1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
1918/2009 EBAZPENA, azaroaren 18koa, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako zuzendari nagusiak emana, unibertsitateko tituludunentzako prestakuntza beka bat emateko deialdia ebazten duena. Beka Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Zerbitzuan aritzeko da.
Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak ekainaren 30ean emandako 108/2009 Foru Aginduaren bidez (2009ko 98. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 10ekoa), prestakuntza beka bat emateko deialdia egin zen, Geografiako, Biologiako, Arkitekturako, Arkitektura Teknikoko, Ingurumen arloko Zientzietako edo antzeko beste diziplina batzuetako unibertsitate-tituludunentzat, Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuan aritzeko. Tituludunei prestakuntza-curriculumean lurraldearen antolamenduarekin edo informazio geografikoko sistemekin lotutako irakasgaiak izatea eskatu zitzaien. Deialdiaren foru agindu hura Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariaren irailaren 2ko 150/2009 Foru Aginduaren bidez aldatu zen (2009ko 116. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 21ekoa).
Ikusirik, deialdiaren bederatzigarren oinarrian aipatzen den ebaluazio batzordearen akta, eskaera bakoitzari emandako puntuazioak jasotzen dituena, eta Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuordetu dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Izangaien lehentasun hurrenkera onestea, ebaluazio batzordeak proposatu bezala.
2. María Sánchez Azcona andreari ematea (IFZ: 72685062 W) Geografiako, Biologiako, Arkitekturako, Arkitektura Teknikoko, Ingurumen arloko Zientzietako edo antzeko beste diziplina batzuetako unibertsitate-tituludunentzat, prestakuntza-curriculumean lurraldearen antolamenduarekin edo informazio geografikoko sistemekin lotutako irakasgaiak egin dituztenentzat, deitutako prestakuntza beka, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Zerbitzuan aritzekoa, hura baita puntuaziorik altuena lortu duen izangaia (6,5 puntu). Beka hiru hilabeterako izanen da, 2009ko abenduaren 4tik hasita, eta 3.000 euroko zuzkidura du, 2009ko gastuen aurrekontuko "Bekak" izeneko 300000 30120 4809 261100 kontu-sailaren kargura.
3. Honako hauek aurkeztutako eskaerak ezestea (lortutako balorazioaren arabera zerrendatzen dira):
-Sandra Elía Hurtado; 5 puntu lortu ditu.
-Sonia Ganuza Basterra; 4 puntu lortu ditu.
-Marta Montiel Duarte; 3 puntu lortu ditu.
-Leticia Santamaría Arana; 2 puntu lortu ditu.
-Iñaki Marín Arriaga; 2 puntu lortu ditu.
-Elena Irujo Baigorri; 2 puntu lortu ditu.
-Iñaki Erdozia Goñi; 2 puntu lortu ditu.
-Oskia Iturmendi Iraizoz; 2 puntu lortu ditu.
-Ainara Mutuberria Larrayoz; 2 puntu lortu ditu.
-Beatriz Ducay Arandigoyen; 2 puntu lortu ditu.
-Arturo LLorente Navarro; puntu bat lortu du.
-Raúl Montes Trincado; puntu bat lortu du.
-Eva Araujo Sánchez; puntu bat lortu du.
-Isabel Alegría Ariño; puntu bat lortu du.
-Isabel Alegría Ariño; puntu bat lortu du.
-Leire Urquiza Cirauqui; puntu bat lortu du.
4. Unibertsitateko tituludunentzako prestakuntza beka lortzeko eskaera hauek baztertzea:
-Diana Vázquez Vidadorrek aurkeztua, deialdiaren 1 eta 6.e) oinarriak ez betetzeagatik.
-Ion Sola Torralbak aurkeztua, deialdiaren 6.e) oinarria ez betetzeagatik.
-María Solabre Abregok aurkeztua, deialdiaren 8.2.h) eta 6.c) oinarriak ez betetzeagatik.
5. Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako zuzendari nagusiak beka luzatzen ahal du, gehienez urtebete egin arte, deialdiaren hirugarren oinarrian ezarritakoarekin bat.
6. Ebazpen hau eta izangaien lehenespen ordena Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko iragarki-oholean argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan. Aditzera ematen da ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren kontra bidezkoa dela gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
7. Ebazpen hau Idazkaritza Tekniko Nagusiko Kontrol Ekonomiko-Administratiboaren Atalera eta Lurraldearen Antolamendu Zerbitzura igortzea.
Iruñean, 2009ko azaroaren 18an.-Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako zuzendari nagusia, Jesús Javier Ascunce Elizaga.
Iragarkiaren kodea: F0926817