155. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

2685/2009 EBAZPENA, azaroaren 18koa, Enpresako zuzendari nagusiak emana, energia berriztagarriak aprobetxatzeko instalazio txikietarako diru-laguntzen 2009ko deialdian baimendutako gastua eta zenbait epe aldatzen dituena.

Enpresako zuzendari nagusiaren ekainaren 17ko 1658/2009 Ebazpenaren bidez, energia berriztagarriak aprobetxatzeko instalazioetarako diru-laguntzen 2009ko deialdia onetsi zen.

Ondoren, Enpresako zuzendari nagusiaren abuztuaren 26ko 2052/2009 Ebazpenaren bidez, baimendutako gastua handitu zen, bai aurrekontuan diru erabilgarria zegoelako bai kreditua sortu zelako IDAEk (Energiaren Dibertsifikazio eta Aurrezpenerako Institutua) halako instalazioak sustatzeko sinatutako hitzarmenaren (2009ko ekitaldiari dagokiona) ondorioz sorrarazitako funtsen kargura.

Aurrekontuen kudeaketari lotutako arrazoiengatik, ezinezkoa da diru-laguntzak ematea 2009ko gastuen aurrekontuaren kargura.

Baina, Nafarroako Gobernuaren 2009ko azaroaren 16ko Erabakiaren bidez, Enpresako zuzendari nagusiari baimena ematen zaio deialdi honetan jadanik egindako gastuari urte anitzeko gastua gehitzeko konpromisoa hartzeko, 2009ko gastuen aurrekontuko "Energia berriztagarrietako inbertsioetarako diru-laguntzak" izeneko 810002-81140-7800-425200 kontu-sailaren baliokide izanen den 2010eko gastuen aurrekontuko kontu-sailaren kargura.

Enpresa Sustapenaren Zerbitzuak deialdi honetan baimendutako gastua aldatzea proposatzen du, aurreko lerroaldeetan adierazitakoa kontuan hartzeko asmoz. Halaber, eta baimendutako gastuaren aldaketaren kargura diru-laguntza jasoko duten eskatzaileek instalazioa egiteko izanen duten denbora tarte laburra dela eta, egokitzat jotzen da deialdia aldatzea, zenbait epe handituz.

Adierazitakoarekin bat eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 2009ko gastuen aurrekontuko kontu-sailetan diru-laguntzen deialdiko konpromisoei erantzuteko gastu baimen hauek deuseztatzea:

-542.938,40 euro, "Energia berriztagarrietako inbertsioetarako diru-laguntzak" izeneko 810002-81140-7800-425200 kontu-sailetik.

-263.971,94 euro, "Energia berriztagarrietan inbertsioak egiteko toki entitateentzako diru-laguntzak" izeneko 810002-81140-7800-425200 kontu-sailetik.

2. 1.985.592,40 euroan handitzea deialdian baimendutako gastua, 2009ko gastuen aurrekontuko "Energia berriztagarrietako inbertsioetarako diru-laguntzak" izeneko 810002-81140-7800-425200 kontu-sailaren baliokide izanen den 2010eko gastuen aurrekontuko kontu-sailaren kargura; horrela, kontu-sail horren kargura baimendutako gastu osoa 3.500.000 eurokoa izanen da.

Aldaketa horiek eginda, IDAEk deialdirako azalpen zatian aipatutako hitzarmenaren arabera egindako ekarpena 857.346 eurokoa da.

3. Enpresako zuzendari nagusiak ekainaren 17an emandako 1658/2009 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiaren 3. eta 8. oinarriak aldatzea, honela:

A) 3. oinarriaren 4. puntua hemendik aurrera honela idatzita agertuko da:

"4. Instalazioa egiteko epea 2008ko urtarrilaren 1etik 2010eko martxoaren 31 artekoa izanen da."

B) 8. oinarriaren 1. puntuko lehenengo lerroaldea hemendik aurrera honela idatzita agertuko da:

"1. Diru-laguntza kobratzeko eskubidea lortzearren, onuradunak, ebazpenean adieraziko den epean -inoiz ere ez 2010eko martxoaren 31 baino beranduago- instalazioa egin izana frogatu beharko du dokumentazio hau aurkeztuta:"

4. Ebazpen hau igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusiari (Kudeaketa Ekonomikoaren Atala), Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko Kontu-hartzailetza Delegatuari eta Eragimenaren eta Energia Berriztagarrien Atalari.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2009ko azaroaren 18an.-Enpresako zuzendari nagusia, Begoña Urien Angulo.

Iragarkiaren kodea: F0926998