1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2009ko azaroaren 16an hartua, Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluko kide batzuk berritzen dituena.
Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseilua sortu zuen uztailaren 3ko 247/2000 Foru Dekretuaren 3.1 artikuluak xedatzen du lanbide heziketaren arloan aholku eman eta parte hartzeko organo kolegiatu hori kontseiluburuak, kontseiluburuordeak, idazkariak eta hamabi kontseilukidek osatuko dutela, azken horiek Foru Administrazioaren, ordezkaritza handiena duten enpresa erakundeen eta halako sindikatuen hiruko ordezkari gisa.
Berriki, aldaketa batzuk gertatu dira Foru Administrazioak kontseilu honetan duen erakunde-ordezkaritzako karguei eta, orobat, Nafarroan ordezkaritzarik handiena duen sindikatu baten ordezkariei dagozkienak.
Izan ere, Nafarroako Gobernuko lehendakariak, irailaren 30ean emandako 15/2009 Foru Dekretuaren bidez, Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea jauna, Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako kontseilaria, kargutik kendu zuen, eta Nafarroako Gobernuko lehendakariak, irailaren 30ean emandako 17/2009 Foru Dekretuaren bidez, Alberto Catalán Higueras jauna Hezkuntzako kontseilari izendatu zuen.
Era berean, Unión General de Trabajadores sindikatuak, bederatzigarren biltzarra egin ondoren, proposatu du sindikatuak Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluan duen ordezkaria aldatzea.
Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseilua sortu zuen uztailaren 3ko 247/2000 Foru Dekretuaren 3.2 artikuluan eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 12.3 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, delibero hau erabaki baten bidez hartu behar da.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik,
ERABAKI DU:
1. Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluko kide hauek kargutik kentzea xedatzen da eta emandako zerbitzuak eskertzen zaizkie:
-Kontseiluburua: Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea jauna.
-Sindikatuen ordez aritu diren kontseilukideak:
Titularra: Coro Gainza Aznárez andrea, UGTren izenean.
2. Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluko kide hauek izendatu dira, alderdi hauek ordezkatzeko:
-Kontseiluburua: Alberto Catalán Higueras jauna.
-Sindikatuen ordez arituko diren kontseilukideak:
Titularra: Idoia Remírez Alcalde andrea, UGTren izenean.
3. Erabaki hau interesdunei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2009ko azaroaren 16an.-Kontseilari-idazkaria, Javier Caballero Martínez.
Iragarkiaren kodea: F0926775