155. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

349/2009 EBAZPENA, azaroaren 12koa, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko ikasleen nazioarteko mugikortasunerako laguntzen deialdia onesten duena 2009-2010 ikasturtean, 2010. urtean hasten diren egonaldietarako.

Arte Ikasketen Ataleko buruak txosten bat aurkeztu du, eta bertan proposatu onets eta argitara dadila "Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko ikasleen nazioarteko mugikortasunerako laguntzen 2009-2010 ikasturteko deialdia, 2010. urtean hasten diren egonaldietarako".

Azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoa kontuan harturik.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko ikasleen nazioarteko mugikortasunerako laguntzen deialdia onestea 2009-2010 ikasturtean, 2010. urtean hasten diren egonaldietarako. Ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. 1.200 euro arteko gastua onestea, 2010eko Nafarroako aurrekontu orokorretan gaitzen den kontu-sailaren kargura. Kontu-sail horrek jarraipena emanen dio 2009ko aurrekontuan "Musikako irakasleen eta ikasleen hobekuntzarako laguntzak" izena duen 430001 43010 4809 322500 kontu-sailari.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

4. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

5. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari, Arte Ikasketen Atalari eta Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioari, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2009ko azaroaren 12an.-Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, Pedro González Felipe.

ERANSKINA

Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko ikasleen nazioarteko mugikortasunerako laguntzen deialdia 2009-2010 ikasturtean,
2010. urtean hasten diren egonaldietarako

OINARRIAK

1. Xedea.

Deialdi honetako laguntzek Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan gaur egun goi mailako ikasketak egiten ari diren ikasleen nazioarteko mugikortasuna bultzatzen dute, eta mugikortasun programetan parte hartzeagatik jasotzen dituzten laguntzak osatzen dituzte. Laguntzen xedea da Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko musikarien gaitasunak hobetzen eta trebetasunak garatzen laguntzea, horretarako diru ekarpen bat eginez, onuradunek halako programetan parte hartzeagatik izaten duten gastua murrizteko.

2. Laguntzen izaera.

Laguntzak onuradunei ordainduko zaizkie zuzenean.

Laguntza hauek ez dute zerikusirik Europako Hezkuntza Programen erakunde autonomoak eta Hezkuntza Ministerioak ematen dituztenekin, ez eta beste erakunde zein entitate publiko edo pribatu batzuek ematen ahal dituztenekin ere.

3. Laguntzen onuradunak.

Honako hauek eska ditzakete laguntzak:

a) Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan goi mailako ikasketetan matrikulatuta dauden ikasleak, baldin eta laguntzaren xede den espezialitatea egiten ari badira, 6. oinarrian azaltzen diren baldintzak beteten badituzte eta egonaldia 2010. urtean hasten badute.

b) Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko "Erasmus" mugikortasun programan sartutako ikasleak.

4. Laguntzen zenbatekoa.

Arte Ikasketen Atalak zehaztuko du laguntza bakoitzaren behin betiko zenbatekoa, horretarako kontuan hartuz erabilgarri dagoen kreditu osoa, laguntza zein hilabetetarako eskatzen den eta baldintzak beterik eskaera egiten duten ikasleen kopurua. Bestalde, ikasle bakoitzak 200 euroko laguntza jaso dezake, gehienez, hilean.

5. Laguntzen iraupena.

Laguntzak hiru hilabeterako izanen dira gutxienez eta bederatzirako gehienez.

6. Eskatzaileen betebeharrak.

a) Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan matrikulatuta egotea 2009-2010 ikasturtean.

b) Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko "Erasmus" nazioarteko mugikortasun programan sartuta egotea.

c) Gutxienez ere hiru hilabetekoa izanen den trukea egitea 2010eko urtarrilaren 1etik 2010eko abuztuaren 31ra bitarte.

d) Diru-laguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko eskatzen diren betebehar orokorrak betetzea.

7. Eskaerak non eta noiz aurkeztu.

Eskaerak eta agiriak aurkezteko epea 2009ko abenduaren 1etik 2010eko otsailaren 1era artekoa izanen da, biak barne.

Eskaera eta agiriak Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren bulegoetako batean.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 1992ko azaroaren 26ko Legearen 76. artikuluan xedatutakoarekin bat, eskaera behar bezala aurkezten ez bada, dela eskabidea gaizki bete delako, dela erantsi beharreko dokumentazioa osorik ez dagoelako, eskatzaileari egindako akatsen berri emanen zaio, jakinarazi eta 10 eguneko epean zuzen ditzan. Horrela egin ezean, artxibatu eginen da espedientea, horretarako ebazpena eman ondoren betiere.

8. Agiriak.

a) Laguntza eskabidea, inprimaki normalizatua erabiliz. Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko bulegoetan egonen da eskuragarri.

b) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia edo, nazionalitate espainiarra ez dutenen kasuan, atzerritarrak identifikatzeko zenbakiarena.

c) Betebeharren a) eta b) atalak frogatzeko agiri ofiziala.

d) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako baldintza orokorrak betetzen dituela azaltzen duen erantzukizuneko aitorpena. Eskabide inprimakia sinatuz egiaztatuko da aitorpen hori.

e) Transferentzia bidez ordaintzeko eskariaren inprimakia; eskatzaileak laguntza jasotzeko kontua zein bankutan duen (kontuaren titularra izan behar du), banku horrek beteko du inprimakia. Inprimaki hori http://www.navarra.es orriko inprimaki orokorren multzotik har daiteke.

9. Laguntzak emateko prozedura.

Laguntzak emateko prozeduraren instrukzioa egiteko organo eskuduna Arte Ikasketen Atala da, zeinak eskaerak ebaluatuko baititu eta ebazpen proposamena Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiari igorriko baitio.

10. Laguntzak emateko irizpideak.

Onartzen den eskaera bakoitzari dagokion zenbatekoa esleituko zaio, kontuan hartuta egonaldiaren hilabete kopurua, deialdian guztira erabilgarri dagoen dirua eta 4. oinarrian ezarri den hilabeteko gehieneko zenbatekoa.

11. Ebazpena.

Laguntzak Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez eman edo ukatuko dira, eskaerak aurkezteko epea bukatu eta bi hilabeteko epean. Behin betiko ebazpena Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 58. artikuluan ezarritako moduan jakinaraziko zaie interesdunei, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Epe horretan berariazko ebazpenik jakinarazten ez bada, eskaera ezetsi egin dela ulertuko da.

Berariazko edo ustezko ebazpenaren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean xedatutakoari jarraikiz.

12. Onuradunen betebeharrak.

Laguntza aldia bukatu eta bi hilabeteko epean gehienez, laguntzaren xede izan den atzerriko egonaldia egin dutela frogatu beharko dute onuradunek. Horretarako, destinoko ikastetxearen ziurtagiri bat aurkeztuko dute, non hasierako eta bukaerako egunak agertuko baitira.

Agiri hori Hezkuntza Departamentuko Arte Ikasketen Atalari zuzenduko zaio, eta Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko Erregistroan edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren bulegoetako batean aurkeztuko da.

13. Uko egiteak.

Laguntzari uko eginez gero, horren berri emanen zaio Hezkuntza Departamentuko Arte Ikasketen Atalari, eta itzuli egin beharko da jasotako dirua.

14. Ez-betetzeak.

Arrazoi hauetako bat gertatzen denean galduko da laguntza:

a) Egonaldia ez egitea edo egonaldia egin dela frogatzen duen ziurtagiria ez aurkeztea. Halakoetan, laguntzaren zenbateko guztia itzuli beharko da.

b) Egonaldia epea bukatu baino lehen etetea. Halakorik gertatuz gero, egonaldian benetan egindako hilabeteen arabera eskatuko da dirua itzultzea. Onuradunak egonaldia etetearen arrazoiak azaldu eta, beharrezkoa bada, justifika ditzake, horretarako Arte Ikasketen Atalera idazki bat igorriz, azaldutakoa kontuan har dadin.

Nolanahi ere, itzuli beharreko diruari dagozkion berandutza korrituak gehituko zaizkio.

15. Laguntzaren ordainketa.

Deialdia ebatzi eta hilabete geroago, gutxi gorabehera, jasoko dute laguntzaren zenbatekoa onuradunek.

Ordainketa hori aurrerakintzat joko da, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33. artikuluan ezarritako ondorioetarako.

Ordainketa egiteko ezinbestekoa izanen da Ekonomia eta Ogasun Departamentuak baimena ematea, onartutako betebeharrei erantzuteko dauden funts likidoak ikusita, horixe ezartzen baitu aipatu den legearen 33.5 artikuluak.

16. Laguntzaren bateragarritasuna.

Laguntza hauek bateragarriak dira izaera bereko beste laguntza batzuekin.

17. Laguntzen araubide juridikoa.

Oinarri hauetan xedatuta ez dagoen orotan, arau-hausteen eta zehapenen araubidea barne, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoari jarraituko zaio.

Zehapen prozedura Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean ezarritakoa izanen da.

18. Errekurtsoak.

Oinarrien eta horiek aplikatzeko egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

ERANSKINA

Eskabide orria

IZEN-DEITURAK

DEIALDIA

NAN / AIZ

2009 - 2010

HELBIDEA (kalea, plaza, zenbakia, solairua)

P. K.

HERRIA

PROBINTZIA

TELEFONO

SAKELAKOA

HELBIDE ELEKTRONIKOA

LAGUNTZAREN ORDAINKETA EGITEKO KONTU ZENBAKIA (ONURADUNAK KONTUAREN TITULARRA IZAN BEHAR DU)

Entitatea

Sukurtsala

Kontroleko digituak

Kontuaren zenbakia

DESTINOKO IKASTETXEA

HERRIA

HASIERAKO EGUNA

HERRIALDEA

BUKAERAKO EGUNA

Seinalatzen diren agiriak erantsi dira (x bat jarri dagokion tokian):

  • NANaren edo AIZren fotokopia (bi aldeetatik).
  • Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan ikasketak egiten ari dela frogatzeko ziurtagiria.
  • Mugikortasuneko programa batean parte hartzen ari dela frogatzeko ziurtagiria.
  • Transferentzia bidez ordaintzeko eskariaren inprimakia, behar bezala betea.

Ohar garrantzitsua: laguntza jasotzen duenak, laguntza aldia bukatu eta bi hilabeteko epean gehienez, destinoko ikastetxearen ziurtagiria aurkeztu behar du, non laguntzaren xede izan den atzerriko egonaldiaren hasierako eta bukaerako egunak agertuko baitira. (Deialdiaren 12. oinarria).

Behean sinatzen duenak:

-Erantzukizunez aitortzen du Diru-laguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko betebeharrak betetzen dituela: zergei buruzko betebeharrak, Gizarte Segurantzakoak edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen aldeko zorrak ordaintzeari buruzkoak eguneratuak izatea, edo, bestela, entitate horiekin ordainketa geroratu edo zatikatzeko akordioa lortu duela frogatzea, eta beste.

-Deiadi honetako arauak ezagutu eta onartzen ditu, aurreko datuak egiazkoak direla adierazten du eta laguntza eman dakiola eskatzen du.

Iruñean, ..........(e)ko ....................... (a)ren ...... (e)an.
(Eskatzailearen sinadura)

Iragarkiaren kodea: F0926735