa + -ing atzetik duten aditzak, want + substantiboa + infinitiboa, adjektiboak, "phrasal verbs", esaldi preposizionalak, erlatibozko izenordainak eta perpaus erlatibo ez-murrizgarriak.

Bizipenei, ohiturei eta azturei buruz lehenaldian hitz egitea. Horietan eta inguratzen gaituzten gauzetan izaten diren aldaketak adieraztea: lehenaldi bakuna eta lehenaldi jarraitua, lehenaldi burutu bakuna + just/yet/already eta lehenaldi burutu jarraitua, lehenaldi pluskuanperfektua, boz pasiboa, would/used to + infinitiboa, could/was able to, gerundioa preposizio batzuen atzean eta subjektu moduan erabiltzea, eta modu edo intentsitate adberbioak.

Planak eta erabakiak denbora erreferentzia ezberdinetan adieraztea. Hitzorduak egitea. Gertaerak iragarri eta iragarpenak egitea: will, be going + infinitiboa, denborazko perpausak orainaldi bakunean eta lehenaldi burutuan, geroaldi jarraituan eta geroaldi burutuan.

Obligazioa eta obligazio eza, debekua, beharra, gaitasuna eta aukera adieraztea, baimena edo aholkua eskatu eta ematea: must/mustn't, should/ought to, need/needn't, have to/don't have to, can/be able/could/may.

Egiazko aukerak adieraztea eta hipotesiak eratzea: I., II. eta III. motetako baldintzazko perpausak.

Beste norbaitek esan, galdetu, agindu edo iradoki duena kontatzea. Zeharkako estiloa: galderak, perpaus deklaratzaileak, aginduak eta iradokizunak; edo honako sarrera aditz hauek erabiliz: ask, declare, apologize, explain, invite, offer, say, suggest, tell etab.

Orainaldiko eta iraganeko ekintzei buruzko dedukzioak, suposizioak edo aipamenak egitea: moduzkoak + infinitiboa edo have + partizipioa.

Ondorioa, emaitza eta zergatia adieraztea: honako lokarri hauen bidezko mendeko perpausak: because, since, so as, as a result, consequently etab. Have/get + something + partizipioa.

-Lexikoa.

Jorratu diren gaiei buruzkoa: norberaren esperientziak, familia eta lagun arteko harremanak, itxura fisikoa eta nortasuna, albisteak, aisia (kirolak, oporrak, bidaiak), osasuna, elikadura, interesak, tokiak, teknologia berriak, zientzia, artea etab.

-Fonetika.

Zail samarrak diren bokal eta kontsonante fonemak eta diptongoak ahoskatzea: fonema mutuak, erdibokalak eta erdikontsonanteak. Forma ahul eta laburtuak nola ebaki. Esaldiak eta hitzak nola azentuatu. Esaldiak nola intonatu. Erritmoa.

Trebetasunak eta estrategiak.

  • Banaka eta taldeka lan egiteko gai izatea, estrategia, jarduera eta material egokiak erabiliz.
  • Hizkuntza bat ikasteak berekin dakartzan alderdi guztiez konturatzea.
  • Bakarka egindako lanei buruz hausnartzea eta haiek hobetzeko estrategiak aplikatzea.

Ebaluazio irizpideak.

1. multzoa. Entzutea eta ulertzea. Hitz egitea eta hizketan aritzea.

1. Hainbat komunikazio egoeratan egindako testuen informazio orokorra eta berariazkoa ateratzea, ikusizko laguntza izanda zein izan gabe; testu horiek ikasleen eguneroko bizitzari edo atzerriko hizkuntzaz hitz egiten duten herrialdeetako alderdi soziokulturalei lotutako gaiei buruzkoak izanen dira.

2. Eguneroko bizitzako egoerei buruzko elkarrizketetan esku hartzea, honako arlo hauei lotutako gaiei buruzko hiztegia eta esamoldeak erabiliz: moda, musika eta pertsona ospetsuak; telebista, albisteak, komunikabideak eta teknologia berriak; elikadura eta ohitura osasungarriak; oporrak, aisia eta aisialdia; ingurumena, kultur aniztasuna eta bidegabekeria soziala.

2. multzoa. Irakurtzea eta idaztea.

3. Hiztegiaren laguntzaz, gaurkotasunari, kultura orokorrari eta norberaren lanbide jarduerari lotutako gaiei buruzko idatzizko testuetan dagoen informazio garrantzitsua ateratzea.

4. Inguruneari lotutako orotariko testuak erabiltzea, adibidez eguneroko bizitzan erabiltzen direnak, baita ikasleen jarduera arloen alderdi tekniko orokorrei neurri handiagoan lotuta daudenak ere.

5. Idatzizko hizkuntza erabiltzea, honako arlo hauei lotutako gaiei buruzko eguneroko egoeretan: moda, musika eta pertsona ospetsuak; telebista, albisteak eta komunikabideak; elikadura eta ohitura osasungarriak; oporrak, aisia eta aisialdia; ingurumena eta munduko desberdintasunak.

6. Edukiak planifikatzea eta modu gogoetatsuan egitea eskatzen duten testuak idaztea, hizkuntzaren zuzentasuna eta koherentzia zainduta.

3. multzoa. Alderdi soziokulturalak eta kultura arteko kontzientzia.

7. Egiazko dokumentuen bidez, atzerriko hizkuntzaren esparru naturaleko kulturari dagozkion adierazpenak aztertzea.

8. Hautatutako testuetan agertzen diren kultur elementurik garrantzitsuenak interpretatu eta baloratzea.

4. multzoa. Hizkuntzaren ezagutza eta ikasketaren gaineko gogoeta.

9. Ikaskuntza autonomoko estrategiak (gramatikak, hiztegia eta abar) erabiltzea, oinarrizko elementu gisa, hizkuntza ikasteko prozesuan sortzen diren zailtasunak konpontzeko.

10. Alderdi funtzionalak adieraztea, adibidez, adostasuna eta desadostasuna, zalantza edo ziurtasuna, erkaketa, gogoeta.

11. Elementu morfosintaktikoak zehatz aplikatzea: perpausaren egitura, aditz denborak, zeharkako estiloa, boz pasiboa.

12. Elementu lexikoak zuzen erabiltzea: aurrizkiak eta atzizkiak.

13. Elementu fonologikoak behar bezala aplikatzea: erritmoa, intonazioa, fonetika.

14. Diskurtsoaren alderdiak nahita erabiltzea: ideiak paragrafoan zein testuan behar bezala antolatzea.

2.-Modalitateko irakasgaiak.

A) Zientzietako eta Ingeniaritzako modalitatea.

Matematika.

Helburuak.

Goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaroan matematika irakatsiko da, hurrengo gaitasunak garatzeko:

1. Goi mailako zikloetako ikasketak egin ahal izateko kontzeptu, prozedura eta estrategia matematikoak ulertzea eta zientzia prestakuntza orokorra eskuratzea.

2. Ezagutza matematikoak hainbat egoerari aplikatzea, bereziki jarduera teknologikoan.

3. Matematikaren berezko estrategiak eta prozedurak beren kabuz eta eraginkortasunez erabiltzea.

4. Egungo teknologiek eskaintzen dituzten baliabideak erabiltzea informazioa lortu eta lantzeko, fenomeno dinamikoak errazago ulertzeko, kalkuluak lasterrago egiteko eta problemak ebazteko tresna gisa.

5. Idatziz eta grafikoki adieraztea matematikoki trata daitezkeen egoeretan, matematikako nozio eta terminoen berariazko hiztegia ikasi eta erabiliz.

6. Lan zientifikoari lotutako jarrerak erakustea, hala nola ikuspegi kritikoa, egiaztatu eta zorrotzak izan beharra, iritzi intuitiboak zalantzan jartzea eta ideia berriei irekita egotea.

7. Informazioa aztertu eta baloratzea, iritzia sortzeko ea kritikoki adierazteko tresna matematikoak erabiliz.

Edukiak.

1. Aritmetika.

-Zenbaki errealen sailkapena.

-Zenbaki osoen eta arrazionalen bidezko eragiketak.

-Notazio zientifikoa.

-Tarteak eta zuzenerdiak.

-Balio absolutua.

-Berreturak.

-Errotzaileak.

-Logaritmoak.

2. Aljebra.

-Monomio eta polinomio bakunen bidezko eragiketak.

-Polinomioen faktorizazioa. Ruffini-ren erregela.

-Zatiki aljebraikoak.

-1. eta 2. mailako ekuazioak. 2. mailatik gorako ekuazioak. Ekuazio arrazionalak. Ekuazio irrazionalak. Ekuazio esponentzialak. Ekuazio logaritmikoak.

-Ekuazio linealen sistemak. Ekuazio ez-linealen sistemak.

-Lehen mailako inekuazioak.

3. Trigonometria.

-Radiana.

-Angelu zorrotz baten arrazoi trigonometrikoak.

-Lerro trigonometrikoak.

-Formula trigonometrikoak.

4. Triangeluen ebazpena.

-Triangelu zuzenen ebazpena.

-Sinuaren eta kosinuaren teoremak. Triangelu angeluzeiharren ebazpena.

5. Zenbaki konplexuak.

-Unitate irudikaria. Berreturak.

-Zenbaki konplexu baten forma binomikoa. Eragiketak.

-Zenbaki konplexu baten forma polarra. Eragiketak.

6. Bektoreak.

-Bektorearen kontzeptua. Bektoreak grafikoki batzea eta kentzea. Bektoreen bidezko eragiketak analitikoki egitea.

-Biderkadura eskalarra.

-Bektore perpendikularrak.

-Zuzenki bat zatitzea. Erdigunea.

7. Zuzenaren azterketa.

-Zuzenaren ekuazioak: bektoriala, parametrikoak, jarraitua eta orokorra.

-Zuzenaren ekuazio esplizitua. Malda eta jatorriko ordenatua.

-Puntu eta maldaren bidezko ekuazioa. Ekuazio kanonikoa.

-Zuzen baten puntuak.

-Posizio erlatiboak.

-Paralelismo baldintzak.

-Bektore normala.

-Bi zuzenen arteko angelua.

-Elkarzutasun baldintzak.

-Bi punturen arteko distantzia. Puntu baten eta zuzen baten arteko distantzia.

-Leku geometrikoaren kontzeptua: erdibitzailea, erdikaria eta zirkunferentzia.

8. Zirkunferentziaren azterketa.

-Zirkunferentziaren ekuazioa, zentroa eta erradioa jakinda.

-Zirkunferentziaren irudikapen grafikoa, ekuaziotik abiatuta.

-Zirkunferentzien ebaketa. Irudikapen grafikoa.

-Zirkunferentzien eta zuzenen ebaketa. Irudikapen grafikoa.

9. Funtzioak.

-Funtzioaren kontzeptua. Aldagai errealaren funtzio erreala.

-Funtzio baten eremua eta ibiltartea.

-Ardatzekiko ebakiguneak. Balioen taula.

-Hazkundea eta beherapena.

-Aldizkakotasuna.

-Simetriak.

-Funtzioen irudikapena eta interpretazioa: 1. eta 2. mailako polinomikoak, arrazionalak, errotzaileak, esponentzialak, logaritmikoak eta trigonometrikoak: sinua, kosinua eta tangentea.

10. Limiteak eta deribatuak. Aplikazioak.

-Funtzio baten puntu bateko limitearen kontzeptua.

-Etenak. Jarraitutasuna.

-Limiteak kalkulatzea, x ? a denean. 0/0 indeterminazioa.

-Limiteak kalkulatzea, x ? ? denean. ?/ ?, ?-? indeterminazioak.

-Adar infinituak eta asintotak.

-Batez besteko aldakuntzako tasa eta berehalako aldakuntzako tasa. Funtzio baten hazkundearen neurketa.

-Funtzio baten deribatua puntu batean.

-Deribatuaren interpretazio geometrikoa.

-Funtzio deribatua.

-Deribatuen taula.

-Malda. Zuzen ukitzailea.

-Hazkundea eta beherapena. Maximoak eta minimoak.

-Ahurtasuna eta ganbiltasuna. Inflexio-puntua.

11. Integralak.

-Jatorrizko funtzioa.

-Integral mugagabea funtzio zehatz baten jatorrizkoa dela adieraztea.

-Integral mugagabearen propietateak.

-Berehalako integralen taula.

-Deskonposizio elementalaren bidezko integrazioa.

-Integral mugatuaren kontzeptua. Kurbaren azpiko azalera.

-Integral mugatua kalkulatzea. Barrow-en erregela.

Ebaluazio irizpideak.

1. Zenbaki errealen motak bereiztea. Zenbaki osoen eta arrazionalen bidezko eragiketak egitea. Kalkulagailua erabiltzea notazio zientifikoko zenbakiekin. Tarteak edo zuzenerdiak notazio arruntean, grafikoki eta zenbaki osoen multzo gisa adierazten jakitea. Balio absolutua erabiltzea, zenbakien balioa kalkulatzeko, ekuazio eta inekuazio bakunetan. Berreturen eta errotzaileen bidezko eragiketak behar bezala egitea. Logaritmoaren kontzeptua eta propietateak ulertzea.

2. Monomio eta polinomioen bidezko eragiketak egitea, biderkadura aipagarriak erabiliz. Polinomioak faktorizatzea, hainbat metodo erabiliz, eta polinomio batzuen zatitzaile komunetako handiena eta multiplo komunetako txikiena kalkulatzen jakitea. Zatiki aljebraikoen bidezko eragiketak egitea. Lehen mailako, bigarren mailako eta bigarren mailatik gorako ekuazioak, irrazionalak, esponentzialak eta logaritmikoak ebaztea. Ekuazio linealen eta ez-linealen sistemak ebaztea. Ezezagun bat duten lehen mailako inekuazioak ebaztea. Ekuazio bat edo ekuazio sistema bat proposatuz problemak ebaztea.

3. Radianaren kontzeptua ulertzea eta sistema hirurogeitarretik radianetara eta alderantziz pasatzeko erabiltzea. Triangelu zuzen bateko angelu zorrotz baten sei arrazoi trigonometrikoak definitzea. Edozein angeluren sinua, kosinua, tangentea eta kotangentea definitzea, "r" erradioa duen zirkunferentzia erabiliz. Zirkunferentzia trigonometriko batean edozein angeluren sinuari, kosinuari, tangenteari eta kotangenteari dagozkien lerro trigonometrikoak zein diren erakustea. Sinuaren, kosinuaren, tangentearen eta kotangentearen lerro trigonometrikoak erabiltzea, angelu baten arrazoi trigonometrikoak kalkulatzeko, haietako batetik abaituta; arrazoi trigonometriko bati dagozkion angeluak kalkulatzea; angelu bat lehenengo koadrantera laburtzea; eta angelu ezberdinen arteko arrazoien arteko loturak ondorioztatzea. Sinua, kosinua eta tangentea izeneko funtzioak irudikatzea eta haien propietateak ezagutzea. Bi angeluren batuketak eta kenketak, angelu bikoitza eta angelu erdia erabiltzea.

4. Problemak ebaztea, triangelu zuzenak erabiliz. Problemak ebaztea, triangelu angeluzeiharrak erabiliz, sinuaren eta kosinuaren teoremen bidez.

5. Unitate irudikariaren berreturak definitu eta kalkulatzea. Zenbaki konplexuaren forma binomikoa erabiltzea, hura irudikatzeko eta hainbat zenbaki konplexuren bidezko eragiketak egiteko. Zenbaki konplexuaren forma polarra erabiltzea, biderketak, zatiketak edo berreketak egiteko.

6. Magnitude eskalarrak eta bektorialak bereiztea. Bektorearen, jatorriaren eta muturraren kontzeptuak erabiltzea hainbat egoeratan. Bi bektore paraleloak diren ala ez arrazoitzea. Osagaietako bektore bat forma modulu-argumentalera eta alderantziz pasatzea. Bektoreak grafikoki batu edo kentzea. Osagaietan adierazitako hainbat bektoreren konbinazio linealaren emaitza kalkulatzea. Bi bektoreren biderkadura eskalarra erabiltzea modu ezberdinetan. Zuzenki bat erlazio zehatza duten bitan zatitzea.

7. Zuzen baten ekuazioak kalkulatzea eta haren elementuak identifikatzea. Zuzen zehatz batekiko zuzen paraleloak eta perpendikularrak aurkitzea. Puntu baten, zuzen baten eta bi zuzen zehatzen posizio erlatiboa aztertzea. Puntu baten eta zuzen baten arteko distantzia eta bi zuzenen artekoa kalkulatzea. Bi zuzenen angelua kalkulatzea. Zuzenki baten erdibitzailea eta angelu baten erdikaria zehaztea.

8. Problema errazak ebaztea, elementuak jakinda zirkunferentzia baten ekuazioa kalkulatzeko eta alderantziz. Zuzen baten, zirkunferentzia baten eta bi zirkunferentziaren posizio erlatiboa zehaztea. Zirkunferentzia marraztea, haren zentroa eta erradioa jakinda. Zirkunferentzia marraztea, haren ekuazio orokorra jakinda. Bi zirkunferentziaren eta zirkunferentzia baten eta zuzen baten arteko balizko ebakiguneak kalkulatzea, eta grafikoki irudikatzea.

9. Aldagai errealeko funtzio erreal desberdinak bereiztea. Aldagai errealeko funtzio errealen eremuak eta ibiltarteak kalkulatzea. Funtzioak ardatzak ebakitzen dituen eta non ebakitzen dituen kalkulatzen jakitea. Puntu zehatz batean, funtzioa gorakorra ala beherakorra den zehaztea. Funtzioa aldizkakoa den ala ez bereiztea. Funtzioa simetrikoa den zehaztea; simetrikoa bada, bikoitia ala bakoitia den zehaztea. Gai honetan aztertu diren funtzio moten grafikoak identifikatu, irudikatu, aztertu eta interpretatzea. Funtzio baten puntu bateko limitea kalkulatzea. Eten puntuak identifikatzea.

10. Limiteak kalkulatzea eta emaitzak interpretatzea. 0/0, ?/?, ?-? motako determinazioak ebaztea. Funtzio baten asintotak kalkulatzea eta kurba kokatzea haien arabera. Funtzio baten batez besteko eta berehalako aldakuntzako tasak kalkulatzea. Funtzio baten puntu bateko deribatuaren kontzeptua eta haren interpretazio geometrikoa ezagutzea. Definizioa erabiltzea, funtzio jakin batzuen funtzio deribatuak kalkulatzeko. Funtzioen funtzio deribatuak kalkulatzea, funtzioaren funtzioaren funtziora heldu arte. Funtzio batekiko zuzen ukitzailearen puntu bateko ekuazioa kalkulatzea. Funtzio baten hazkundea edo beherapena aztertzea. Funtzio baten maximoak eta minimoak kalkulatzea.

11. Integral mugagabearen kontzeptua ezagutu eta ulertzea. Funtzio bakunen jatorrizkoa kalkulatzea. Berehalako integralak buruz ikastea, eta integral mugagabeak kalkulatzeko aplikatzea. Integral mugatuaren esanahia interpretatzea. Barrow-en erregela zuzen aplikatzea, integral mugatuak kalkulatzeko. Funtzioen grafikoek mugatutako esparru lauen azalerak kalkulatzea.

Fisika eta kimika.

Helburuak.

Goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaroan fisika eta kimika irakatsiko dira, hurrengo gaitasunak garatzeko:

1. Ikasleengan inguruan ikusten dituzten fenomeno naturalen aldeko jakin-mina eta interesa piztea, eta behar beste ezagutza ematea gertaera horiek eraentzen dituzten legeak ulertzeko, baita haiek aztertzeko metodo zientifikoak aplikatzen dituen neurri eta esperimentazio prozedurak ere.

2. Fisikaren eta kimikaren kontzeptu nagusiak, legeak, teoriak eta ereduak ulertzea, heziketa zientifikoan sakon dezaten.

3. Kontzeptu, lege, teoria eta eredu horiek eguneroko bizitzako egoera errealei aplikatzea, eta fisikak eta kimikak tokian tokiko nahiz mundu mailako arazo askori ekiteko duten garrantzia ulertzea.

4. Kontrajarritako hipotesi eta teoriak eztabaidatzea eta kritikoki aztertzea, horrela pentsamendu kritikoa garatzeko eta fisikaren eta kimikaren garapenari eginiko ekarpenak baloratzeko.

5. Eguneroko bizitzan sortzen diren arazoetarako irtenbideak bilatzea, garrantzizko ezagupen fisikoak eta kimikoak hautatuz eta aplikatuz.

6. Beren kabuz erabiltzea ikerkuntza zientifikoaren estrategiak (problemak planteatzea, hipotesiak formulatu eta alderatzea eta abar) eta fisikaren eta kimikaren prozedurak, ikerketa txikiak egiteko eta, oro har, beraientzat ezezagunak diren egoera eta fenomenoak aztertzeko.

7. Fisikaren eta kimikaren garapena une historiko bakoitzaren ezaugarriei eta beharrizanei lotutako prozesu aldakorra eta dinamikoa dela ulertzea, legeek, teoriek eta ereduek horretan gauzatzen duten eginkizuna baloratuta.

8. Fisikaren berezko hizkuntza behar bezala ulertu eta erabiltzea, zientziaren eremuan hitz egiteko eta diagramak, grafikoak, taulak, adierazpen matematikoak eta beste irudikapen-eredu batzuk interpretatzeko, mezuen zehaztasuna, argitasuna eta ordena baloratuta.

9. Jarrera zientifikoak agertzea, adibidez, informazio osoa bilatzea, kritikarako gaitasuna, gertaerak egiaztatu beharra, ageriko gauzak ezbaian jartzea eta ideia berriei ateak irekitzea.

10. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea simulazioak egiteko, datuak lantzeko, iturri desberdinetako informazioa bildu eta erabiltzeko, haren edukia ebaluatzeko eta erabakiak hartzeko.

11. Fisikaren eta kimikaren alderdi kulturala aintzat hartzea, pertsonen prestakuntza osorako, eta haiek ikasteko jarrera positiboak garatzea, zientzia horietako jarduerak egiten direnean interesa eta autokonfiantza izateko.

Edukiak.

1. Zientzia esperimentalen hasierako ezagupena.

-Metodo zientifikoa.

-Neurtzea. Magnitudeak. Unitateak. Nazioarteko unitate sistema.

-Magnitude oinarrizkoak eta deribatuak. Magnitude eskalarrak eta magnitude bektorialak.

2. Materiaren teoria atomiko-molekularra.

-Dalton-en teoria atomikoa. Lege ponderalak. Avogadro-ren hipotesia, Avogadro-ren zenbakia. Molaren kontzeptua.

-Gas idealen egoera-ekuazioa.

-Formula enpiriko eta molekularrak aurkitzea.

-Disoluzioak. Disoluzioen kontzentrazioa adierazteko zenbait modu (g/l, mol/l eta %)

3. Atomoa eta bere loturak.

-Eredu atomikoen garrantzia kimikaren aurrerapenean: Thomson-en eta Rutherford-en ereduak.

-Espektroak eta Bohr-en eredu atomikoa. Haren lorpenak eta mugak.

-Atomo-nukleoa. Z, A. Isotopoak.

-Elektroien banaketa energia mailetan.

-Elementuen antolamendu periodikoa: kanpoko elektroiekin duen erlazioa.

-Lotura ionikoa, kobalentea, metalikoa eta molekula artekoak. Substantzien propietateak lotura motaren ondorioz.

-Konposatu ez-organikoen formulazioa eta nomenklatura.

4. Eraldaketa kimikoen azterketa.

-Eraldaketa kimikoak eta haien ondorioak aztertzearen garrantzia.

-Erreakzio motak. Erreakzioen estekiometria. Pisuen eta bolumenen kalkulua.

-Erreaktibo mugatzailea eta erreakzioaren errendimendua.

-Kimika eta industria: lehengaiak eta kontsumorako produktuak. Kimika industrialaren ondorioak.

-Garrantzi biologiko edo industrialarengatik edo ingurumenaren gaineko eraginagatik gure gizartean interes handia duten erreakzio kimikoen balorazioa. Kimikaren eginkizuna etorkizun iraunkorraren eraikuntzan.

5. Higiduraren azterketa.

-Erreferentzia sistema inertzialak. Higidura deskribatzeko behar diren magnitudeak.

-Ibilbide lerrozuzeneko higiduren azterketa: higidura zuzen uniformea eta higidura zuzen uniformeki azeleratua.

-Erorketa askea eta tiro bertikala.

-Higidura zirkularren azterketa: higidura zirkular uniformea. Abiadura linealaren eta angeluarraren arteko erlazioa.

-Bide hezkuntzaren garrantzia. Egoera zinematiko interesgarrien azterketa: balaztatzeko behar den tartea, talka egitean abiadurak duen eragina etab.

6. Dinamika.

-Newton-en dinamikako legeak.

-Grabitazio unibertsalaren garrantzia. Grabitazio indarra lurrazaletik hurbil.

-Egoera dinamiko interesgarri batzuen azterketa: pisua, marruskadura indarrak eta marruskadura koefizientea, plano inklinatua, soken tentsioak eta indar elastikoak.

-Higidura zirkularraren dinamika.

7. Energia eta haren transferentzia: lana eta beroa.

-Energiaren, lanaren eta beroaren kontzeptuak eta haien arteko erlazioak berrikusi eta haietan sakontzea. Lana egiteko eraginkortasuna: potentzia.

-Energia zinetikoa.

-Interakzio grabitatorioari lotutako energia: energia potentzial grabitatorioa.

-Energia mekanikoa. Kontserbazioaren teorema.

-Beroa. Gorputzen bero espezifikoa. Trukatutako beroa.

8. Presioa.

-Presioaren kontzeptua. Unitateak.

-Hidrostatikaren funtsezko printzipioa.

-Pascal-en printzipioa. Aplikazioak.

-Arkimedes-en printzipioa. Aplikazioak.

Ebaluazio irizpideak.

1. Nazioarteko sistema, unitateak, notazio zientifikoa eta hiru zifra esangarri dituen notazio hamartarra behar bezala erabiltzea. Magnitude baten edozein unitateren (erabilienen artean) eta nazioarteko sisteman dagokionaren arteko baliokidetasuna aurkitzea, konbertsio-faktoreak erabilita. Magnitude eskalarrak eta magnitude bektorialak bereiztea.

2. Hurrengo terminoen esanahia jakitea: eraldaketa fisikoa, eraldaketa kimikoa, substantzia purua, elementu kimikoa, konposatu kimikoa, disoluzioa, atomoa, molekula, formula enpirikoa, formula molekularra, mola, masa atomikoaren unitatea, Avogadro-ren zenbakia, masa atomikoa, masa molekularra, kontzentrazioa. Emaitza esperimentalak ikusita, lege ponderalak betetzen diren egiaztatzea. Mol kopuruaren, substantzia masaren eta masa molekularraren arteko erlazioa substantzia solidoen, likidoen eta gaseosoen, masen eta masa molekularren kalkuluari aplikatzea. Partikulen kopurua mol kopuruarekin eta Avogadro-ren zenbakiarekin lotzea. Formula kimiko baten esanahia azaltzea, molekula osatzen duten atomoen kopuru erlatiboa adierazten duen aldetik. Konposatu baten formula enpirikoa kalkulatzea, haren osaera ehundarretik abiatuta. Disoluzioen eta disoluzio baten kontzentrazioaren kalkulu bakunak ezagutu eta egitea, g/l, mol/l eta % adierazpenak erabiliz.

3. Thomson-en, Rutherford-en eta Bohr-en ereduak eta segidako hobetzea ekarri zuten aurkikuntzak deskribatzea. Elementu baten zenbaki atomikoa jakinda, haren konfigurazio elektronikoa idaztea. Elementu baten Z eta A balioak jakinda, haren oinarrizko partikulak kalkulatzea eta elementu horren balizko isotopoak aurresatea. Konfigurazio elektronikotik abiatuta, azken geruzaren zenbaki atomikoa eta elektroiak, taulako posizioa eta oxidazio zenbakia identifikatzea, eta elementua identifikatzea (periodo laburrak). Zenbait konposatu bakunen Lewis-en egitura idaztea. Substantzien propietateak justifikatzea, haien loturen arabera. Lotura kimikoa justifikatzea, elkartzen diren atomoek bereizirik dutena baino energia txikiagoko sistema osatzearen ondorioz. Hurrengo elementuei dagozkien konposatu kimikoak izendatzea eta formulatzea: Li, Na, K, Rb, Be, Mg, Ca, Sr, Fe, Co, Ni, Cu, Ag, Al, F, Cl, Br, I, O, S, N, P, C eta H.

  • Aurretik aipatu diren elementuei dagozkien oxidoak: oxido metalikoak (Stock-en nomenklatura) eta oxido ez-metalikoak (nomenklatura sistematikoa)
  • Hidroxidoak: Stock-en nomenklatura
  • Hidruro ez-metalikoak: amoniakoa, fosfina, ura, metanoa.
  • Hidrogeno haluroak: nomenklatura sistematikoa eta tradizionala (HF, HCl, HBr, HI, H2S)
  • Oxoazidoak: nomenklatura tradizionala (HClO, HClO3, H2CO3, H2SO4, HNO3, H3PO4)
  • Gatz neutroak: nomenklatura tradizionala: goian aipatu diren azidoetatik eta metaletatik ondorioztatutakoak.

4. Erreakzio kimiko baten erreaktiboen eta produktuen izenak jakinda, erreakzio doituaren ekuazioa idaztea. Ekuazio kimiko doitu batetik abiatuta, masa - masa, masa - gasen bolumena eta bolumena - gasen bolumena motako erlazioen kalkuluak egitea, presioaren eta tenperaturaren edozein egoeratan. Ekuazio kimiko doitu batetik abiatuta, disoluzioen kalkuluak egitea. Erreaktiboen kopuru batzuk jakinda, zein den erreaktibo mugatzailea (baldin badago) zehaztea. Erreakzio kimiko bat eta erreakzioaren entalpia jakinda, erreaktiboen edo produktuen masa zehatz baten erreakzioan askatu edo xurgatzen den energia kalkulatzea.

5. s/t eta v/t grafikoak interpretatzea, irudikatzen dituzten higidura lerrozuzenak identifikatuta eta haien bidezko datuetatik abiatuta kalkuluak eginda. Higiduraren ekuazioak hautatu eta erabiltzea, higidura lerrozuzenetan posizioak, abiadurak eta azelerazioak kalkulatzeko. Gorputz baten erortzeko abiadura eta erortzen ematen duen denbora zehaztea, bai gorputza gorantz jaurtitzen denean, bai garaiera zehatz batetik behera botatzen denean. Gorputz bat gorantz jaurtitzen denean lortzen ahal duen gehieneko garaiera kalkulatzea, baita ibilbidearen edozein puntutan duen abiadura ere. Higidura zirkular uniformean magnitude angeluarrak eta magnitude linealak erlazionatzea.

6. Indar ez-kolinealen erresultantearen adierazpen bektoriala zehaztea eta, alderantziz, pisuaren osagaiak kalkulatzea. Pisu bektorearen norabidea kalkulatzea eta identifikatzea. Indar zentripetua higidura zirkular uniformearen erantzule bakarra dela identifikatzea. Marruskadura-indarra marruskadura-koefizientearen eta indar normalaren arteko funtzioa baino ez dela ohartzea. Dinamikako legeak gainazal horizontalen eta marruskadura duten plano inklinatuen gainean irristatzen diren gorputzen higidurari aplikatzea, haien azelerazioaren balioa eta hari lotutako beste magnitude batzuk kalkulatu arte. Txirriken bidez lotutako higikarien edozein magnitude zinematiko edo dinamiko kalkulatzea, plano horizontal edo inklinatuetan, marruskadura izan edo gabe, azelerazioarekin edo gabe, irristatzen direla. Newton-en legeak erabiltzea eskatzen duten problema irekiak ebaztea.

7. Indar konstante batek egiten duen lana kalkulatzea, gorputzaren abiadura aldatzeko duen eraginaz ohartuta. Kanpoko indarren eraginpean dagoen gorputzak hartzen duen abiadura zehaztea. Gorputz bat abiadura konstantean igotzen denean, lana energia potentzial grabitatorio gisa metatzen dela ohartzea. Energia mekanikoaren kontserbazioaren teorema problemen ebazpenari aplikatzea. Energia mekanikoa kontserbatzen ez duten egoerak bereizi eta ebaztea. Beroa edota lana trukatzen dituzten kasuetan aplikatzea energiaren kontserbazioaren printzipioa. Celsius eta Kelvin tenperatura-eskalak ezagutzea, unitate bat beste bat bihurtuta. Tenperatura desberdineko bi gorputzen arteko nahasketaren oreka-tenperatuta kalkulatzea.

8. Dentsitateak, presioak, indarrak eta gainazalak parte hartzen dutela, egoerak identifikatu eta azaltzea. Hidrostatikaren oinarrizko printzipioa aplikatzea. Indarrak eta gainazalak erlazionatzea, Pascal-en printzipioa erabiliz. Objektuen fluidoetako bultzadak kalkulatzea.

Industriako teknologia.

Helburuak.

Goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaroan industriako teknologia irakatsiko da, hurrengo gaitasunak garatzeko:

1. Beharrezkoak diren ezagutzak lortzea eta horiek eta beste arlo batzuetan lortutakoak makinak eta sistema teknologikoak ulertu eta aztertzeko erabiltzea.

2. Energiak prozesu teknologikoetan duen eginkizuna ulertzea, baita haren motak, eraldaketak eta aplikazioak ere, energia aurrezteko jarrerak hartzea eta eraginkortasun energetikoa baloratzea.

3. Prozesu teknologiko zehatzak nola antolatu eta garatzen diren ulertu eta azaltzea, eta kasu bakoitzean izaten diren teknikak eta faktore ekonomiko eta sozialak identifikatu eta deskribatzea. Ikerketak eta garapenak produktu eta sistema berrien sorkuntzan duten garrantzia baloratzea.

4. Industrian erabiltzen diren materialak, horiek lortzeko prozesua eta erabilera egokia ezagutu eta ulertzea, eta haiek aurrezteko jarrerak hartzea.

5. Industria produktuen fabrikazio prozedurak eta teknikak ezagutu eta ulertzea, funtzionamendua, erabilera eta kontrolatzeko modua azaltzeko jarduera teknikoaren aparatuak eta produktuak aztertzeko gai izanda eta haien kalitatea ebaluatuta.

6. Industrian dauden edo erabilera arrunteko produktu teknologikoen zati diren makinen eta sistemen elementuen erabilera eta funtzionamendua ezagutu eta ulertzea, makina, sistema eta prozesu teknikoetan esku hartzean nork bere kabuz, konfiantzaz eta segurtasunez jardun ahal izateko.

7. Ikasitako ezagutzak erabiliz, teknologiak eguneroko bizitzan eta bizitzaren kalitatean duen eragina modu kritikoan baloratzea, ideiak eta iritziak adierazi eta arrazoituz.

8. Hainbat iturritako informazioa bilatu, hautatu, ulertu eta erlazionatzea, ingurune fisikoak eta sozialak, eskola liburutegiak, komunikabideek eta informazioaren teknologiek eskainitakoa barne, lortu nahi den helburuaren arabera lantzea eta gainerakoei adieraztea ahoz eta idatziz, modu antolatu eta ulergarrian.

Edukiak.

1. Energia baliabideak.

-Energiaren hastapenak.

-Unitate sistemak.

-Nazioarteko sistemaren unitateak.

-Energia unitateak.

-Potentzia. Potentzia unitateak. kWh-a.

-Energia agertzeko moduak eta energia iturriak: mekanikoa, termikoa (kaloria), kimikoa, elektrikoa, erradiatzailea edo elektromagnetikoa eta nuklearra.

-Energia eraldaketak.

-Kontsumoa. Errendimendua. Energia aurreztea.

-Energia berriztagarriak eta berriztaezinak.

-Energia iturriak: lehen mailakoak eta bigarren mailakoak.

-Erregai fosilak.

-Energia nuklearra:

-Hondakinen tratamendua.

-Berotze globala.

-Iraunkortasuna.

-Zentral hidroelektriko batean lortutako potentzia eta energia.

-Eguzki-atzigailu baten energia eta potentzia. Aerosorgailu baten potentzia eta energia.

-Etorkizuneko energiak.

-Kogenerazioa.

-Energia ekoitzi, garraiatu eta banatzea.

-Etxebizitza eta energia.

-Industria eta energia.

-Energiaren kostu energetikoa.

2. Materialak. Materialen erresistentzia.

-Atarikoak.

-Materialen sailkapena. Materialen propietateak.

-Esfortzu motak.

-Materialen saiakuntzak.

-Trakzioaren saiakuntza.

-Tentsioak eta deformazioak.

-Hooke-ren legea.

-Lan tentsioa eta segurtasun koefizientea.

-Gogortasun saiakuntzak. Erresilientzia saiakuntzak. Neke saiakuntzak. Teknologia saiakuntzak.

-Material egokiak hautatzeko irizpideak.

-Materialen arrazoizko erabilera.

-Tratamendu termikoak eta termokimikoak.

-Industria hondakinak.

-Metal ferrosoak. Metal ez-ferrosoak. Bestelako materialak.

3. Makinen elementuak.

-Atarikoak.

-Makinak eta sistema mekanikoak.

-Higidura transmititzen duten elementu mekanikoak.

-Higidura eraldatzen duten elementu mekanikoak.

-Lotura elementuak.

-Lotura desmuntagarriak.

-Lotura finkoak.

-Makinen elementu osagarriak.

-Energia metagailuak.

-Energia barreiatzen duten elementuak.

-Enbrageak.

-Bestelako elementu mekanikoak.

-Makinen labainketa.

4. Sistemak.

-Zirkuitu elektrikoa. Zirkuitu pneumatikoa.

5. Makinak.

-Motor termikoak. Motor elektrikoak.

6. Fabrikazio prozedurak.

-Fabrikazio prozeduren sailkapena.

-Txirbil-harroketarik gabeko fabrikazioa.

-Fabrikazio prozedurek ingurumenean duten eragina.

-Fabrikazio prozesuen kalitatea eta kontrola.

-Txirbil-harroketaren bidezko fabrikazio prozedurak.

-Txirbil-harroketaren bidezko eskuzko fabrikazio prozedurak.

-Piezak makina-erreminten bidez mekanizatzea.

-Piezak beroaren bidez bereiziz fabrikatzea. CNC bidezko fabrikazioa.

7. Sistema automatikoak kontrolatu eta programatzea.

-Sistema automatikoak eta kontrol sistemak.

-Kontrol sistema osatzen duten elementuak.

-Transduktoreak.

-Kaptadoreak.

-Eragingailuak.

-Sistema automatiko baten egitura.

-Lokarri irekiaren kontrol sistemak. Lokarri itxiaren kontrol sistemak. Konparadoreak.

-Blokeen diagrama.

-Sistema bitarrak.

-Funtzioak eta ate logikoak.

-Konbinaziozko zirkuitu logikoak.

Ebaluazio irizpideak.

1. Energia motak, eraldaketak, lortzeko prozesuak, ingurumen ondorioak eta aurrezteko irizpideak ezagutzeko eta azaldutako kasu praktikoak ebazteko gai izatea.

2. Material ohikoenen erabilera teknologikoa deskribatzea, haien propietate eta aplikazio nagusiak identifikatzea eta helburu jakin baterako egokiak ote diren aztertzea. Saiakuntza teknikak eta propietateen neurriak ezagutzea.

3. Produktu batek izan dezakeen fabrikazio prozesua deskribatzea, eta hura produzitu, erabili eta baztertzeko arrazoi tekniko eta ekonomikoak eta ingurumeneko ondorioak baloratzea.

4. Produktu tekniko bat osatzen duten elementu funtzionalak, egiturak, mekanismoak, zirkuituak eta sistemak identifikatzea, eta osotasunaren funtzionamenduan haietako bakoitzak betetzen duen eginkizuna jakitea.

5. Berezko mekanismoen funtzionamendua identifikatu eta ulertzea, baita motor termiko zein elektriko desberdinak ere.

6. Baliabide grafiko eta tekniko egokiak aplikatzea makina, zirkuitu edo sistema teknologiko jakin baten osaera eta funtzionamendua deskribatzeko.

7. Zirkuitu elektriko, pneumatiko edo elektropneumatiko bat muntatzea, eskematik abiatuta, eta haren funtsezko parametroak kalkulatzea.

8. Konbinaziozko kontrol digitaleko sistema bat ezartzea ohiko aplikazio batean.

9. Ordenagailua erabiltzea zirkuitu pneumatiko, elektriko eta digitalen funtzionamendua diseinatu eta simulatzen denean, baita eragileen dinamismoa hauteman behar denean ere.

Marrazketa teknikoa.

Helburuak.

Goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaroan marrazketa teknikoa irakatsiko da, hurrengo gaitasunak garatzeko:

1. Marrazketa teknikoko tresnak eta berariazko terminologia egokiro eta trebetasun nahikoaz erabiltzea.

2. Marrazkiaren azken ukitu eta aurkezpen egokiek duten garrantzia baloratzea, marrazkia osatzen duten marren argitasun eta zehaztasunari eta euskarriaren garbitasun eta txukuntasunari dagokienez.

3. Marrazketa teknikoa hizkuntza objektibo eta unibertsaltzat hartzea, eta haren sintaxia ezagutu beharra baloratzea, informazioa adierazi eta ulertu ahal izateko.

4. Geometria metriko aplikatuaren oinarri nagusiak ezagutu eta ulertzea, planoko formen konfigurazio problemak ebazteko.

5. Irudikapen sistemak ulertu eta erabiltzea problema geometrikoak espazioan ebazteko eta hiru dimentsioko irudiak planoan irudikatzeko.

6. Marrazketa teknikoaren normalizazioaren unibertsaltasuna baloratzea eta UNE eta ISO arau nagusiak aplikatzea gorputz baten bisten lorpenari, posizioari, ebakidurei eta akotazioari dagokienez.

7. Esku hutsezko perspektiba eta krokisa erabiltzea adierazpen grafikorako, eta behar adinako trebetasuna eta bizkortasuna lortzea.

8. Edozein eraikuntza geometriko egiteko prozesua planifikatu eta hausnartzea, bakarka eta taldean, eta malgutasunez eta arduraz jokatzea taldeko jardueretan.

9. Marrazketa teknikoko ezagutzak prozesu teknologikoetan eta eguneroko bizitzako aplikazioetan erabiltzea, eta proiektua edo jarduera zertan den berrikusi eta baloratzea hala behar den guztietan.

10. Teknologia berriei eta marrazketa eta diseinu programei buruz gutxieneko ezagutzak lortzea, haiek erabiliz gozatzea eta haien ahalmenak baloratzea plano teknikoak egiterakoan.

Edukiak.

1. Artea eta marrazketa teknikoa.

-Marrazketa teknikoaren historiako mugarri nagusiak.

-Geometria eta artea.

-Marrazketa teknikoaren estetika.

2. Marraketa geometrikoak.

-Funtsezko marraketak.

-Poligonoen marraketa.

-Proportzionaltasuna eta antzekotasuna. Eskalak.

-Eraldaketa geometrikoak.

-Ukitzeen marraketa. Obalo, oboide eta boluten, espiral eta helizeen definizioa eta marraketa.

3. Irudikapen sistemak.

-Irudikapen sistema bakoitzaren oinarriak eta xedea: ezaugarri bereizgarriak.

-Plano bornatuen sistema. Puntuaren, zuzenaren eta planoaren irudikapena. Planoen ebakidura. Sestra kurbak. Lurren profilak.

-Sistema diedrikoa. Puntuaren, zuzenaren eta planoaren irudikapena; haien erlazioak eta eraldaketa ohikoenak. Ebakidurak, paralelotasuna eta perpendikulartasuna. Distantziak. Solidoen irudikapena.

-Sistema axonometrikoak: isometria eta cavalieri perspektiba. Solidoen irudikapena.

4. Normalizazioa eta krokisak.

-Aplikazio esparruak. "Normalizazio" kontzeptua. UNE eta ISO arau oinarrizkoak.

-Akabera eta aurkezpen motak. Krokis bornatua. Planoak. Proiektua.

-Marrazketa teknikoaren eskuzko teknikak, erreprografikoak eta infografikoak erabiltzea. Krokisak egitea. Bozetoa eta haren sorkuntza.

Ebaluazio irizpideak.

1. Problema geometrikoak ebaztea, eraikuntzetan erabilitako metodoa eta arrazoiketa eta akabera eta aurkezpena baloratuz.

2. Planoak interpretatu eta marrazkiak egiteko eskala grafikoak erabili eta eraikitzea.

3. Beren definizioan zirkunferentziaren eta zuzenaren arteko elkarguneak edota zirkunferentzien artekoak dituzten forma ez oso konplexuak diseinatu edota berregitea.

4. Eraikuntza geometrikoak taldean egiteko proiektuak prestatzea eta horietan aktiboki parte hartzea, marrazketa teknikoaren hizkuntzarako estrategia egokiak erabiliz.

5. Plano bornatuen sistema erabiltzea, ebakidura problemak ebazteko edo sestra-kurben bitartez lurraren profilak lortzeko.

6. Sistema diedrikoa erabiltzea irudi lauak, bolumen sinpleak eta forma poliedrikoak irudikatzeko, baita puntuaren, zuzenaren eta planoaren arteko erlazio espazialak ere. Egiazko forma eta magnitudea lortzea.

7. Bista nagusien bidez definitutako gorputzen perspektiba axonometrikoak eta alderantzizko lanak egitea, esku hutsez edota delineatuta.

8. Industriako edo eraikuntzako pieza eta elementu sinpleak irudikatzea, bistei, akotazioari, ebakidurei eta sinplifikazioei buruzko arauen aplikazio zuzena baloratuz.

9. Marrazketa teknikoko lanak prozedura eta baliabide grafiko desberdinak erabiliz burutzea, marrazkia argia, garbia eta bere xedearen araberakoa izan dadin.

B) Gizarte Zientzietako modalitatea.

Gizarte zientziei aplikatutako matematika.

Helburuak.

Goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaroan gizarte zientziei aplikatutako matematika irakatsiko da, hurrengo gaitasunak garatzeko:

1. Matematikako edukiak askotariko egoerei aplikatzea gizarteko gertaerak aztertu, interpretatu eta baloratzeko, egungo gizartearen erronkak ulertze aldera.

2. Jarduera matematikoak berezkoak dituen jarrerak hartzea, hala nola ikusmolde analitikoa edo egiaztatu beharra. Zehaztasuna testuinguruaren mendeko irizpidea dela, intuiziozko iritziak egiaztatu beharreko argudioak direla eta ideia berriei ireki beharra erronka dela onartzea.

3. Nork bere iritziak osatu eta lantzea gertaera sozial eta ekonomikoei buruz, tratamendu matematikoak erabiliz. Datu eta mezuak eman eta interpretatzea, zehaztasun eta zorroztasunez argudiatzea, eta besteen desadostasunak eta ikuspuntu desberdinak aberasgarriak direla onartzea.

4. Hipotesiak egitea, eta problemak ebazteko estrategia desberdinak diseinatu, erabili eta erkatzea, egoera berriei autonomiaz, eraginkortasunez, konfiantzaz eta sormenez aurre egin ahal izateko.

5. Diskurtso arrazionala erabiltzea problemei ekiteko metodo gisa: prozedurak justifikatzea, arrazoibide zuzena egitea, argudio zorrotzak ematea eta funsgabetasun logikoei antzematea.

6. Askotariko baliabideak erabiltzea -baliabide informatikoak, eta ingurune fisiko eta sozialak eta eskola liburutegiak eskaintzen dituztenak barne- informazio grafikoa, estatistikoa eta aljebraikoa bilatu, hautatu eta lantzeko, arlo finantzarioan, humanistikoan eta bestelakoetan; informazioa landuz lortutako emaitzak egokitasun eta sakontasunez interpretatzea eta besteei jakinaraztea, ahoz eta idatziz, modu antolatu eta ulergarrian.

7. Matematikako termino eta notazioen berariazko hiztegia ikastea eta arintasunez erabiltzea. Hizkuntza tekniko eta grafikoa naturaltasunez txertatzea matematikoki aztertzen ahal diren egoeretan.

8. Matematikako ezagupenak errealitatea interpretatu eta ulertzeko erabiltzea, matematikaren eta inguru sozial, kultural edo ekonomikoaren arteko loturak ezartzea eta matematikak gure kulturan duen tokia eta historian izan duena aintzat hartzea.

Edukiak.

1. Zenbakizko multzoak.

-Zenbaki errealen sailkapena.

-Zenbaki osoen eta arrazionalen bidezko eragiketak.

-Notazio zientifikoa.

-Tarteak eta zuzenerdiak.

-Balio absolutua.

-Berreturak.

-Errotzaileak.

2. Adierazpen aljebraikoak. Polinomioak.

-Polinomioak.

-Polinomioen bidezko eragiketak.

-Ruffini-ren arauaren bidezko banaketa.

-Hondarraren teorema. Polinomio baten erroak.

-Identitate aipagarriak.

-Polinomio baten deskonposizio faktoriala.

-Hainbat polinomioren zatitzaile komunetako handiena eta multiplo komunetako txikiena.

3. Zatiki aljebraikoak.

-Zatiki aljebraikoak. Zatiki aljebraikoen bidezko eragiketak.

4. Ekuazioak.

-Ekuazioen definizioa eta sailkapena. Ezezagun bat duten ekuazioak.

-Ekuazioen bidez problemak ebaztea.

5. Ekuazio sistemak.

-Bi ezezagun dituzten ekuazio linealak. Irudikapen grafikoa.

-Bi ezezagun dituzten bi ekuazioren sistema linealak. Bi ezezagun dituzten bi ekuazioren sistema ez-linealak. Hiru ezezagun dituzten hiru ekuazioren sistema linealak.

-Sistemen bidez problemak ebaztea.

6. Inekuazioak.

-Ezezagun bat duten 1. mailako inekuazioak. Ezezagun bat duten 2. mailako inekuazioak.

7. Funtzioak. Orokortasunak.

-Aldagai errealeko funtzio erreala.

-Irudia eta irudiaren aurkakoa.

-Ardatzekiko ebakiguneak.

-Funtzio baten eremua eta ibiltartea.

-Maximoak eta minimoak. Hazkundea eta beherapena.

-Aldizkakotasuna.

-Simetriak.

-Funtzio baten joerak. Asintotak.

-Funtzio baten jarraitutasuna. Zatika definitutako funtzioak.

-Limitearen intuiziozko ideia. Funtzio baten puntu bateko limitea. Albo-limiteak.

8. Funtzio ezberdinen azterketa.

-Funtzio konstantea. Funtzio lineala edo zuzeneko proportzionaltasunekoa. Funtzio afina. Funtzio koadratikoa: parabola.

-Alderantzizko proportzionaltasuneko funtzioa. f(x)= k/x

-f(x)= ax+b/cx+d motako funtzio arrazional bakunak.

-Zatika definitutako funtzioa.

-Funtzio esponentziala.

-Zenbaki baten logaritmoa. Logaritmoen propietateak.

-Funtzio logaritmikoa.

-Ekuazio esponentzialak eta logaritmikoak.

-Funtzio horien eta eguneroko bizitzaren arteko lotura.

9. Estatistika.

-Oinarrizko ezagutzak: populazioa, lagina, aldagai kualitatiboak eta kuantitatiboak (diskretuak eta jarraituak).

-Maiztasun taulak.

-Aldagai kualitatibo eta kuantitatiboetarako grafiko estatistikoak: barra-diagramak, histogramak, maiztasun-poligonoa, sektore-diagramak, piktograma, kartograma eta biztanleriaren piramidea.

-Zentralizazio neurriak: batez besteko aritmetikoa, mediana eta moda.

-Barreiadura neurriak: ibiltartea, batez besteko desbiderapena, bariantza eta desbiderapen tipikoa.

-Aldakuntza-koefizientea.

-Bestelako posizio-neurriak.

Ebaluazio irizpideak.

1. Zenbaki erreal desberdinak bereiztea. Zenbaki osoen eta arrazionalen bidezko eragiketak egitea. Kalkulagailua erabiltzea notazio zientifikoko zenbakiekin. Tarteak edo zuzenerdiak notazio arruntean, grafikoki eta zenbaki osoen multzo gisa adierazten jakitea. Zenbaki baten balio absolutua kalkulatzen jakitea. Berreturen eta errotzaileen bidezko eragiketak behar bezala egitea.

2. Monomio eta polinomioen bidezko eragiketak egitea, identitate aipagarriak eta Ruffini-ren arauaren bidezko banaketa erabiliz, eta hondarraren teorema ulertu eta erabiltzea. Identitate aipagarri oinarrizkoenak behar bezala erabiltzea. Polinomio bat faktorizatzea eta haren erroak kalkulatzea, hainbat metodo erabiliz. Hainbat polinomioren zatitzaile komunetako handiena eta multiplo komunetako txikiena kalkulatzea.

3. Zatiki aljebraiko bat sinplifikatzea. Zatiki aljebraikoen bidezko eragiketak behar bezala egitea.

4. 1. mailako eta 2. mailako ekuazio osoak eta osagabeak, bikarratuak, arrazionalak, irrazionalak eta polinomikoak. Hizkuntza aljebraikora itzultzen ahal diren problema bakunak ebaztea.

5. Bi ezezagun dituzten bi ekuazioren sistema linealak ebaztea. Bi ezezagun dituzten bi ekuazioren sistema ez-linealak ebaztea. Hiru ezezagun dituzten hiru ekuazioren sistema linealak ebaztea. Hizkuntza aljebraikora itzultzen ahal diren problema bakunak ebaztea.

6. Ezezagun bat duten 1. mailako inekuazioak ebaztea. Ezezagun bat duten 2. mailako inekuazioak ebaztea.

7. Funtzio baten ezaugarriak zehaztea, haren grafikotik abiatuta. Funtzio baten definizio-eremua kalkulatzea. Funtzioa bikoitia ala bakoitia den zehaztea. Zatika definitutako funtzioak irudikatzea. Grafikoki adierazita dagoen funtzio baten jarraitutasuna zehaztea. Funtzio baten puntu bateko jarraitutasuna analitikoki zehaztea, funtzioaren limitea eta funtzioaren puntuko balioa aztertuz. Funtzio baten asintota bertikalak eta horizontalak kalkulatzea.

8. Funtzio polinomikoak irudikatzea. Hiperbolak irudikatzea. Funtzio esponentzialak eta logaritmikoak irudikatzea. Funtzio bati analitikoki eta grafikoki lotzen ahal zaizkion egoeren problemak ebaztea.

9. Datu diskretuekin eta multzokatuekin maiztasun-taula egitea. Azterlan estatistiko baten datuak kualitatiboki eta kuantitatiboki biltzen dituen irudikapen grafikoa egitea. Batez bestekoa, moda, mediana, desbiderapen tipikoa eta aldakuntza-koefizientea kalkulatzea.

Enpresaren ekonomia.

Helburuak.

Batxilergoan Enpresaren ekonomia irakatsiko da, hurrengo gaitasunak garatzeko:

1. Enpresa mota garrantzitsuenen izaera, eginkizunak eta ezaugarri nagusiak identifikatzea.

2. Aintzat hartzea enpresek kontsumitzaileen beharrak asetzen dituztela eta gizartearen bizi-kalitatea eta ongizatea hobetzen dituztela, eta haien akatsei buruzko iritzi pertsonalak lantzea.

3. Enpresen jarduera ekonomikoa aztertzea, hurbileneko enpresena, bereziki, haien antolaketa-arlo bakoitzaren eginkizun berariazkoa, haien barne harremanak eta kanpokoekiko mendekotasuna abiapuntutzat harturik.

4. Ikerketak, berrikuntza teknologikoek eta globalizazio ekonomikoak enpresentzat eta gizartearentzat duten garrantzia ezagutzea, lehiakortasunari, hazkundeari eta enpresen kokalekuari dagokienez.

5. Enpresa jarduerak gizartean eta ingurumenean sor ditzakeen ondorioak modu kritikoan baloratzea, baita baliabide naturalak agortzearekin duen zerikusia ere, eta pertsonen bizi-kalitateari nola eragiten dion azaltzea.

6. Erakundeen funtzionamendua eta haien barrenean sortzen diren taldeak ezagutzea.

7. Enpresa desberdinen marketin politikak aztertzea, produktuak zein merkatutara bideratzen dituzten kontuan hartuta.

8. Enpresen urteko kontuak modu orokorrean interpretatzea, desoreka ekonomiko eta finantzarioak identifikatuz, halakorik bada, eta zuzenketa neurriak proposatzea.

9. Askotariko iturrietatik hartutako informazioa bildu, aukeratu eta interpretatzea, ingurune fisikoak eta sozialak, eskola liburutegiak, komunikabideek eta informazioaren teknologiek eskaintzen dutena barne; informazio hori modu autonomoan lantzea, enpresa-erabakiak hartzeko aplikatzea eta besteei jakinaraztea ahoz eta idatziz, modu antolatu eta ulergarrian.

10. Irakasgai honetako hiztegi berezia erabiltzea, ohiko hiztegiari hura erantsita, hizkuntza zehaztasun handiagoz erabiltzeko eta komunikazioa hobetzeko.

Edukiak.

1. gaia. Enpresa.

-Enpresaren kontzeptua.

-Enpresa, sistema gisa.

-Enpresaren ingurunea. Ingurune generikoa. Berariazko ingurunea. Sektorearen azterketa: oinarrizko lehia-indarrak.

-Lehia-abantaila eta lehia-estrategia generikoak. Bereizketako lehia-estrategia. Kostuen nagusitasuneko lehia-estrategia.

-Enpresaren helburuak.

-Enpresaren erantzukizun soziala: negozioen etika.

2. gaia. Enpresaburua eta enpresa motak.

-Enpresaburua: kontzeptua eta motak. Knight-en enpresaburu arriskutsua. Schumpeter-en enpresaburu berritzailea. Galbraith-en teknoegitura motako enpresaburua.

-Enpresa motak: jarduera sektorearen araberakoak. Tamainaren araberakoak. ETE eta multinazionala zer diren. Kapitalaren jabetzaren araberakoak. Enpresaren forma juridikoaren araberakoak: banakako enpresaburua, sozietate kolektiboa, erantzukizun mugatuko sozietatea, sozietate anonimoa, lan sozietatea eta sozietate kooperatiboa.

3. gaia. Enpresako zuzendaritza prozesua.

-Enpresako zuzendaritza prozesuaren kontzeptua.

-Prozesuaren eginkizunak: planifikazioa. Antolaketa. Zuzendaritza. Kontrola.

-Zuzendaritza mailak.

4. gaia. Antolaketaren eginkizuna.

-Antolaketaren kontzeptua.

-Departamentukako banaketa: funtzionala. Geografikoa. Produktuen araberakoa. Bezeroen araberakoa.

-Organigrama.

-Antolaketa formala eta informala.

5. gaia. Giza baliabideen zuzendaritzaren eginkizunak.

-Giza baliabideen eginkizuna.

-Motibazioa: kontzeptua eta motibazioaren teoria orokorrak: Maslow-en beharrizanen hierarkiari buruzko teoria. McGregor-en X eta Y teoria. Ordainsaria: motibazioaren eredua.

-Enpresako taldeak: kontzeptua eta talde motak. Interes-gatazkak eta negoziazio-bideak.

6. gaia. Enpresaren ondarea. Finantza azterketa.

-Ondarea eta ondare elementuak.

-Enpresaren ekonomia eta finantza egitura. Ondare multzoak.

-Urteko kontuak eta irudi zehatza. Balantzea.

-Finantza analisiaren kontzeptua.

-Aktiboen eta pasiboen arteko oreka. Laneko kapitala.

-Finantza ratioak: kaudimen ratioa (ordainketa-etendurarako distantzia). Berme ratioa (porroterako distantzia). Zorpetze ratioa.

7. gaia. Enpresaren ekonomia azterketa.

-Ekonomia azterketaren kontzeptua.

-Urteko kontuak: emaitzen kontua.

-Errentagarritasunaren kontzeptua eta haren motak.

-Errentagarritasun ekonomikoa: kontzeptua eta formula.

-Errentagarritasun finantzarioa: kontzeptua eta formula.

8. gaia. Inbertsioa enpresan.

-Inbertsioaren kontzeptua: inbertsio motak.

-Diruaren balioa denboran.

-Kapitalizazio bakuna eta konposatua.

-Eguneratzea.

-Inbertsioak hautatzeko metodoak: balio eguneratu garbia (BEG).

9. gaia. Ekoizpenaren eginkizuna eta kudeaketa.

-Ekoizpenaren eta produktibitatearen kontzeptuak.

-Enpresaren kostuak.

-Kostu motak eta kostuen kalkulua enpresan.

-Errentagarritasunaren itopuntua edo atalasea: kontzeptua eta grafikoak.

10. gaia. Finantzaketaren eginkizuna.

-Finantza funtzioa. Finantzaketaren kontzeptua. Norberaren eta besteren finantza iturriak eta baliabide motak.

-Epe laburrerako kanpoko finantzaketa. Funtzionamendu finantzaketa. Merkataritza deskontua. Epe laburrerako banku kredituak.

-Epe ertainerako eta luzerako kanpoko finantzaketa. Epe ertainerako eta luzerako maileguak. Leasing-a.

-Barneko finantzaketa edo autofinantzaketa: amortizazioa.

11. gaia. Marketinaren eginkizuna.

-Merkatuaren kontzeptua. Merkatu motak.

-Marketinaren kontzeptua.

-Merkatuaren segmentazioa.

-Marketinaren tresnak (marketin mix-a). Produktua. Prezioa. Banaketa. Sustapena.

Ebaluazio irizpideak.

1. Enpresaren elementuak, motak, funtzioak eta enpresen arteko erlazioak ezagutu eta interpretatzea, eta haietako bakoitzaren ekarpena baloratzea enpresa motaren arabera.

2. Enpresari dagokion sektoreko ezaugarri garrantzitsuenak identifikatzea eta, horiek oinarri hartuta, enpresen estrategia eta erabakiak eta horiek gizartean eta ingurumenean sortzen ahal dituzten ondorioak azaltzea.

3. Merkatuaren ezaugarriak aztertzea eta, horiek oinarri hartuta, enpresak egoera eta helburu desberdinen aurrean marketinerako erabiltzen ahal dituen politikak azaltzea.

4. Enpresa bat nola dagoen antolatuta eta ingurunearen arabera antolamenduan egin daitezkeen aldaketak azaltzea.

5. Kasu erraz batean, enpresaren diru-sarreren eta kostuen egitura zehaztea eta haren mozkinak eta errentagarritasun atalasea kalkulatzea.

6. Finantzaketarako hauta daitezkeen iturriak bereiztea kasu sinple batean, eta aukerarik egokienaren zergatiak azaltzea.

7. Inbertsio proiektu sinple batzuk baloratzea, eta abantaila gehien dituen aukera hautatu izanaren arrazoiak azaltzea.

8. Enpresa baten balantzeko eta irabazi eta galeren kontuko datu nabarmenenak identifikatzea, haien esanahia azaltzea, lortutako informazioan oinarrituta enpresaren egoera diagnostikatzea eta hobetzeko neurriak proposatzea.

Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak.

Helburuak.

Goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaroan irakasgai hau irakatsiko da, hurrengo gaitasunak garatzeko:

1. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak, hortaz, ezagupen eta teknika multzo paregabea dira eta, haien oinarri zientifikoak ikaragarri konplexuak izateagatik, sakoneko azterketa goi mailako ikasketa zientifiko eta teknikoei dagokie, zalantzarik gabe. Ziur aski prestakuntza ikastaroan edukiak konputazioari eta ordenagailuen programazioari buruzko ohiko informatika irakasgaiaren barrenean ematea ez litzateke bat etorriko ikasleen beharrizanekin; izan ere, interes handiagoa dute goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntzan eta tekniken erabileretan, oinarrietan baino.

2. Aukerako irakasgai honen edukiak taxutzeko ardatzak hauexek dira: teknologia hauek erabiltzea informazioa oro har prozesatzeko tresna gisa; giza zientzien, zientzien, tekniken edo arteen arlo espezifikoetan aplikatzea, baita gizartearen, ekonomiaren eta kulturaren esparru guztietan duten eragina aztertzea ere. Gizarte zientzien prestakuntza ikastaroan eduki horiek kontzeptuei baino prozedurei dagozkie neurri handiagoan, Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak modalitateko irakasgaia dela kontuan hartuta.

3. Hezkuntzaren betebeharra da ikasleei gaitasuna ematea beren garaiko kultura uler dezaten. Baliabide teknologiko berriek errealitatea antolatu, adierazi eta kodetzeko modu berri baterako aukera ematen dute esparru horretan. Horrez gain, balio handiko tresnak dira gaitasun intelektualak garatu eta trebetasun berriak eskuratzeko. Era berean, beharrezkoa da analisi kritikorako eta informazio hori modu egokian erabili ahal izateko prestakuntzarako elementuak garatzea. Beraz, xedea da herritarrak gai egitea teknologia berriak erabili eta haien inplikazio sozial eta kulturalak, ahalbideak eta aplikazioak ezagut ditzaten. Horrek beharrezkoa egiten du teknologia hauek sartzea, eratzen ari den kultur eta balore sistema berri horren gainean gogoeta egiteko jarrera bultzatzen saiatzearekin batera.

4. Oro har, kontua ikasleak prestatzea da, proba gainditu ondoren lanbide arloetako goi mailako zikloetan zalantzarik gabe ikasiko dituzten tresna informatikoetara ohitu ahal izateko. Laburbilduz, asmoa ikasleak enpresaren berezko lan inguruneetan moldatzea da, horietan erabili ohi diren tresna informatikoak erabilita.

5. Horrexegatik, aurkezten diren edukiak oso orokorrak dira eta irakasleentzat abiapuntua izateko xedea dute. Irakaslearen lana da, kasu bakoitzean, moldatu, orientazio berria eman, eta ikuspuntu desberdin batetik heltzea, bere ikasleek aurretik duten ezagutza eta praktika mailaren arabera. Planteatzen diren edukiak teknologia berriak esparru tekniko eta teknologikoan egun dauden garatze-egoeran oinarrituta daude, baina bilakaera etengabea dela-eta, aldian aldiari dagokionean berrikusi beharko lirateke, aldaketa horien haritik.

6. Irakasgai honen garapenak ondoko gaitasun hauek bereganatzen lagundu behar die ikasleei:

-Informazioaren eta komunikazioaren teknologiek gizartean duten eragina ezagutu eta jarrera errealista hartzea arlo informatikoaren, haren bilakaeraren eta etorkizunaren aurrean.

-Informazioaren eta komunikazioaren teknologien tresnak erabiltzea informazioa hautatu, berreskuratu, transformatu, aztertu, igorri, sortu eta aurkezteko. Funtsean, norberaren lana hobetzea baliabide teknologikoak erabiliz.

-Modalitateari dagozkion tresna informatikoez baliatzearen inguruko oinarrizko kontzeptu eta prozedurak erabiltzea: edizio, kudeaketa, kalkulu eta abarretarako programak.

-Autoprestakuntza ahalbidetzen duen "kultura informatikoa" eskuratzea, teknologia berrien erritmo oso azkarraren aurrean.

-Goi mailako zikloetara sartzeko proba gainditzea.

Edukiak.

1. multzoa IKT - Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak. Atarikoak.

1. Informazioaren eta teknologia berrien gizartea.

-Informazioaren teknologiak (IKT). Informatikaren eta informazioaren teknologien bilakaera historikoa. Ordenagailuen belaunaldikako sailkapena.

-IKTen garapen berriak. Telekomunikazioak. Adimen artifiziala, multimedia teknologia eta nanoteknologia. Domotika.

-IKTen aukerak eta arriskuak. Informatikaren arazo nagusiak.

-IKTen aplikazioa. Aplikazio zientifikoak. Informatika banatua. GRID teknologiak. Aplikazio sozialak.

2. Hardwarea.

-Datuak eta informazioa. Definizioak. Kodeketa bitarra. Zenbaki-sistemak: bitarra, zenbaki bitarra hamartar bihurtzea eta alderantziz.

-ASCII kodea.

-Informazioaren neurriak.

-Ordenagailuen arkitektura. Ordenagailuen arkitektura duten gailuak. Oinarrizko arkitektura: plaka nagusia, txipseta, mikroprozesadorea (KU eta UAL), mikroprozesadoreen bilakaera. Ordenagailuaren erlojua eta abiadura.

-RAM memoria. RAM memoriaren modulua. Motak.

-Cache memoria.

-RAM memoria: CMOS.

-Memoria birtuala.

-ROM memoria (ROM-BIOS).

-Konektoreak eta komunikazio-atakak. Hedapen-txartelak. Plug and Play teknologia.

-Sarrerako edota irteerako gailuak. Monitoreak. Inprimagailuak. Bestelakoak. Ukipen-pantailak. Modemak. Unitate periferiko bereziak.

-Biltegiragailuak. Magnetikoak. Diskoak. Streamer (backup) zintak. Optikoak. CDa. DVDa. Magneto-optikoak. Flasha.

2. multzoa Sistema eragileak.

3. Sistema eragileen atarikoak.

-Softwarea. Software motak.

-Sistema eragileak (SE). Definizioa eta funtzio nagusiak. Sistema eragilearen motak.

4. Multiatazako sistema eragile baten erabilera.

-Sistema eragilearen ingurunea. Sarbidea. Leihoak. Menuak. Elkarrekintzako elementuak. Laguntza.

-Sistema eragilearen konfigurazioa. Erabiltzaileen kudeaketa. Gailuen konfigurazioa. Kontrol-panela. Osagarriak instalatzea eta desinstalatzea. Hardwarea. Softwarea.

5. Informazioa antolatzea eta kudeatzea.

-Unitate logikoak.

-Artxiboen eta karpeten sistema.

-Artxiboak kudeatzeko tresna (arakatzailea edo nabigatzailea).

1.1. Objektuen ikuspegia eta sailkapena.

1.2. Objektuekin egin beharreko lanak. Zernahitarako karaktereak. Hautaketa. Bilaketa. Objektuak kopiatzea eta eramatea. Ezabatzea. Lasterbideak.

6. Sistemaren tresnak eta aukerak.

-Diskoak formateatzea eta partizioa egitea.

-Diskoak egiaztatzeko eta konpontzeko utilitateak.

-Diskoen desfragmentazioa.

-Segurtasun-kopien utilitateak.

-Informazio-transferentzia.

-Sare-lana.

7. Ordenagailuaren babesa.

-Birusak. Birus motak.

-Antibirusak.

-Suebakia (firewall)

3. multzoa Testu-prozesadorea.

8. Lan ingurunea.

-Lan ingurunearen aurkezpena.

-Dokumentu batekin egin beharreko lanak. Gorde, gorde kopia honela, aldatu izena, berrikuspenak, behera kargatu artxiboa hainbat formatutan, inprimatu eta prestatu dokumentu baten inprimaketa...

-Aldatu dokumentua. Idatzi testua. Bilatu eta ordeztu testua. Lan egin testu multzoekin. Hautatu, kopiatu, eraman eta ezabatu testua. Zuzentzaile ortografikoa. Lan egin hainbat dokumenturekin.

9. Testu-prozesadorearen aukera nagusiak.

-Testu-formatua.

-Desegin eta berregin ekintzak.

-Paragrafo-formatua. Koskak. Lerrokatzeak. Tarteak eta lerroarteak.

-Hobetu aurkezpena. Buletak eta numerazioa. Tabulazioak. Ertzak eta itzaldurak.

-Kazetaritza estiloa duten dokumentuak.

-Lan egin taulekin.

-Gehitu objektuak dokumentuari. Txertatu irudiak. Txertatu testu artistikoa.

10. Orrialdeak testu-prozesadorearen bidez diseinatzea.

-Txertatu orrialde-jauziak.

-Goiburuak eta orri-oinak.

-Prestatu orrialdeak.

-Dokumentuaren ikuspegiak eta inprimaketa.

-Erabili estiloak dokumentuetan

-Sortu edukien aurkibidea.

-Erabili hiperestekak.

-Ekuazio-editorea.

4. multzoa Kalkulu-orria.

11. Lan ingurunea.

-Lan ingurunearen aurkezpena.

-Idatzi eta aldatu testua. Gelaxka-formatua.

-Zuzentzaile ortografikoa.

12. Kalkulu-orriko eragiketa nagusiak.

-Barrutiak.

-Gelaxka, lerro eta zutabeen bidezko eragiketak.

-Funtzioak: Suma, si, contar, max, min, promedio, buscarv..., funtzioen habiaraketa.

-Gelaxken erreferentziak: erlatiboak, absolutuak, erreferentzia mistoak.

-Aldatu kalkulu-orriaren aspektua.

-Lan egin hainbat orrirekin aldi berean. Multzokatu orriak.

-Bistaratu eta inprimatu orria.

-Grafikoak.

-Kalkulatu balio bat.

5. multzoa Datu-baseak.

13. Lan ingurunea.

-Datu-baseak: kontzeptua eta beharra.

-Datu-base erlazionalen kudeatzaileak.

-Datu-basearen kudeatzailearen lan ingurunearen aurkezpena. Datu-baseen objektuak.

-Taulak. Gorde eta aldatu informazioa.

-Eremu baterako datu motak.

-Taulen zerrenda. Zerrenda motak.

14. Datuen bilaketa. Kontsultak.

-Iragazi erregistroak.

-Kontsultak. Diseinatu hautaketa-kontsultak. Lan egin kontsultekin. Erabili erkaketa-eragileak. Erabili zernahitarako karaktereak. Irizpide anizkoitzak dituzten kontsultak. Ekintza-kontsultak. Erreferentzia gurutzatuen kontsultak. Parametroak sartuta egindako kontsultak.

15. Inprimakiak, txostenak eta makroak.

-Inprimakiak. Inprimakien diseinua. Inprimaki baten zatiak. Sortu inprimakiak morroia erabiliz.

-Txostenak. Txostenen diseinua. Txosten baten zatiak. Sortu txosten automatikoa. Sortu txostena morroia erabiliz. Aldatu inprimaki eta txostenen diseinua. Eremu-zerrenda. Tresna-koadroa. Kontrolak.

-Makroak. Makro baten diseinua eta zatiak. Egikaritu makroak. Urratsez urrats.

6. multzoa Sareak eta Internet. Kontzeptu orokorrak.

16. Sareak.

-Sareak eta sare motak.

-Sare lokal baten topologiak.

-Osagaiak. Hardwarea. Lan-estazioak. Zerbitzariak. Sailkapena. Sare-txartelak edo -moldagailuak. Motak. Sare-kableak. Hari gabeko sareak. Softwarea.

-Interkonexiorako gailuak. Hub-a edo kontzentratzailea. Switch-a edo kommutadorea. Routerra edo bideratzailea.

-Internetekin konektatzeko moduak.

17. Internet.

-Oinarrizko kontzeptuak. Hornitzaileak. Zerbitzaria. IP helbidea eta domeinu-izena. TCP/IP protokoloa.

-Interneteko zerbitzuak. Webgunea (world wide web). Nabigatzaileak. Bilatzaileak. Atariak. Posta elektronikoa. Karpeten sistema (bandejak). Foroak eta albisteak (news). Txata, berehalako mezularitza eta bideokonferentzia. Fitxategi-transferentzia (FTP). Telnet.

-Webgune soziala: wikia, blogak, argazki-albumak, e-learning izenekoa, geolokalizazioa eta georreferentziazioa...

Ebaluazio irizpideak.

1. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiek egungo gizartean dituzten eraginetako batzuk aztertu eta baloratzea, esparruetakoren batean (komunikazio, zientzia, teknologia edo arteen esparrua) gertatu diren aldaketetan oinarrituta.

2. Ordenagailua osatzen duten elementu fisikoak identifikatu eta haien funtzioak bereiztea. Biltegiragailuak eta oinarrizko periferikoak (sarrerakoak eta irteerakoak) lotu eta erabiltzea.

3. Informazioa euskarri magnetikoan prestatu eta antolatzea, Sistema Eragilearen oinarrizko aginduak erabiliz.

4. Baliabide informatikoak erabiliz testu, zenbaki edo grafikoz osatutako dokumentu inprimatuak prestatzea, formatu zehatz batera egokituta.

5. Helburu orokorreko programak (testu-prozesadorea, kalkulu-orria, datu-basea, pakete grafikoak etab.) erabiltzea.

6. Informazioaren tratamenduaren oinarrizko kontzeptuak identifikatzea, baita haien arteko harremana ere, datu-baseen bitartez.

7. Datu-base bakun berria diseinatzea, datu-base batean kontsultak egitea eta datu-base baten informazioa eguneratzea, haren informazioa aldatuz eta datu berriak erantsiz.

Geografia.

Helburuak.

Goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaroan geografia irakatsiko da, hurrengo gaitasunak garatzeko:

1. Espainiako espazio geografikoa honela ulertu eta azaltzea: espazio dinamiko bat, kontrasteak eta lurralde-konplexutasuna ezaugarri dituena, esparru natural eta historiko berean gertatu diren prozesu sozial, ekonomiko, teknologiko eta kulturalen arteko eraginen emaitza.

2. Lurralde antolaketaren oinarrizko elementuak identifikatu eta ulertzea, geografiarekin lotutako kontzeptu eta trebetasunak erabiliz, gertaera edo lurralde-egoera jakin bat aztertu eta interpretatzeko, esku hartzen duten askotariko faktoreak baloratuz, deskripzioan eta azalpenean terminologia egokia erabiliz.

3. Espainian dauden natur inguruneen ezaugarriak ezagutzea, Espainiako lurraldea zehazten duten ezaugarri geografikoak identifikatuta.

4. Biztanleria funtsezko baliabidea dela eta haren banaketak, dinamikak eta egiturak espazioa definitzen duten prozesuetan garrantzia dutela ulertzea.

5. Natura ustiatzeko moduak, produkzio jarduerak eta horiek lurraldean eta ingurumenean duten eragina aztertzea, ingurunearen eta giza taldeen arteko loturaz jabetzea eta giza taldeak eremu geografiko desberdinen eraketan funtsezko eragileak direla ohartzea.

6. Ingurumenaren kalitateaz arduratzea, gizakien ekintza batzuek sortzen dituzten arazoez ohartzea, lurraldea antolatzeko politikak beharrezkoak direla eta oraingo nahiz geroko belaunaldiak kontuan izanik jokatu behar dela ulertzea, eta baliabideen kudeaketa iraunkorrari eta lurraldearen antolamenduari eragiten dieten erabakiak baloratzeko gai izatea.

7. Espainiako lurraldeen eta Europar Batasunaren arteko harremanak ulertzea, eta norberaren habitatetik hurbileko espazioak nahiz urrutikoak ezagutu, estimatu eta haiekin lankidetzan aritzeko jarrerak garatzea, estereotipo eta aurreiritziak gaindituz.

8. Harreman eta loturen munduan, non ekonomiaren berdintze prozesuak eta desberdintasun sozioekonomikoa batera agertzen baitira, Espainiak duen tokia azaltzea.

9. Irakasgai honetako hiztegi berezia erabiltzea, ohiko hiztegiari hura erantsita hizkuntza zehaztasun handiagoz erabiltzeko eta komunikazioa hobetzeko.

Edukiak.

Komunak.

  • Lurraldea. Gizarteek diharduten espazioa. Lurraldea antolatzeko sistemetan esku hartzen duten aldagai geografikoak. Azalpen-sintesiak prestatu eta komunikatzea.
  • Gertaeren kokalekuak eta banaketa espazialak identifikatzea eta kausak azaltzea. Ondorioak aztertzea.
  • Teknika kartografikoak. Planoak, mapak eta beren osagaiak. Informazio kartografikoa eskuratu eta interpretatzea. Kalkuluak eta neurriak, irudikapen grafikoa.
  • Hizkuntza zuzena eta berariazko terminologia egokia erabiltzea.
  • Baliabideak erabiltzeko erantzukizuna eta gizabanakoen nahiz gizartearen portaera arauen balorazioa, ingurumenaren babesari eta hobekuntzari dagokienez.

1. Espainiako eremu geografikoa. Espainiako eta Nafarroako aniztasun morfologikoa.

-Penintsulako erliebearen unitate morfologiko nagusiak. Meseta, mesetako hegal menditsuak, kanpoko sakonuneak eta mesetako kanpoko mendikateak. Nafarroako erliebea.

-Penintsulako kostaldeko erliebea. Atlantikoko eta Mediterraneoko kostak. Uharteko erliebea. Balearretako eta Kanarietako artxipelagoak.

2. Espainiako eta Nafarroako aniztasun klimatikoa.

-Klimaren faktoreak eta elementuak.

-Espainiako eta Nafarroako klima mota nagusiak: ozeanikoa, mediterraneoa, mendialdekoa eta Kanarietako klima.

3. Espainiako eta Nafarroako aniztasun hidrikoa eta biogeografikoa.

-Aniztasun hidrikoa eta haren faktoreak. Ibaiak, lakuak, hezeguneak eta akuiferoak.

-Landare formazioak. Espainiako landare paisaiak. Natur paisaia nagusiak. Espainia hezea, mediterraneoa, mendialdekoa. Kanariar Uharteak. Nafarroako paisaia.

4. Natur paisaiak eta naturaren eta gizartearen arteko harremanak.

-Ingurunearen eragina giza jardueran. Natur ingurunea, baliabide gisa, eta natur arriskuak.

-Giza jardueraren eragina natur ingurunean. Ingurumen arloko arazoak, natur espazioen babesa eta ingurumen politika.

5. Lehen sektoreko guneak.

-Landagunearen faktore fisikoak eta giza faktoreak. Espainiako nekazaritza paisaiak.

-Lehen sektorearen jarduerak. Espainiako eta Nafarroako nekazaritza, abeltzaintza, basogintza eta arrantza.

6. Espainiako eta Nafarroako industria guneak.

-Lehengaiak eta energia iturriak. Energia politika.

-Gaur egungo industria. Espainiako eta Nafarroako gaur egungo industriaren sektoreak, egitura eta arazoak. Industria arloak eta desorekak. Ingurumen arloko arazoak. Industria politika.

7. Espainiako eta Nafarroako zerbitzu guneak.

-Garraio sistema eta komunikazioak.

-Turismoa. Garapen turistikoaren faktoreak. Ohiko modeloa eta turismo alternatiboa. Eremu turistikoak. Turismoaren eragina.

-Barneko eta kanpoko merkataritza.

8. Espainiako eta Nafarroako populazioak.

-Populazioaren mugimendu naturala, tasak eta erregimen demografikoak.

-Populazioaren hazkunde erreala. Migrazio mugimenduak. Barneko eta kanpoko migrazioak. Gaur egungo immigrazioa eta haren ondorioak.

-Espainiako eta Nafarroako populazioaren egitura. Sexuaren, adinaren eta jarduera ekonomikoaren araberako egitura. Espainiako populazioaren etorkizuna.

9. Espainiako eta Nafarroako hiri gunea.

-Hiriaren kontzeptua. Urbanizazio prozesuaren eboluzioa. Hiri egitura. Alde zaharra, zabalgunea, gaur egungo inguruak eta orain dela gutxiko hiri aldaketak. Hiri-aglomerazioak.

-Espainiako eta Nafarroako hiri sistema. Hirien tamaina, eginkizunak, eragina eta hierarkia. Espainiako hirien arazoak.

10. Espainiako eta Nafarroako lurralde antolaketa eta eskualdeen arteko desorekak.

-Espainiako eta Nafarroako lurralde antolaketa. Autonomia estatua sortzea eta antolatzea. Nafarroako Foru Komunitatea.

-Lurraldeen arteko desorekak. Desoreken jatorria eta aldaketak. Desoreken eredu berria. Lurralde politika berriak. Helburuak eta estrategiak.

11. Espainiaren nazioarteko garrantzia Europan eta munduan.

-EB osatzea. Europako integrazioa eta EBren ikuskerak eta erronkak.

-EBren erakunde egitura. Erakunde nagusiak.

-EBren politikak eta Espainiarako eta Nafarroarako ondorioak.

-Espainia munduan. Mundu mediterraneoa, iberoamerikarra eta nazioarteko lankidetza.

Ebaluazio irizpideak.

1. Geografiari buruzko informazioa eskuratu, hautatu eta erabiltzea, askotariko iturrietara joz (ikaslearen ingurua, kartografia, estatistikak, testu eta irudiak, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak), lurralde fenomenoak eta horien arteko loturak bilatu eta interpretatzeko, eta hiztegi berariazkoa erabiltzea gertaera eta prozesu geografikoak azaldu eta jakinarazteko. Txostenak eta ikerlanak egitea idatziz eta ahoz, eskola liburutegiko iturriak erabiliz.

2. Mundu-sistemaren ezaugarriak eta Europar Batasunaren funtsezko ezaugarriak identifikatzea, horrela Espainiak eta Nafarroak eremu geoekonomiko zehatz batean duten tokia azaltzeko faktoreak eta horien ondorioak ulertu ahal izateko.

3. Europako eta Espainiako ingurune naturalaren ezaugarri orokorrak deskribatzea, Espainiako multzo naturalen aniztasuna ezagutzea, haiek mapan kokatzea, haien osagaiak eta dinamika identifikatzea, haien interakzioak azaltzea eta giza ekintzak haietan duen eragina baloratzea.

4. Espainiako eta Nafarroako produkzio eremuak identifikatzea, haien ezaugarriak azaltzea, beren oraintsuko dinamikarekin lotzea, kokalekua, lurralde banaketa eta tipologiak identifikatzea, egungo joerak azaltzea, bai eremu geografikoari dagokionez bai ekonomian duen zereginari dagokionez, eta Europako ingurunean baloratzea.

5. Giza ekintzek ingurumenean duten eraginaren balantzea egitea, Espainiako ingurumenaren arazo nagusiak identifikatzea, eta nazioartean zein Espainian ingurumena lehengoratu eta zaintzeko planteatzen diren konpromisoak eta politikak ezagutzea.

6. Espainiako egungo biztanleriaren ezaugarriak eta banaketa identifikatzea, berezko dinamikaren eta migrazio dinamikaren argitan interpretatzea, lurralde egituran eta lurraldeen arteko desberdintasunetan duten eragina ezagutzea eta etorkizuneko aukerei buruzko iritzia azaltzea.

7. Espainiako eta Nafarroako hiritartze prozesua interpretatzea, hiri sistema taxutuz lurraldea antolatzeko modua den aldetik. Hirien morfologiaren oinarrizko alderdiak ezagutu eta identifikatzea, eta hura sorrarazten duten faktoreak aztertzea, baita gizarte bizitzan sortzen dituen ondorioak ere.

8. Espainiako antolamendu politiko eta administratiboa, horren funtzionamendua eta eskumenak deskribatzea, lurraldearen antolamenduan duen eragina ulertzea, autonomia erkidegoen artean eta haietako batzuen barrenean aberastasunaren banaketan ageri diren kontrasteak iturri eta adierazle desberdinen bidez baloratzea, eta eskualdeen garapen eta kohesiorako Espainiako eta Europako politiken adibideak ematea.

C) Osasun Zientzietako modalitatea.

Lurraren eta ingurumenaren zientziak.

Helburuak.

Goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaroan Lurraren eta ingurumenaren zientziak irakatsiko dira, hurrengo gaitasunak garatzeko:

1. Lurraren eta Lurreko sistemen funtzionamendua eta interakzioak ulertzea, itxuraz tokian tokikoak diren zenbait gertaeraren ondorio globalak eta alderantzizkoak interpretatzeko oinarri gisa.

2. Prozesu geologikoek ingurumenean eta giza bizitzan duten eragina ezagutzea.&

3. Baliabide naturalak erabiltzeko aukerak baloratzea, haien aplikazioak barne hartuz; mugak dituztela ohartzea eta berritzeko ahalmenaren arabera erabili behar direla baloratzea.

4. Arrisku naturalen kausak aztertzea, baliabideen ustiapenaren eraginak ezagutzea eta prebentzio eta zuzenketa neurri desberdinak kontuan hartzea.

5. Ingurumen arazoak zientifikoki ikertzea, askotariko teknika fisiko-kimiko, biologiko, geologiko eta matematikoen bidez, eta ingurumenari buruzko azterlanetan alderdi historiko, soziologiko, ekonomiko eta kulturalek duten garrantziaz ohartzea.

6. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea simulazioak egiteko, datuak lantzeko eta askotariko iturrietako informazioa jaso eta erabiltzeko -ingurune fisiko eta sozialak eta eskola liburutegiak ematen dutena barne-, haren edukia ebaluatzeko, lanak oinarritzeko eta txostenak egiteko.

7. Ingurumena zaindu eta babestearen aldeko jarrerak sustatzea, ingurunearen gaineko jarduketak baloratzeko gaitasuna garatzea eta ingurunea defendatzeko ekimenetan aritzea askatasunez.

8. Irakasgai honetako hiztegi berezia erabiltzea, ohiko hiztegiari hura erantsita hizkuntza zehaztasun handiagoz erabiltzeko eta besteekin ahoz eta idatziz hobeki komunikatzeko.

Edukiak.

1. Unibertsoaren jatorritik Lurrera.

2. Izaki bizidunen sailkapena.

-Espeziearen kontzeptua.

-Bost erreinuak: ezaugarri orokorrak eta adibideak.

3. Lurreko sistemak eta beren harremanak.

-Atmosfera. Atmosferaren konposizioa. Atmosferaren geruzak, haien portaera termikoaren arabera. Atmosferaren funtzio erregulatzaile eta babeslea.

-Hidrosfera. Uretako inguruneen ezaugarri fisikoak. Hidrosferaren lurreko banaketa. Ozeanoen dinamika. Ur kontinentalen dinamika. Lurpeko ura.

-Geosfera. Lurzorua: kontzeptua. Lurzoruaren eraketa. Propietateak.

4. Ekosistemak eta beren funtzionamendua.

-Maila trofikoak. Kate eta sare trofikoak. %10aren erregela.

-Eraginkortasun ekologikoa. Zenbaki piramideak, biomasa eta energia.

-Autorregulazio mekanismoak

-Segidak.

5. Gizadiaren eta naturaren arteko harremanak.

-Baliabide energetikoen motak. Berriztagarriak eta berriztaezinak. Alderdi onak eta txarrak.

-Basoetako baliabideen kudeaketa.

-Arrisku klimatikoak.

-Atmosferako kutsaduraren ondorioak.

-Uretako kutsaduraren ondorioak.

-Lurzorua andeatzea. Horri aurre egiteko neurriak.

-Natur ekosistemak andeatzea.

-Biodibertsitatearen galera. Horri aurre egiteko neurriak.

Ebaluazio irizpideak.

1. Sistemen teoria Lurraren eta ingurumenaren azterketari aplikatzea, konplexuak direla eta ingurumen zientziek diziplina arteko izaera dutela aitortuta.

2. Atmosferaren ekintza erregulatzailea azaltzea, atmosferako kutsatzaileen kontzentrazioa handitzeko arrisku handiena dakarten egoera meteorologikoak zein diren jakitea, eta kutsaduraren ondorio batzuk ezagutzea, hala nola berotegi efektuaren areagotzea eta estratosferako ozonoaren kontzentrazioa txikitzea.

3. Uraren zikloa faktore klimatikoekin lotzea, eta uraren erabilera nagusiak eta beharrak aipatzea, giza jardueretarako baliabidea den aldetik. Ura kutsatzen duten faktore nagusiez ohartzea, bizitzaren garapenerako eta gizakien kontsumorako dituzten ondorioak baloratuta.

4. Naturak gizadiarentzako baliabide iturri mugagabe gisa duen garrantzia aztertzea, baliabide berriztagarri edo iraunkorrak eta baliabide berriztaezinak bereiztea, eta giza ekintzen ondorio diren arriskuak eta ingurumen eraginak zehaztea.

5. Ekosistema sistema natural interaktiboa dela jakitea, haren energia fluxuak ezagutzea, aldaketak interpretatzea segida, autorregulazio edo erregresio moduan, eta biodibertsitatearen eta beraren baliabideen zentzuzko aprobetxamenduaren funtzio ekologikoa ezagutzea.

6. Lurzorua bereiztea, haien garrantzi ekologikoa baloratzea, Espainiako eskualde batzuk zergatik ari diren basamortu bihurtzen jakitea eta horren ondorioak arintzeko neurriren batzuk proposatzea.

7. Hazkunde ekonomikoa garapen iraunkorretik bereiztea eta neurriak proposatzea baliabideak hobeki aprobetxatzeko, eraginak gutxitzeko, arriskuak arintzeko eta ingurumen osasungarriagoa lortzeko.

Biologia.

Helburuak.

Goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaroan biologia irakatsiko da, hurrengo gaitasunak garatzeko:

1. Biologiaren kontzeptu, teoria eta eredu orokorrenak ulertzea, lantzen dituzten arazoen ikuspegi orokorra izateko eta eguneroko bizitzari eta ikasketei aplikatu ahal izateko.

2. Izaki bizidunen antolaketa moduetara hurbiltzea, haien egitura, fisiologia eta portaera ulertzen saiatuta, inguruneak bizirauteko agertzen dituen arazoetara moldatzeko balizko erantzunetako bat den aldetik.

3. Izaki bizidunen funtzionamendua eta portaera ulertzea, ingurumenak agertzen dituen baldintzen aldakortasunera moldatzeko estrategiak diren aldetik.

4. Biologiaren garrantzi soziala eta teknologikoa osatzea, horiek ematen dituzten aurrerapenak baloratzea eta agertzen dituzten ingurumen, gizarte eta etika arloko arazoak ulertzea, baita bioaniztasuna eta ondare ekologikoa kontserbatzeko eta babesteko ekarpenak ere.

5. Zientzia ulertzea, denboran ikuskerak eta ikuspegiak aldatu arren, metodo zientifikoaren bidez berezko ezagutza eskuratzeko moduak eraentzen duen giza jarduera dinamiko gisa.

6. Ikerketarako gaitasunak, dokumentalak (liburuak, entziklopediak, aldizkariak, egunkariak, Internet...) zein esperimentalak (galderak eta arazoak agertu, hipotesiak egin eta egiaztatu, esperimentuak agertu eta egin...) erabiltzea, metodo zientifikoak berezkoak baititu. Metodo zientifikoari lotutako ohiturak eta jarrerak garatzea, adibidez, informazioa bilatzea, gaitasun kritikoa, gertaerak egiaztatu beharra, begien bistakoa dena zalantzan jartzea, taldeko lana, eskuratutako jakintzak hedatzea, ideia berriak onartzeko prest egotea eta abar. Hori gauzatzeko, eskura dituen informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (aurkezpen informatikoak, blogak, posta elektronikoa...) erabili behar dira.

7. Herentziaren legeak eta mekanismo molekular eta zelularrak ulertzea; giza genomari buruzko azken aurkikuntzak eta ingeniaritza genetikoan eta bioteknologian dituzten aplikazioak interpretatzea, haien ondorio etiko eta sozialak baloratuz.

Edukiak.

1. Biziaren historia.

-Eboluzio prebiotikoa.

-Lehen zelulak.

-Oxigenoaren agerpena.

-Zelula eukariotoaren agerpena.

-Eukariotoen dibertsifikazioa.

2. Bizia eta izaki bizidunak.

-Izaki bizidunen zenbait ezaugarri.

-Izaki bizidunen antolaketa.

3. Izaki bizidunen osagai kimikoak.

-Bioelementuak.

-Biomolekulak. Ez-organikoak eta organikoak.

4. Zelula, bizi unitate gisa.

-Zelula prokariotikoa.

-Zelula eukariotikoa. Egitura.

5. Zelulak eta landareen ehuna.

-Zelula mota nagusiak.

-Ehunen sistemak.

6. Landareen nutrizioa: fotosintesia.

-Nutrizio autotrofoa.

-Izerdi gordinaren garraioa.

-Fotosintesia.

7. Landareen ugalketa.

-Sexugabeko ugalketa.

-Sexu bidezko ugalketa.

8. Animalien nutrizioa: mantenugaiak gehitzea.

-Nutrizioaren funtzioa: atzematea eta irenstea. Digestioa. Xurgapena. Garraioa. Gasen elkartrukea. Iraizpena.

-Elikagaien mantenugaiak lortzea. Mantenugaiak. Gizakiaren elikadura orekatua.

-Digestio-aparatu motak. Osoa eta osagabea. Ornogabe batzuen digestio-aparatua. Ornodun batzuen digestio-aparatua.

-Gizakiaren digestio-aparatua.

-Gasen elkartrukea edo arnasketaren prozesua. Arnasketa zelularra. Kanpoko arnasketa: larruazalaren bidezkoa, brankia bidezkoa, trakea bidezkoa eta biriken bidezkoa.

-Gizakiaren arnas-aparatua: arnasbideak. Birikak.

9. Animalien nutrizioa: mantenugaien banaketa eta hondakinak kanporatzea.

-Animalien nutrizioa. Garraioa.

-Zirkulazio-aparatuaren osagaiak. Gizakiaren zirkulazio-aparatuaren funtzioak.

-Zirkulazio-aparatuak: zirkulazio-aparatu irekia edo aintziretakoa. Zirkulazio-aparatu itxia.

-Zirkulazio-aparatuaren eboluzioa. Arrainak. Anfibioak. Narrastiak. Hegaztiak eta ugaztunak.

-Gizakiaren zirkulazio-aparatua. Bihotza. Bihotzeko balbulak. Bihotzaren zikloa. Bihotz-jardueraren erregulazioa. Odol-presioa. Zirkulazio bikoitza.

-Linfa-sistema. Gizakiaren linfa-sistema.

-Iraitz-aparatua: barne-ingurumenaren erregulazio kimikoa. Homeostasian esku hartzen duten beste organo batzuk. Iraizpenaren ekoizkinak. Iraizpenaren prozesuak edo barne-ingurumenaren erregulazioa.

-Ornodunen iraitz-aparatuak.

-Ornodunen iraitz-aparatua. Ornodunen giltzurrun motak. Gizakiaren iraitz-aparatua. Osagai anatomikoak eta gernua osatzea.

10. Animalien erlazioa. Nerbio-koordinazioa.

-Animalien erlazioaren edo koordinazioaren funtzioa.

-Nerbio-koordinazioaren osagaiak.

-Informazioa eskuratzea: zentzumen-errezeptoreak. Kimiorrezeptoreak. Mekanorrezeptoreak. Termorrezeptoreak. Fotorrezeptoreak.

-Nerbio-sistemaren egiturazko osagaiak. Neurona. Neurona motak. Nerbio-bulkada. Sinapsia.

-Informazioaren tratamendua.

-Nerbio-bideak eta erreflexuak.

-Nerbio-sistemaren eboluzioa.

-Ornodunen nerbio-sistema: nerbio-sistema zentrala: garuna eta hezur-muina.

-Nerbio-sistema periferikoa: nerbio-sistema somatikoa. Nerbio-sistema autonomoa: sinpatikoa eta parasinpatikoa. Errai-erreflexu autonomoak. Nerbio-sistema autonomoaren kontrola.

-Informaziorako erantzuna: eskeletoa. Giza eskeletoa. Higidura. Muskulu-uzkurdura.

11. Animalien erlazioa. Hormonen koordinazioa.

-Hormonen koordinazioa: hormonen ekintzaren mekanismoak. Zelula-jariatzearen erregulazioa.

-Ornogabeen hormonak.

-Feromonak.

-Ornodunen hormonak. Hipotalamoa. Hipofisia. Tiroide guruina. Paratiroide guruinak. Guruin suprarrenalak. Pankrea. Hormonen beste iturri batzuk.

-Nerbio-sistemaren eta hormonen sistemaren edo sistema endokrinoaren arteko erlazioa.

12. Animalien ugalketa.

-Sexugabeko ugalketa.

-Sexu bidezko ugalketa. Espezie dioikoak. Espezie monoikoak.

-Animalien ugaltze-aparatua.

-Gametogenesia: espermatogenesia eta obulugenesia.

-Intseminazioa.

-Ernalketa.

-Partenogenesia.

13. Herentzia. Genetika molekularra.

-Mendel-ek herentziaren azterketari egindako ekarpenak.

-Herentziaren teoria kromosomikoa.

-Sexuaren herentzia. Sexuari lotutako herentzia. Giza genetika.

-Mendel-en genetikaren arazoak.

Ebaluazio irizpideak.

1. Zergatik antolatzen diren zenbait izaki bizidun ehun, organo eta sistemetan eta beste batzuk ez arrazoitzea; animalien eta landareen berezkoak direnak jakitea, baita haien kokalekua, morfologia eta fisiologia ere.

2. Landare baten bizia osotasun gisa azaltzea, haren tamaina, antolaketa, egiturak eta fisiologia, inguruneak banakoaren beraren biziraupenari eta espeziearen iraunkortasunari ezartzen dizkien eskaeretara (fisikoak, kimikoak edo biologikoak) moldatzeko balizko erantzunetako bat direla ulertuta.

3. Animalia baten bizia osotasun gisa azaltzea, haren tamaina, antolaketa, egiturak eta fisiologia, inguruneak banakoaren beraren biziraupenari eta espeziearen iraunkortasunari ezartzen dizkien eskaeretara (fisikoak, kimikoak edo biologikoak) moldatzeko balizko erantzunetako bat direla ulertuta.

4. Metodo zientifikoaren funtsezko urratsei (arazoa definitzea, hipotesiak egitea, esperientziak diseinatu eta gauzatzea, hipotesiak egiaztatzea, eta emaitzak eta ondorioak jakinaraztea) jarraitzen dieten ikerketa sinpleak diseinatu eta egitea hurbileko prozesu ulergarriekin, hala nola, mineralen kristalizazioa, erliebearen eraketa, lurzoruen eta erliebearen narriadura, izaki bizidunen identifikazioa eta sailkapena, landareen nutrizioa, animalien fisiologia edo antzeko beste batzuk.

5. Herentziazko karaktereak transmititzeko mekanismoak deskribatzea, Mendel-en hipotesiaren eta herentziaren teoria kromosomikoaren arabera, herentziarekin zerikusia duten problemak ebazteko. ADNak informazio genetikoaren eramaile gisa daukan funtzioa azaltzea eta ondokoak informazio genetikoarekin lotzea: proteinen sintesia, kode genetikoaren izaera eta hark genetikaren aurrerapenean duen garrantzia, mutazioak eta haiek izaki bizidunen aldakortasunean, eboluzioan eta pertsonen osasunean duten eragina.

Gizarte zientziei aplikatutako matematika.

Helburuak.

Goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaroan gizarte zientziei aplikatutako matematika irakatsiko da, hurrengo gaitasunak garatzeko:

1. Matematikako edukiak askotariko egoerei aplikatzea gizarteko gertaerak aztertu, interpretatu eta baloratzeko, egungo gizartearen erronkak ulertze aldera.

2. Jarduera matematikoak berezkoak dituen jarrerak hartzea, hala nola ikusmolde analitikoa edo egiaztatu beharra. Zehaztasuna testuinguruaren mendeko irizpidea dela, intuiziozko iritziak egiaztatu beharreko argudioak direla eta ideia berriei ireki beharra erronka dela onartzea.

3. Nork bere iritziak osatu eta lantzea gertaera sozial eta ekonomikoei buruz, tratamendu matematikoak erabiliz. Datu eta mezuak eman eta interpretatzea, zehaztasun eta zorroztasunez argudiatzea, eta besteen desadostasunak eta ikuspuntu desberdinak aberasgarriak direla onartzea.

4. Hipotesiak egitea, eta problemak ebazteko estrategia desberdinak diseinatu, erabili eta erkatzea, egoera berriei autonomiaz, eraginkortasunez, konfiantzaz eta sormenez aurre egin ahal izateko.

5. Diskurtso arrazionala erabiltzea problemei ekiteko metodo gisa: prozedurak justifikatzea, arrazoibide zuzena egitea, argudio zorrotzak ematea eta funsgabetasun logikoak atzematea.

6. Askotariko baliabideak erabiltzea -baliabide informatikoak, eta ingurune fisiko eta sozialak eta eskola liburutegiak eskaintzen dituztenak barne- informazio grafikoa, estatistikoa eta aljebraikoa bilatu, hautatu eta lantzeko, arlo finantzarioan, humanistikoan eta bestelakoetan; informazioa landuz lortutako emaitzak egokitasun eta sakontasunez interpretatzea eta besteei jakinaraztea, ahoz eta idatziz, modu antolatu eta ulergarrian.

7. Matematikako termino eta notazioen berariazko hiztegia ikastea eta arintasunez erabiltzea. Hizkuntza tekniko eta grafikoa naturaltasunez txertatzea matematikoki aztertzen ahal diren egoeretan.

8. Matematikako ezagupenak errealitatea interpretatu eta ulertzeko erabiltzea, matematikaren eta inguru sozial, kultural edo ekonomikoaren arteko loturak ezartzea eta matematikak gure kulturan duen tokia eta historian izan duena aintzat hartzea.

Edukiak.

1. Zenbakizko multzoak.

-Zenbaki errealen sailkapena.

-Zenbaki osoen eta arrazionalen bidezko eragiketak.

-Notazio zientifikoa.

-Tarteak eta zuzenerdiak.

-Balio absolutua.

-Berreturak.

-Errotzaileak.

2. Adierazpen aljebraikoak. Polinomioak.

-Polinomioak.

-Polinomioen bidezko eragiketak.

-Ruffini-ren arauaren bidezko banaketa.

-Hondarraren teorema. Polinomio baten erroak.

-Identitate aipagarriak.

-Polinomio baten deskonposizio faktoriala.

-Hainbat polinomioren zatitzaile komunetako handiena eta multiplo komunetako txikiena.

3. Zatiki aljebraikoak.

-Zatiki aljebraikoak.

-Zatiki aljebraikoen bidezko eragiketak.

4. Ekuazioak.

-Ekuazioen definizioa eta sailkapena.

-Ezezagun bat duten ekuazioak.

-Ekuazioen bidez problemak ebaztea.

5. Ekuazio sistemak.

-Bi ezezagun dituzten ekuazio linealak. Irudikapen grafikoa.

-Bi ezezagun dituzten bi ekuazioren sistema linealak. Bi ezezagun dituzten bi ekuazioren sistema ez-linealak. Hiru ezezagun dituzten hiru ekuazioren sistema linealak.

-Sistemen bidez problemak ebaztea.

6. Inekuazioak.

-1. mailako inekuazioak, ezezagun bat dutenak. Ezezagun bat duten 2. mailako inekuazioak.

7. Funtzioak. Orokortasunak.

-Aldagai errealaren funtzio erreala.

-Irudia eta irudiaren aurkakoa.

-Ardatzekiko ebakiguneak.

-Funtzio baten eremua eta ibiltartea.

-Maximoak eta minimoak. Hazkundea eta beherapena.

-Aldizkakotasuna.

-Simetriak.

-Funtzio baten joera. Asintotak.

-Funtzio baten jarraitutasuna. Zatika definitutako funtzioak.

-Limitearen intuiziozko ideia. Funtzio baten puntu bateko limitea. Albo-limiteak.

8. Funtzio ezberdinen azterketa.

-Funtzio konstantea.

-Funtzio lineala edo zuzeneko proportzionaltasunekoa.

-Funtzio afina.

-Funtzio koadratikoa: parabola.

-Alderantzizko proportzionaltasuneko funtzioa. f(x)= k/x

-f(x)= ax+b/cx+d motako funtzio arrazional bakunak.

-Zatika definitutako funtzioa.

-Funtzio esponentziala.

-Zenbaki baten logaritmoa. Logaritmoen propietateak.

-Funtzio logaritmikoa.

-Ekuazio esponentzialak eta logaritmikoak.

-Funtzio horien eta eguneroko bizitzaren arteko lotura.

9. Estatistika.

-Oinarrizko ezagutzak: populazioa, lagina, aldagai kualitatiboak eta kuantitatiboak (diskretuak eta jarraituak).

-Maiztasun taulak.

-Aldagai kualitatibo eta kuantitatiboetarako grafiko estatistikoak: barra-diagramak, histogramak, maiztasun-poligonoa, sektore-diagramak, piktograma, kartograma eta biztanleriaren piramidea.

-Zentralizazio neurriak: batez besteko aritmetikoa, mediana eta moda.

-Barreiadura neurriak: ibiltartea, batez besteko desbiderapena, bariantza eta desbiderapen tipikoa.

-Aldakuntza-koefizientea.

-Bestelako posizio-neurriak.

Ebaluazio irizpideak.

1. Zenbaki erreal desberdinak bereiztea. Zenbaki osoen eta arrazionalen bidezko eragiketak egitea. Kalkulagailua erabiltzea notazio zientifikoko zenbakiekin. Tarteak edo zuzenerdiak notazio arruntean, grafikoki eta zenbaki osoen multzo gisa adierazten jakitea. Zenbaki baten balio absolutua kalkulatzen jakitea. Berreturen eta errotzaileen bidezko eragiketak behar bezala egitea.

2. Monomio eta polinomioen bidezko eragiketak egitea, identitate aipagarriak eta Ruffini-ren arauaren bidezko banaketa erabiliz, eta hondarraren teorema ulertu eta erabiltzea. Identitate aipagarri oinarrizkoenak behar bezala erabiltzea. Polinomio bat faktorizatzea eta haren erroak kalkulatzea, hainbat metodo erabiliz. Hainbat polinomioren zatitzaile komunetako handiena eta multiplo komunetako txikiena kalkulatzea.

3. Zatiki aljebraiko bat sinplifikatzea. Zatiki aljebraikoak dituzten eragiketak behar bezala egitea.

4. Zehatz-mehatz ebaztea 1. mailako ekuazioak, 2. mailako ekuazio osoak eta osagabeak, bikarratuak, arrazionalak, irrazionalak eta polinomikoak. Hizkuntza aljebraikora itzultzen ahal diren problema bakunak ebaztea.

5. Bi ezezagun dituzten bi ekuazioren sistema linealak ebaztea. Bi ezezagun dituzten bi ekuazioren sistema ez-linealak ebaztea. Hiru ezezagun dituzten hiru ekuazioren sistema linealak ebaztea. Hizkuntza aljebraikora itzultzen ahal diren problema bakunak ebaztea.

6. 1. mailako inekuazioak ebaztea, ezezagun bat dutenak; ezezagun bat duten 2. mailako inekuazioak.

7. Funtzio baten ezaugarriak zehaztea, haren grafikotik abiatuta. Funtzio baten definizio-eremua kalkulatzea. Funtzioa bikoitia ala bakoitia den zehaztea. Zatika definitutako funtzioak irudikatzea. Grafikoki adierazita dagoen funtzio baten jarraitutasuna zehaztea. Funtzio baten puntu bateko jarraitutasuna analitikoki zehaztea, funtzioaren limitea eta funtzioaren puntuko balioa aztertuz. Funtzio baten asintota bertikalak eta horizontalak kalkulatzea.

8. Funtzio polinomikoak irudikatzea. Hiperbolak irudikatzea. Funtzio esponentzialak eta logaritmikoak irudikatzea. Funtzio bati analitikoki eta grafikoki lotzen ahal zaizkion egoeren problemak ebaztea.

9. Datu diskretuekin eta multzokatuekin maiztasun taula egitea. Azterlan estatistiko baten datuak kualitatiboki eta kuantitatiboki biltzen dituen irudikapen grafikoa egitea. Batez bestekoa, moda, mediana, desbiderapen tipikoa eta aldakuntza-koefizientea kalkulatzea.

Kimika eta fisika.

Helburuak.

Goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaroan kimika eta fisika irakatsiko dira, hurrengo gaitasunak garatzeko:

1. Ikasleei inguruan ikusten dituzten fenomeno naturalen aldeko jakin-mina eta interesa piztea, bai gertaera horiek eraentzen dituzten legeak, bai horiek aztertzeko metodo zientifikoak aplikatzen dituen neurri eta esperimentazio prozedurak ulertzeko behar beste ezagutza emanda.

2. Fisikaren eta kimikaren kontzeptu nagusiak, legeak, teoriak eta ereduak ulertzea, heziketa zientifikoan sakon dezaten.

3. Kontzeptu, lege, teoria eta eredu horiek eguneroko bizitzako egoera errealei aplikatzea, eta fisikak eta kimikak tokian tokiko nahiz mundu mailako arazo askori ekiteko duten garrantzia ulertzea.

4. Kontrajarritako hipotesi eta teoriak eztabaidatzea eta kritikoki aztertzea, horrela pentsamendu kritikoa garatzeko eta fisikaren eta kimikaren garapenari eginiko ekarpenak baloratzeko.

5. Eguneroko bizitzan sortzen diren arazoetarako irtenbideak bilatzea, garrantzizko ezagupen fisikoak eta kimikoak hautatuz eta aplikatuz.

6. Beren kabuz erabiltzea ikerkuntza zientifikoaren estrategiak (arazoak planteatzea, hipotesiak formulatu eta alderatzea eta abar) eta fisikaren eta kimikaren prozedurak, ikerketa txikiak egiteko eta, oro har, ezezagunak dituzten egoera eta fenomenoak aztertzeko.

7. Fisikaren eta kimikaren garapena une historiko bakoitzaren ezaugarriei eta beharrizanei lotutako prozesu aldakorra eta dinamikoa dela ulertzea, legeek, teoriek eta ereduek horretan gauzatzen duten eginkizuna baloratuta.

8. Fisikaren berezko hizkuntza modu egokian ulertu eta erabiltzea, zientziaren eremuan hitz egiteko eta diagramak, grafikoak, taulak, adierazpen matematikoak eta beste irudikapen-eredu batzuk interpretatzeko, mezuen zehaztasuna, argitasuna eta ordena baloratuta.

9. Jarrera zientifikoak agertzea, adibidez, informazio osoa bilatzea, kritikarako gaitasuna, gertaerak egiaztatu beharra, ageriko gauzak ezbaian jartzea eta ideia berriei ateak irekitzea.

10. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea simulazioak egiteko, datuak lantzeko, iturri desberdinetako informazioa bildu eta erabiltzeko, haren edukia ebaluatzeko eta erabakiak hartzeko.

11. Fisikaren eta kimikaren alderdi kulturala aintzat hartzea, pertsonen prestakuntza osorako, eta haiek ikasteko jarrera positiboak garatzea, zientzia horietako jarduerak egiten direnean interesa eta autokonfiantza izateko.

Edukiak.

1. Teoria atomiko-molekularra. Formulazio ez-organikoa.

2. Produktu kimikoak eta beren disoluzioak.

3. Karbono-atomoa eta hidrokarburoak. Funtzio-taldeak.

4. Eredu atomikoak.

5. Sistema periodikoa.

6. Lotura kimikoak.

7. Erreakzioetako aldaketa materialak eta energetikoak.

8. Oreka kimikoa.

9. Protoien transferentziazko erreakzioak. Elektroien transferentziazko erreakzioak.

10. Elektrizitatea. Energia.

Ebaluazio irizpideak.

1. Molaren kontzeptua ulertzea eta problemak ebazteko aplikatzea. Masa atomikoa, molaren masa eta molaren bolumena bereiztea.

2. Konposatu nagusiak nomenklatura tradizionalean formulatzea. Konposatu bitarrak Stock-en nomenklaturaren eta nomenklatura sistematikoaren bidez formulatzea.

3. Disoluzioei buruzko problemak eta kontuak ebaztea, kontzentrazioa neurtzeko moduak erabilita: portzentajea masan eta bolumenean, g/l, molartasuna, normaltasuna eta solutuaren eta disolbatzailearen frakzio molarrak.

4. Funtzio-talde nagusiak formularen bidez identifikatzea eta konposatu bakunak izendatzea.

5. Elementuen zenbaki atomikoa, masa-zenbakia eta elektroi kopurua ondorioztatzea.

6. Elementuen konfigurazio elektronikoa eskuratzea, zenbaki atomikotik abiatuta.

7. Elementu kimikoen sistema periodikoko banaketaren ezaugarriak ezagutzea.

8. Talde bateko elementuen eta periodo bateko elementuen arteko antzekotasunak ezagutzea.

9. Lotura ionikoak, kobalenteak eta metalikoak sortzen dituzten atomoak ezagutzea, atomoen konfigurazio elektronikoetatik abiatuta. Loturen sorrera ikurren bidez irudikatzea.

10. Lotura kimikoaren mota eta konposatuen propietateak erlazionatzea.

11. Aldaketa kimikoak identifikatzea. Ekuazio kimikoak osatzea eta doitzea.

12. Masak eta bolumenak dituzten kalkulu estekiometrikoei buruzko kontuak eta problemak ebaztea.

13. Laborategian saiakuntzak behar bezala egitea.

14. Erreakzio-abiaduraren kontzeptua eta hura aldatzen duten faktoreekiko (bereziki, katalizatzaileak) erlazioa ezagutzea.

15. Entalpiaren kontzeptua ezagutu eta ariketa errazei aplikatzea, eta prozesu endotermikoak eta exotermikoak bereiztea.

16. Oreka kimikoaren ezaugarri garrantzitsuenak ezagutzea eta Kc konstantearen kalkuluari aplikatzea.

17. Azidoaren, base sendoaren eta base ahularen kontzeptuak ezagutzea, Arrhenius-en eta Brönsted-Lowry-ren arabera.

18. pH-aren kontzeptuari eta azidoen eta baseen konstanteei lotutako ariketa errazak ebaztea.

19. Gure inguruan izaten diren oxidazio-erredukzio erreakzioak identifikatzea.

20. Pila galbanikoa eta upel elektrolitikoa bereiztea.

21. Problema errazak ebaztea, Faraday-ren legeak aplikatuta.

22. Honako kontzeptu hauek ulertzea: energia, potentzia, beroa eta tenperatura.

23. Hainbat aparaturi lotutako eraldaketa energetikoak identifikatzea.

24. Magnitude elektrikoak argi eta garbi bereiztea: intentsitatea, potentzial-diferentzia, erresistentzia eta energia elektrikoa. Amperemetroa eta voltmetroa bereiztea eta erabiltzea.

3.-Aukerako irakasgaiak.

A) Zientzietako eta Ingeniaritzako modalitatea.

Elektroteknia.

Helburuak.

Goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaroan elektroteknia irakatsiko da, hurrengo gaitasunak garatzeko:

1. Gailu elektriko sinpleen jokabidea eta oinarri dituzten printzipio eta lege fisikoak azaltzea.

2. Zirkuitu bat egiteko osagaiak hautatu eta zuzen konektatzea. Zirkuitu hori helburu jakin baterako izanen da.

3. Zirkuitu elektriko baten magnitude nagusien balioa kalkulatzea; zirkuitu horren osagaiak elementu diskretu iraunkorrak izanen dira.

4. Instalazio eta ekipo elektriko bereizgarrien eskemak eta planoak aztertu eta interpretatzea, eta elementu batek edo elementuen multzo funtzional batek osotasunean duen funtzioa identifikatzea.

5. Problema arrunten konponbideak, betiere elektrotekniaren arloan, planteatu eta baloratzeko informazio egokia aukeratu eta interpretatzea.

6. Magnitude elektriko bat neurtzeko egokia den aparatua aukeratu eta konektatzea, magnitude ordena aurretiaz kalkulatzea, eta kasuak eskatzen duen zehaztasuna baloratzea.

7. Problema baten soluzioak adieraztea, bertan agertzen diren magnitudeekin koherentea den zehaztasuna erabiliz.

8. Gailu elektrikoen deskripzioak eta ezaugarriak ulertzea eta zehaztasunez azaltzea haiei buruzko ezagutzak eta ideiak, hitz, ikur eta forma egokiak erabiliz.

9. Zirkuitu eta makina elektrikoak ikuskatu eta manipulatzen direnean eta horietan esku hartzen denean, modu autonomoan, konfiantzaz eta segurtasunez jardutea, funtzionamendua ulertzeko.

10. Teknologia berriak erabiltzea irakatsi eta ikasteko prozesuan, zirkuituak aztertzeko eta informazioa bilatzeko.

Edukiak.

1. Oinarrizko kontzeptu eta fenomeno elektrikoak.

-Magnitude eta unitate elektrikoak. Potentzial-diferentzia. Indar elektroeragilea. Intentsitatea eta korronte-dentsitatea. Erresistentzia elektrikoa. Ohm-en legea.

-Kondentsadorea. Kondentsadorearen kapazitatea. Kondentsadorearen karga eta deskarga.

-Potentzia, lana eta energia.

-Korronte elektrikoaren efektuak.

-Korronte zuzeneko zirkuituen neurriak. Korronte zuzeneko magnitudeen neurria. Tresnak. Neurtzeko prozedura.

2. Kontzeptu eta fenomeno elektromagnetikoak.

-Imanak. Eremu magnetikoa. Eremu magnetikoaren intentsitatea. Indukzioa eta fluxu magnetikoa.

-Korronte elektrikoek sortutako eremu eta indar magnetikoak. Indar elektromagnetikoa eta elektrodinamikoa. Korronte baten gaineko indarra eremu magnetiko batean.

-Materialen propietate magnetikoak. Iragazkortasuna. Magnetizazioa. Histeresi zikloa. Zirkuitu magnetiko sinplea. Indar magnetoeragilea. Erreluktantzia.

-Induktantzia. Autoindukzio koefizientea. Indukzioaren eta autoindukzioaren indar elektroeragileak. Autoindukzio batek zirkuitu elektriko batean duen eragina.

3. Zirkuitu elektrikoak.

-Korronte zuzeneko zirkuitu elektrikoa. Erresistentziak eta kondentsadoreak. Ezaugarriak. Identifikazioa. Korronte zuzeneko sorgailuak. Pilak eta metagailuak.

-Korronte zuzeneko zirkuituen azterketa. Legeak eta prozedurak. Tentsio eta intentsitate zatitzailea. Korronte zuzeneko magnitudeen neurria. Tresnak. Neurtzeko prozedura.

-Korronte alternoaren ezaugarriak eta magnitudeak. Erresistentziaren, autoindukzioaren eta kapazitatearen efektuak korronte alternoan. Erreaktantzia. Inpedantzia. Inpedantzia maiztasunaren arabera aldatzea. Irudikapen grafikoa.

-Korronte alternoko zirkuitu monofasikoen analisia. Legeak eta prozedurak. Zirkuitu sinpleak. Potentzia korronte alterno monofasikoan. Potentzia-faktorea eta zuzenketa. Irudikapen grafikoa. Sistema trifasikoak: ezaugarriak, akoplamendua, motak eta potentziak.

-Korronte alternoko zirkuituen neurria. Korronte alterno monofasiko eta trifasikoko magnitudeen neurria. Tresnak. Neurtzeko prozedura.

-Oinarrizko zirkuitu elektronikoak. Artezgailuak. Anplifikadoreak. Multibibratzaileak. Elikatze iturriak.

-Erdieroaleak. Oinarrizko osagai elektronikoak. Diodoak, transistoreak, tiristoreak. Bereizgarri dituzten balioak eta horien egiaztapena.

-Instalazio elektrikoen segurtasuna.

4. Makina elektrikoak.

-Transformadoreak. Funtzionamendua. Osaera. Oinarrizko magnitudeak. Galerak. Errendimendua.

-Korronte zuzeneko makinak. Funtzionamendua. Motak. Konexioak.

-Korronte alternoko makinak. Funtzionamendua. Motak. Konexioak.

Ebaluazio irizpideak.

1. Energia elektrikoaren ekoizpena, garraioa eta kontsumoa ezagutzea. Oinarrizko zirkuitu baten zatiak ezagutzea. Zirkuitu baten intentsitatea, tentsioa eta erresistentzia behar bezala erabiltzea, baita haien multiploak eta azpimultiploak ere. Ohm-en legea behar bezala erabiltzea. Oinarrizko kondentsadore baten egitura eta kapazitatearen kontzeptua, hori neurtzeko unitatea eta erabiltzen diren azpimultiploak ezagutzea. Potentziaren kontzeptua eta energia elektrikoa ezagutzea eta haien unitateak behar bezala erlazionatzea. Korronte elektrikoaren efektuak ezagutzea, Joule efektua barne. Zirkuitu bakun batean neurtzeko gailuak behar bezala erabiltzea.

2. Eremu magnetikoaren kontzeptua, eta erakarpen eta aldarapen magnetikoaren legeak ezagutzea. Korronte elektriko batek sortutako eremu magnetikoa ezagutzea, elektroimanaren kontzeptua. Fluxuaren, eremuaren intentsitatearen eta indukzioaren magnitude magnetikoak ezagutzea. Materialen propietate magnetikoak eta haien histeresi-zikloa ezagutzea. Zirkuitu magnetiko baten egitura ezagutzea, baita horretan esku hartzen duten magnitudeak ere. Autoindukzio koefizientea, indar elektroeragile induzitua eta autoinduzitua behar bezala ulertzea, baita horiek erlazionatzen dituzten magnitudeak ere.

3. Serieko zirkuitua, paralelokoa eta mistoa ezagutzea, eta horietan esku hartzen duten magnitudeak. Sorgailuen eta pilen sinbologia ezagutzea, baita haien ezaugarriak ere. Korronte zuzeneko zirkuituak behar bezala aztertzea, erresistentzia osoa, erresistentzia bakoitzaren tentsio-erortzea, potentzia eta energia kalkulatuta sare bateko eta bi sareko zirkuituetan. Bi sare arteko sorgailuen eta erresistentziaren zirkuituak behar bezala aztertzea, Kirchhoff-en legeen bidez. Korronte zuzeneko zirkuituak behar bezala aztertzea, kapazitate osoa, kondentsadore bakoitzaren tentsioa eta horietako bakoitzak biltegiratutako karga eta energia kalkulatuta bi sare arteko oinarrizko zirkuituetan. Korronte alternoaren ezaugarriak eta erresistentziaren, kapazitatearen eta harilaren gaineko efektuak aztertzea. Erresistentzia, kapazitatea eta harila dituzten korronte alternoko oinarrizko zirkuituak aztertzea, esku hartzen duten magnitude elektrikoak kalkulatuta eta horien irudikapen grafikoa eginda. Korronte alterno monofasikoan potentzia kalkulatzea, baita potentzia faktorea eta horren zuzenketa oinarrizko zirkuituetan ere. Sistema trifasikoak, haien ezaugarriak, akoplamenduak eta sistemaren irudikapen grafikoa ezagutzea. Voltmetroa, amperemetroa eta wattmetroa behar bezala erabiltzea korronte alternoko neurketetan. Elektronikaren oinarrizko zirkuituek egiten duten funtzioa ezagutzea, blokeen mailan. Elektronikaren oinarrizko erdieroaleak eta haien ezaugarriak ezagutzea, eta oinarrizko zirkuituetan nola funtzionatzen duten egiaztatzea. Instalazio elektrikoen oinarrizko segurtasun arauak behar bezala ezagutzea.

4. Transformadorearen funtzionamendua eta osaera ezagutzea. Erresistibitate karga duten transformadoreei buruzko oinarrizko problemak kalkulatzea, eta parte hartzen duten magnitudeak behar bezala erabiltzea. Transformadorearen errendimendua ulertzea. Dinamoaren funtzionamendua ulertzea. Korronte zuzeneko motor baten funtzionamendua eta haren motak ezagutzea. Alternadorearen funtzionamendua ulertzea. Korronte alternoko motor baten funtzionamendua, motak eta konexioak ezagutzea.

Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak.

Helburuak.

1. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak ezagupen eta teknika multzo paregabea dira eta, haien oinarri zientifikoak ikaragarri konplexuak izateagatik, sakoneko azterketa goi mailako ikasketa zientifiko eta teknikoei dagokie, zalantzarik gabe. Ziur aski prestakuntza ikastaroan edukiak konputazioari eta ordenagailuen programazioari buruzko ohiko Informatika irakasgaiaren barrenean ematea ez litzateke bat etorriko ikasleen beharrizanekin; izan ere, interes handiagoa dute goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntzan eta tekniken erabileretan, oinarrietan baino.

2. Aukerako irakasgai honen edukiak taxutzeko ardatzak hauexek dira: teknologia hauek erabiltzea informazioa oro har prozesatzeko tresna gisa; giza zientzien, zientzien, tekniken edo arteen arlo espezifikoetan aplikatzea, baita gizartearen, ekonomiaren eta kulturaren esparru guztietan duten eragina aztertzea ere. Osasun zientzien eta zientzia eta ingeniaritzaren prestakuntza ikastaroetan eduki horiek kontzeptuei baino prozedurei dagozkie neurri handiagoan, Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak aukerako irakasgaia dela kontuan hartuta.

3. Hezkuntzaren betebeharra da ikasleei gaitasuna ematea beren garaiko kultura uler dezaten. Baliabide teknologiko berriek errealitatea antolatu, adierazi eta kodetzeko modu berri baterako aukera ematen dute esparru horretan. Horrez gain, balio handiko tresnak dira gaitasun intelektualak garatu eta trebetasun berriak eskuratzeko. Era berean, beharrezkoa da analisi kritikorako eta informazio hori modu egokian erabili ahal izateko prestakuntzarako elementuak garatzea. Beraz, xedea da herritarrak gai egitea teknologia berriak erabili eta haien inplikazio sozial eta kulturalak, ahalbideak eta aplikazioak ezagut ditzaten. Horrek beharrezkoa egiten du teknologia hauek sartzea, eratzen ari den kultur eta balore sistema berri horren gainean gogoeta egiteko jarrera bultzatzen saiatzearekin batera.

4. Oro har, kontua ikasleak prestatzea da, proba gainditu ondoren lanbide arloetako goi mailako zikloetan zalantzarik gabe ikasiko dituzten tresna informatikoetara ohitu ahal izateko. Laburbilduz, asmoa ikasleak enpresaren berezko lan inguruneetan moldatzea da, horietan erabili ohi diren tresna informatikoak erabilita.

5. Amaitzeko, aukerako irakasgaien izaera bideratzailearen arloan, aurkezten diren edukiak oso orokorrak dira eta irakasleentzat abiapuntua izateko xedea dute. Irakaslearen lana da, kasu bakoitzean, moldatu, orientazio berria eman, eta ikuspuntu desberdin batetik heltzea, bere ikasleek aurretik duten ezagutza eta praktika mailaren arabera. Planteatzen diren edukiak teknologia berriak esparru tekniko eta teknologikoan egun dauden garatze-egoeran oinarrituta daude, baina bilakaera etengabea dela-eta, aldian aldiari dagokionean berrikusi beharko lirateke, aldaketa horien haritik.

6. Adierazten diren helburuek lanabes desberdin askotaz baliatzeko bide ematen dute. Aldez aurretik informazioaren eta komunikazioaren teknologiekin harreman txikia izan duten ikasleei dagokienez, ziur aski komenigarriagoa da erabili ohi diren programen (testu-prozesadorea, datu-baseen kudeatzailea, kalkulu-orriak eta marrazketa programak edo autoedizioa) erabilera neurri handiagoan azpimarratzea. Gainerako kasuetan, batera ematen ahalko dira elementu orokorretan sakontzea eta aukeratutako lanbide arlorako egokiagoak diren tresnen erabileraz gehiago luzatzea.

7. Irakasgai honen garapenak ondoko gaitasun hauek bereganatzen lagundu behar die ikasleei:

-Informazioaren eta komunikazioaren teknologiek gizartean duten eragina ezagutu eta jarrera errealista hartzea arlo informatikoaren eta haren bilakaeraren eta etorkizunaren aurrean.

-Informazioaren eta komunikazioaren teknologien tresnak erabiltzea informazioa hautatu, berreskuratu, transformatu, aztertu, igorri, sortu eta aurkezteko. Funtsean, norberaren lana hobetzea baliabide teknologikoak erabiliz.

-Lanbide arloen goi mailako heziketa zikloen berezko tresna egokienak erabiltzea, prestakuntza ikastaroari dagokion modalitatetik eskuratzen ahal direnak.

-Autoprestakuntza ahalbidetzen duen "kultura informatikoa" eskuratzea, teknologia berrien erritmo oso azkarraren aurrean.

Edukiak.

Informazioaren eta teknologia berrien gizartea.

-Informazioaren teknologiak (IKT). Informatikaren eta informazioaren teknologien bilakaera historikoa. Ordenagailuen belaunaldikako sailkapena.

-IKTen garapen berriak. Telekomunikazioak. Adimen artifiziala, multimedia teknologia eta nanoteknologia. Domotika.

-IKTen aukerak eta arriskuak. Informatikaren arazo nagusiak.

-IKTen aplikazioa. Aplikazio zientifikoak. Informatika banatua. GRID teknologiak. Aplikazio sozialak.

Hardwarea.

-Datuak eta informazioa. Definizioak eta helburua. Kodeketa bitarra. Zenbaki-sistemak: zenbaki-sistema bitarra, zenbaki bitarra hamartar bihurtzea eta alderantziz. ASCII kodea. Informazioaren neurriak.

-Ordenagailuen arkitektura. Ordenagailuen arkitektura duten gailuak. Oinarrizko arkitektura. Plaka nagusia. Txipseta. Mikroprozesadorea (KU eta UAL). Mikroprozesadoreen bilakaera. Ordenagailuaren erlojua eta abiadura.

-Memoria. RAM memoria. RAM memoriaren moduluak. RAM memoriaren motak. Cache memoria. RAM memoria: CMOS. Memoria birtuala. ROM memoria (ROM-BIOS).

-Konektoreak eta komunikazio-atakak. Hedapen-txartelak. Plug and Play teknologia.

-Sarrerako edota irteerako gailuak. Sarrerako gailuak. Irteerako gailuak. Monitoreak. Inprimagailuak. Bestelakoak.

-Biltegiragailuak. Magnetikoak. Optikoak. CDa. DVDa. Magneto-optikoak. Flasha.

Softwarea.

Helburu orokorreko aplikazioak oinarrian erabiltzea: sistema eragileak, testu-prozesadorea, kalkulu-orria, datu-baseak. Sareak eta Internet. Kontzeptu orokorrak. Webgunea. Aurkezpen digitalak. Irudien tratamendu digitala. Helburuari begira dagoen programazioaren hastapenak. Diseinu tresnaren baten hastapenak.

Ebaluazio irizpideak.

1. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiek egungo gizartean dituzten eraginetako batzuk aztertu eta baloratzea, esparruetakoren batean (komunikazio, zientzia, teknologia edo arteen esparrua) gertatu diren aldaketetan oinarrituta.

2. Ordenagailua osatzen duten elementu fisikoak identifikatu eta haien funtzioak bereiztea. Biltegiragailuak eta oinarrizko periferikoak (sarrerakoak eta irteerakoak) lotu eta erabiltzea.

3. Helburu orokorreko programak (testu-prozesadorea, kalkulu-orria, datu-basea, pakete grafikoak, etab.) erabiltzea, curriculumaren arlo desberdinetarako laguntza gisa.

B) Gizarte Zientzietako modalitatea.

Ekonomia.

Helburuak.

Goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaroan ekonomia irakatsiko da, hurrengo gaitasunak garatzeko:

1. Jarduera ekonomikoaren zikloa identifikatzea. Sistema ekonomikoak bereiztea eta horietako bakoitzaren alde on eta txarrei buruzko iritzi pertsonala sortzea.

2. Gaur egungo arazo ekonomiko nagusiak ezagutzeko jakin-mina izatea eta horiek ikuspegi kritiko eta solidarioaren bitartez interpretatzea, bereziki desberdintasun ekonomikoak, baliabide naturalen gehiegizko ustiapena eta jarduera ekonomikoaren globalizazioaren ondorioak.

3. Gertaera ekonomiko garrantzitsuen eta inguru sozial, politiko, kultural eta naturalaren arteko loturak aztertzea. Gogoeta hori eguneroko egoeretara eramatea.

4. Merkatuaren funtzionamendua azaltzea, baita horren mugak ere, eta iritzi kritikoa sortzea sistemari buruz eta sektore publikoaren erregulazio lanari buruz.

5. Espainiako eta Europako ekonomiaren egoeraren eta etorkizunaren ezaugarriak ezagutu eta ulertzea, nazioarteko ingurune ekonomikoan kokaturik.

6. Gaur egungo arazo ekonomikoei buruzko iritzi pertsonalak lantzea. Iritzi horiek ahoz eta idatziz azaltzea, zehatz eta zorrotz argudiatzea, eta desadostasuna eta ikuspuntu desberdinak onartzea norberaren aberastasunerako bide diren aldetik.

7. Gaur egungo arazo ekonomikoei buruz komunikabideetan eta Interneten ematen diren mezu, datu eta informazioak interpretatzea, eta proposatzen diren politika ekonomikoko neurri zuzentzaileak aztertzea.

8. Hazkunde ekonomikoak ingurumenean eta pertsonen bizi-kalitatean duen eragina aztertzea eta modu kritikoan baloratzea.

9. Inguruko arazo ekonomikoei modu autonomo eta arrazoituan ekitea; horretarako, gizarte zientzien ikerketa prozedurak erabiltzea, baita askotariko informazio iturriak ere, ingurune fisikoak eta sozialak, eskola liburutegiak, komunikabideek eta informazioaren teknologiek eskainitakoa barne.

10. Magnitude makroekonomiko nagusien erabilera eta esanahia ulertzea, herrialdeen egoera ekonomikoaren adierazleak diren aldetik.

11. Irakasgai honetako hiztegi berezia erabiltzea, ohiko hiztegiari hura erantsita hizkuntza zehaztasun handiagoz erabiltzeko eta komunikazioa hobetzeko.

Edukiak.

1. Produkzioa eta interdependentzia ekonomikoa.

-Produkzio faktoreak.

-Lanaren banaketa teknikoa.

-Eremu geografiko batean nagusi diren sektore ekonomikoak identifikatzea.

-Eduki ekonomikoko datu eta grafikoak irakurri eta interpretatzea.

-Globalizazioaren esparruan produkzio sistemari edo produkzioaren antolaketari egindako aldaketen gaineko albiste ekonomikoak aztertzea.

2. Trukea eta merkatua.

-Eskaintza, eskaria, oreka eta prezioen finkapena.

-Merkatu ereduen funtzionamendua.

3. Magnitude nazionalak eta ekonomia baten adierazleak.

-Aberastasun nazionalaren eta gizabanakoen aberastasunaren interpretazioa.

-Nazio produktuaren kalkulua eta harekin zerikusia duten magnitude nagusien kalkulua eta interpretazioa.

-Errentaren banaketaren balorazioa.

-Makromagnitudeen mugak, gizartearen garapenaren adierazleak diren aldetik. GGI (giza garapenaren indizea).

-Hazkunde ekonomikoa, garapena eta iraunkortasuna.

4. Erabakiak hartzea eta Estatuak ekonomian esku hartzea.

-Sektore publikoaren eginkizuna, politika ekonomikoa eta haren tresnak.

-Aurrekontu publikoen osagaien azterketa.

-Zerga politiken eta errentaren banaketan duten eraginaren interpretazioa.

5. Ekonomiaren finantza arloak.

-Diruaren funtzionamendua eta tipologia ekonomian. Sormen prozesua. Inflazioaren neurketa.

-Europako Banku Zentralaren eta finantza sistemaren funtzionamendua. Interes tasak eta etxeko ekonomian duten ondorioa.

6. Ekonomiaren nazioarteko ingurunea.

-Nazioarteko merkataritzaren funtzionamendua.

-Europar Batasuna, Europaren integrazio eredua.

-Ordainketa-balantzaren osagaiak: merkataritzaren azpibalantza.

-Dibisen merkatuaren funtzionamendua eta kanbio tasen gaineko eragina.

-Globalizazioa versus antiglobalizazioa.

7. Egungo desoreka ekonomikoak.

-Ziklo ekonomikoak.

-Lan merkatua. Lan merkatuaren interpretazioen balorazioa, langabeziari dagokionez: EIN eta BAI.

-Ingurumena: baliabide hauskor eta urria. Kontsumo ereduak: kontsumo erantzulea.

-Pobreziaren eta azpigarapenaren kausak eta izan ditzaketen konponbideak identifikatzea. Kanpo zorra.

Ebaluazio irizpideak.

1. Gizarte bateko oinarrizko arazo ekonomikoak identifikatzea, eta sistema ekonomiko batean arazo horiek konpontzeko dagoen modua arrazoitzea, eta alde onak zein txarrak zehaztea.

2. Herrialdeko produkzio egituraren ezaugarri nagusiak identifikatzea.

3. Merkatuaren funtzionamendutik abiatuta, ondasun eta zerbitzuen prezioen aldaketak interpretatzea aldagai desberdinen arabera. Egiazko merkatuen funtzionamendua aztertzea eta ereduekin dituzten aldeei erreparatzea, baita kontsumitzaile, enpresa edo estatuei ekartzen dizkieten ondorioei ere.

4. Magnitude makroekonomiko nagusiak bereiztea eta horien artean dauden harremanak aztertzea, bizi-kalitatearen adierazle diren aldetik dituzten eragozpenak eta mugak baloratuz. Zifra eta adierazle ekonomiko oinarrizkoak interpretatzea eta tresna informatikoekin lantzea.

5. Estatuak merkatu-ekonomietan dituen helburuak eta funtzioak adibide argigarriekin azaltzea, eta erabiltzen dituen tresna nagusiak identifikatzea; jarduera ekonomikoan duen eginkizunaren alde onak zein txarrak ere baloratzea. Harreman ekonomikoetan esku hartzen duten beste eragile batzuen eginkizunak azaltzea.

6. Dirua sortzeko prozesua deskribatzea, baita diruaren balioaren aldaketak eta horiek neurtzeko modua ere; inflazioa eta kontsumitzaileengan, enpresetan eta ekonomia osoan duen eragina ezagutzea. Finantza sistemaren funtzionamendua azaltzea eta bertako produktu eta merkatu nagusien ezaugarriak ezagutzea.

7. Interpretazio desberdinak ezagutzea, eta horiei buruzko azalpena ematen duten zirkunstantzia eta arrazoiak agertzea; horretarako erabiltzea komunikabideek edo/eta Internetek politika ekonomikoaren egungo gaiei buruz ikuspegi desberdinez ematen dituzten informazioak, eta datuak, iritziak eta iragarpenak bereiztea.

8. Hazkundeak, krisi ekonomikoek, integrazio ekonomikoak eta merkatu globalak pertsonen bizi-kalitatean, ingurumenean eta aberastasunaren tokian tokiko eta munduko banaketan duten eragina baloratzea, arreta berezia jarriz hazkunde ekonomikoaren inguruko arazoei eta herrialde garatu gabeen pobreziari, orekarik gabeko harreman ekonomikoen ondorio gisa, baita merkataritzako truke zuzen eta bidezkoen beharrari ere.

9. Birbanaketa neurriak, horien mugak eta albo ondorioak aztertzea, eta kasu jakin batean ekitatea errazten duten neurriak ebaluatzea.

10. Espainiako ekonomiaren ordainketa balantzaren oinarrizko egitura edo/eta bi ekonomiaren arteko merkataritza fluxuei erreparatzea, eta aztertzea nola eragiten dieten haien osagaiei merkataritza fluxuen gorabeherek eta aldagai makroekonomikoen aldaketek.

Literatura unibertsala.

Helburuak.

Literatura unibertsala irakatsiko da, ikasleek hurrengo gaitasunak garatzeko:

1. Gure errealitate kulturala osatzen duten joera estetiko eta literatura lan eta egile garrantzitsuenak ezagutzea.

2. Literatura testu osoak eta zati adierazgarriak irakurri eta norberaren irizpideen arabera interpretatzea, eta sortu ziren inguruekin erlazionatzen jakitea.

3. Literatura obrak irakurriz zenbait gai behin eta berriz errepikatzen direla ohartzea, nahiz eta historian ikuspuntu ezberdinetatik landu.

4. Literatura adierazpenak ulertzea eta kritikoki baloratzea.

5. Irakurketaz gozatzea, ezagupen eta esperientzia berrien iturri eta aisialdirako jarduera atsegina baita.

6. Literatura ikasteko iturri egokiak modu kritikoan erabiltzen jakitea.

Edukiak.

Komunak.

Literaturaren aldi guztietako pasarteak, antologiak edo bereziki adierazgarriak diren obra osoak irakurri eta iruzkintzea.

Gaiak:

1. Antzinatetik Erdi Arora: mitologien eginkizuna literaturaren sorreran.

-Literatura biblikoa, grekoa eta latindarra.

-Erdi Aroko epika eta ziklo arturikoaren sorrera.

2. Pizkundea eta Klasizismoa.

-Ingurune orokorra. Munduko aldaketak eta gizakiaren ikuskera berria.

-Maitasunaren lirika: petrarkismoa. Jatorriak: trobadoreen poesia eta Dolce Stil Nuovo. Petrarkaren Canzionereren berrikuntza.

-Prosazko narrazioa: Boccaccio.

-Europako antzerki klasikoa. Ingalaterrako antzerki isabeldarra.

3. Argien mendea.

-Jokabide kritikoaren garapena: Ilustrazioa. Entziklopedia. Prosa ilustratua.

-Nobela eta antzerki europarrak XVII. mendean.

4. Mugimendu erromantikoa.

-Erromantizismoa eta literatura-mugimendua izatearen kontzientzia.

-Poesia eta antzerki erromantikoak. Nobela historikoa.

5. XIX. mendearen bigarren erdia.

-Errealismoa Europan. Europar eleberrigile nagusiak.

-Ipuinaren berpiztea.

-Europako antzerkiaren eraberritzea: antzerki berria eta pentsamolde berriak.

-Literaturaren ikuspegi berriak XX. mendean, eta literatura generoen eraldaketak.

-Nobela europarra XX. mendean.

-Europako abangoardiak. Surrealismoa.

-Amerikar literatura handiaren gailurra. Belaunaldi galdua.

-Absurdoaren antzerkia eta konpromisoko antzerkia.

Ebaluazio irizpideak.

1. Literatura genero nagusien (narrazioa, poesia, antzerkia) eboluzioaren zenbait une garrantzitsu bereiztea.

2. Garai ezberdinetako obra labur eta pasarte adierazgarriak aztertu eta iruzkintzea.

3. Garai ezberdinetako obra adierazgarriak irakurri eta gero lan kritikoak egitea, haien ingurune historikoari eta literarioari dagokienez interpretatuta eta balorazio pertsonala eginda.

4. Literaturak sortutako zenbait mito eta arketiporen eraginaz eta munduko kulturan izan duten balio iraunkorraz ohartzea.

5. Literatura unibertsaleko obra garrantzitsuak beste arte adierazpen batzuetara nola moldatu diren azaltzeko adibideak ematea, eta horietako batzuetan adierazpen hizkuntzen arteko loturak edo aldeak aztertzea.

6. Ikasleek idatzi edo azaldu dutena zuzen aurkeztea eta idaztea, ortografiari eta edukiari dagokienez.

C) Osasun Zientzietako modalitatea.

Anatomia eta osasuna.

Helburuak.

Goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaroan anatomia aplikatua irakatsiko da, hurrengo gaitasunak garatzeko:

1. Gorputza ulertzea biologiaren legeei jarraitzen dien makro-egitura global gisa, zeinaren aparatu eta sistemek xede bererako lan egiten duten, eta ikusmolde hori baloratzea, osasun egoera onari eusteko eta funtzionatzeko gaitasun handiagoa lortzeko bidea den aldetik, pertsonaren onurarako.

2. Gizakiaren bizi funtzio nagusien eskaera anatomiko eta funtzional bereziak eta bereizgarriak ezagutzea.

3. Ohiko jardueretan esku hartzen duten egitura anatomikoen morfologiaren, haren funtzionamenduaren eta azken helburuaren arteko lotura arrazoituak ezartzea.

4. Zehaztasunez erabiltzea anatomian, fisiologian, nutrizioan eta patologian baliatzen den oinarrizko terminologia, ahoz eta idatziz ongi moldatzeko eta Osasun Zientzietako modalitateari lotutako espezialitateen esparruan gai horiei buruzko testuak eta informazioa eskuratu ahal izateko.

5. Ikasitakoak nork bere kasa erabiltzea problema praktiko errazak ebazteko, anatomia funtzionaleko problemak nahiz subjektuaren edo bere ingurukoen lanbide jarduerari buruzkoak.

6. Bizimodu osasungarriak aplikatzeak gorputz eta buru osasunaren gainean dituen ondorio onuragarriak aitortzea.

7. Hainbat iturritako informazioa bilatu, hautatu, ulertu eta erlazionatzea, ingurune fisikoak eta sozialak, eskola liburutegiak, komunikabideek eta informazioaren teknologiek eskainitakoa barne, lortu nahi den helburuaren arabera lantzea eta gainerakoei adieraztea ahoz eta idatziz, modu antolatu eta ulergarrian.

Edukiak.

1. Gorputza osotasun gisa.

-Kirola eta osasuna.

-Gaixotasun psikosomatikoak.

-Gaixotasun infekziosoak.

-Minbizia.

2. Bihotz eta arnas sistema.

-Hipertentsioa.

-Gatza eta osasuna.

-Arteriosklerosia.

-Barizeak.

-Asma.

3. Digestio eta nutrizio sistema.

-Jan-neurri orekatua.

-Gastroenteritisa.

-Botikak eta janariak.

4. Ugaltze eta gonada sistema.

-Sexu-transmisiozko gaixotasunak.

-Kontrazepzioa.

-Ugalketa aurrerapen berriak.

5. Sistema neuroendokrinoa.

-Diabetea.

-Tiroidea eta osasuna.

-Depresioa.

-Alzheimerren gaixotasuna.

Ebaluazio irizpideak.

1. Funtzionatzeko gizakiak osagai fisikoak zein psikologikoak eta sozialak behar dituela ulertzea.

2. Bizi funtzio nagusiei dagokienez, esku hartzen duten organoak eta horien artean dauden elkarreraginak zehaztea.

3. Ikaslearen mailara egokitutako testu teknikoa interpretatzeko eta hizkera arruntean zuzen adierazteko gai izatea.

4. Irakasgaian eskuratutako ezagutzak modalitateari lotuta dauden eta ikasleentzat interesgarriak diren goi mailako zikloen edukiei aplikatzea.

5. Modu arrazoituan bizimoduetarako jarraibideak proposatzea, osasuna erasotzen duten faktoreak murrizten eta ondorio onuragarriak bultzatzen laguntzen baitute.

6. Ikastaroan hainbat iturritatik hartutako materiala biltzeko eta laburbiltzeko jarduerak egitea (behin ebaluazio bakoitzeko, gutxienez), ondoren informazioa jendaurrean jartzeko informazioaren teknologien, horma-irudien, triptikoen edo beste edozein baliabide egokiren bidez.

Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak.

Helburuak.

1. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak ezagupen eta teknika multzo paregabea dira eta, haien oinarri zientifikoak ikaragarri konplexuak izateagatik, sakoneko azterketa goi mailako ikasketa zientifiko eta teknikoei dagokie, zalantzarik gabe. Ziur aski prestakuntza ikastaroan edukiak konputazioari eta ordenagailuen programazioari buruzko ohiko Informatika irakasgaiaren barrenean ematea ez litzateke bat etorriko ikasleen beharrizanekin; izan ere, interes handiagoa dute goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntzan eta tekniken erabileretan, oinarrietan baino.

2. Aukerako irakasgai honen edukiak taxutzeko ardatzak hauexek dira: teknologia hauek erabiltzea informazioa oro har prozesatzeko tresna gisa; giza zientzien, zientzien, tekniken edo arteen arlo espezifikoetan aplikatzea, baita gizartearen, ekonomiaren eta kulturaren esparru guztietan duten eragina aztertzea ere. Osasun zientzien eta zientzia eta ingeniaritzaren prestakuntza ikastaroetan eduki horiek kontzeptuei baino prozedurei dagozkie neurri handiagoan, Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak aukerako irakasgaia dela kontuan hartuta.

3. Hezkuntzaren betebeharra da ikasleei gaitasuna ematea beren garaiko kultura uler dezaten. Baliabide teknologiko berriek errealitatea antolatu, adierazi eta kodetzeko modu berri baterako aukera ematen dute esparru horretan. Horrez gain, balio handiko tresnak dira gaitasun intelektualak garatu eta trebetasun berriak eskuratzeko. Era berean, beharrezkoa da analisi kritikorako eta informazio hori modu egokian erabili ahal izateko prestakuntzarako elementuak garatzea. Beraz, xedea da herritarrak gai egitea teknologia berriak erabili eta haien inplikazio sozial eta kulturalak, ahalbideak eta aplikazioak ezagut ditzaten. Horrek beharrezkoa egiten du teknologia hauek sartzea, eratzen ari den kultur eta balore sistema berri horren gainean gogoeta egiteko, jarrera bultzatzen saiatzearekin batera.

4. Oro har, kontua ikasleak prestatzea da, proba gainditu ondoren lanbide arloetako goi mailako zikloetan zalantzarik gabe ikasiko dituzten tresna informatikoetara ohitu ahal izateko. Laburbilduz, asmoa ikasleak enpresaren berezko lan inguruneetan moldatzea da, horietan erabili ohi diren tresna informatikoak erabilita.

5. Amaitzeko, aukerako irakasgaien izaera bideratzailearen arloan, aurkezten diren edukiak oso orokorrak dira eta irakasleentzat abiapuntua izateko xedea dute. Irakaslearen lana da, kasu bakoitzean, moldatu, orientazio berria eman, eta ikuspuntu desberdin batetik heltzea, bere ikasleek aurretik duten ezagutza eta praktika mailaren arabera. Planteatzen diren edukiak teknologia berriak esparru tekniko eta teknologikoan egun dauden garatze-egoeran oinarrituta daude, baina bilakaera etengabea dela-eta, aldian aldiari dagokionean berrikusi beharko lirateke, aldaketa horien haritik.

6. Adierazten diren helburuek lanabes desberdin askotaz baliatzeko bide ematen dute. Aldez aurretik informazioaren eta komunikazioaren teknologiekin harreman txikia izan duten ikasleei dagokienez, ziur aski komenigarriagoa da erabili ohi diren programen (testu-prozesadorea, datu-baseen kudeatzailea, kalkulu-orriak eta marrazketa programak edo autoedizioa) erabilera neurri handiagoan azpimarratzea. Gainerako kasuetan, batera ematen ahalko dira elementu orokorretan sakontzea eta aukeratutako lanbide arlorako egokiagoak diren tresnen erabileraz gehiago luzatzea.

7. Irakasgai honen garapenak ondoko gaitasun hauek bereganatzen lagundu behar die ikasleei:

8. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiek gizartean duten eragina ezagutu eta jarrera errealista hartzea arlo informatikoaren aurrean eta haren bilakaeraren eta etorkizunaren aurrean.

9. Informazioaren eta komunikazioaren teknologien tresnak erabiltzea informazioa hautatu, berreskuratu, transformatu, aztertu, igorri, sortu eta aurkezteko. Funtsean, norberaren lana hobetzea baliabide teknologikoak erabiliz.

10. Lanbide arloen goi mailako heziketa zikloen berezko tresna egokienak erabiltzea, prestakuntza ikastaroari dagokion modalitatetik eskuratzen ahal direnak.

11. Autoprestakuntza ahalbidetzen duen "kultura informatikoa" eskuratzea, teknologia berrien erritmo oso azkarraren aurrean.

Edukiak.

Informazioaren eta teknologia berrien gizartea.

-Informazioaren teknologiak (IKT). Informatikaren eta informazioaren teknologien bilakaera historikoa. Ordenagailuen belaunaldikako sailkapena.

-IKTen garapen berriak. Telekomunikazioak. Adimen artifiziala, multimedia teknologia eta nanoteknologia. Domotika.

-IKTen aukerak eta arriskuak. Informatikaren arazo nagusiak.

-IKTen aplikazioa. Aplikazio zientifikoak. Informatika banatua. GRID teknologiak. Aplikazio sozialak.

Hardwarea.

-Datuak eta informazioa. Definizioak eta helburua. Kodeketa bitarra. Zenbaki-sistemak. Zenbaki-sistema bitarra. Zenbaki bitarra hamartar bihurtzea eta alderantziz. ASCII kodea. Informazioaren neurriak.

-Ordenagailuen arkitektura. Ordenagailuen arkitektura duten gailuak. Oinarrizko arkitektura. Plaka nagusia. Txipseta. Mikroprozesadorea (KU eta UAL). Mikroprozesadoreen bilakaera. Ordenagailuaren erlojua eta abiadura. Memoria. RAM memoria. RAM memoriaren moduluak. RAM memoriaren motak. Cache memoria. RAM memoria: CMOS. Memoria birtuala. ROM memoria (ROM-BIOS). Konektoreak eta komunikazio-atakak. Hedapen-txartelak. Plug and Play teknologia.

-Sarrerako edota irteerako gailuak. Sarrerako gailuak. Irteerako gailuak. Monitoreak. Inprimagailuak. Bestelakoak. Sarrerako eta irteerako gailuak. Ukipen-pantailak. Modemak. Unitate periferiko bereziak.

-Biltegiragailuak. Magnetikoak. Diskoak. Streamer (backup) zintak. Optikoak. CDa. DVDa. Magneto-optikoak. Flasha.

Softwarea.

Helburu orokorreko aplikazioak oinarrian erabiltzea: sistema eragileak, testu-prozesadorea, kalkulu-orria, datu-baseak. Sareak eta Internet. Kontzeptu orokorrak. Webgunea. Aurkezpen digitalak. Irudien tratamendu digitala. Helburuari begira dagoen programazioaren hastapenak. Hitzaurrea eta diseinu tresnen motaren bat...

Ebaluazio irizpideak.

1. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiek egungo gizartean dituzten eraginetako batzuk aztertu eta baloratzea, esparruetakoren batean (komunikazio, zientzia, teknologia edo arteen esparrua) gertatu diren aldaketetan oinarrituta.

2. Ordenagailua osatzen duten elementu fisikoak identifikatu eta haien funtzioak bereiztea. Biltegiragailuak eta oinarrizko periferikoak (sarrerakoak eta irteerakoak) lotu eta erabiltzea.

3. Helburu orokorreko programak (testu-prozesadorea, kalkulu-orria, datu-basea, pakete grafikoak etab.) erabiltzea, curriculumaren arlo desberdinetarako laguntza gisa.

II. ERANSKINA

Goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaroaren egitura

ZIENTZIETAKO ETA INGENIARITZAKO MODALITATEA

Irakasgai komunak

Gaztelania

4 ordu

Espainiako historia

4 ordu

Atzerriko hizkuntza

4 ordu

Modalitateari lotutako irakasgaiak

Matematika

4 ordu

Fisika eta kimika

4 ordu

Industriako teknologia

4 ordu

Marrazketa teknikoa

4 ordu

Aukerako irakasgaiak

(aukeratu bat)

Elektroteknia

2 ordu

Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak

2 ordu

(aukerako irakasgaiak irakasteko instalazio edo baliabiderik eduki ezik, bi ordu horiek arlo komun edo modalitateko edozein irakasgai indartzeko erabiltzen ahalko dira, ikastetxearen irizpidearen arabera).

GIZARTE ZIENTZIETAKO MODALITATEA

Irakasgai komunak

Gaztelania

4 ordu

Espainiako historia

4 ordu

Atzerriko hizkuntza

4 ordu

Modalitateari lotutako irakasgaiak

Gizarte zientziei aplikatutako matematika

4 ordu

Enpresaren ekonomia

4 ordu

Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak

4 ordu

Geografia

4 ordu

Aukerako irakasgaiak

(aukeratu bat)

Ekonomia

2 ordu

Literatura unibertsala

2 ordu

(aukerako irakasgaiak irakasteko instalazio edo baliabiderik eduki ezik, bi ordu horiek arlo komun edo modalitateko edozein irakasgai indartzeko erabiltzen ahalko dira, ikastetxearen irizpidearen arabera).

OSASUN ZIENTZIETAKO MODALITATEA

Irakasgai komunak

Gaztelania

4 ordu

Espainiako historia

4 ordu

Atzerriko hizkuntza

4 ordu

Modalitateari lotutako irakasgaiak

Lurraren eta ingurumenaren zientziak

4 ordu

Biologia

4 ordu

Gizarte zientziei aplikatutako matematika

4 ordu

Kimika eta fisika

4 ordu

Aukerako irakasgaiak

(aukeratu bat)

Anatomia eta osasuna

2 ordu

Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak

2 ordu

(aukerako irakasgaiak irakasteko instalazio edo baliabiderik eduki ezik, bi ordu horiek arlo komun edo modalitateko edozein irakasgai indartzeko erabiltzen ahalko dira, ikastetxearen irizpidearen arabera).

Asteko ordutegia: 30 ordu

F0925339

Iragarkiaren kodea: F0925339