155. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2009ko azaroaren 16an hartua, Enpresako zuzendari nagusiari baimena ematen diona zailtasunak dituzten enpresendako 2009. urteko laguntzen deialdian hasiera batean onetsitako gastua handitzeko.

Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariak ekainaren 8an emandako 268/2008 Foru Aginduaren bidez, zailtasunak dituzten enpresendako laguntzen araubidea ezarri zen. Laguntza horien helburua zailtasunak dituen enpresatzat joak izateko baldintzak betetzen dituzten Nafarroako enpresei bideragarritasun tekniko eta ekonomikora itzultzeko sostengua ematea da. Zailtasunak dituzten enpresatzat hartzen dira finantza egoera larrian dauden enpresak, halako egoera non ohiko funtzionamenduari eusteko behar diren lanak aurrera eramateko aukerarik ez duten eta, aldi berean, krisian dauden enpresatzat hartzeko inguruabarretan ez dauden.

Enpresako zuzendari nagusiak ekainaren 9an emandako 1459/2009 Ebazpenaren bidez, zailtasunak dituzten enpresendako 2009. urteko laguntzen deialdia onetsi zen. Deialdi horretan 2.709.000,00 euroko gastua baimendu zen guztira, 2009ko gastuen aurrekontuko kontu-sail hauen kargura:

-109.000,00 euro, "Enpresak berrabiatu eta saneatzeko planetarako transferentzia arruntak" izeneko 830002 81150 4701 422300 kontu-sailaren kargura.

-50.000,00 euro, "Kreditu abaldunen hobariak, bideragarritasun azterlanetarako diru-laguntzak eta beste" izeneko 830002 81150 7701 422300 kontu-sailaren kargura.

-2.550.000,00 euro, "Berrabiarazteko planak finantzatzeko kapitalaren aurrerakinak" izeneko 830002 81150 8317 422300 kontu-sailaren kargura.

Ebazpen hartan adierazi zen kontu-sailetan diru erabilgarririk izanez gero deialdira bideratutako diru-zenbatekoa handitzen ahalko zela.

Horri dagokionez, adierazi beharra dago "Berrabiarazteko planak finantzatzeko kapitalaren aurrerakinak" izeneko 830002 81150 8317 422300 kontu-sailean badela diru erabilgarria laguntzen deialdi honetan hasiera batean baimendutako gastua handitzeko. Dena dela, Nafarroako Gobernuak 2009ko irailaren 14an hartutako Erabakian ezarritakoak gastu hori baimentzea mugatzen du, hartan 2009ko ekitaldian zenbait gastu egiteko irizpideak finkatu baitziren.

268/2009 Foru Aginduan espedienteak ebazteko finkatu zen epea 4 hilabetekoa da, eskaeraren egunetik hasita. Hortaz, irailaren 1a baino lehen jasotako eskaerak ekitaldi honen barrenean ebatzi beharko lirateke. Hala ere, "Berrabiarazteko planak finantzatzeko kapitalaren aurrerakinak" izeneko 830002 81150 8317 422300 kontu-sailaren kargura hasiera batean baimendutako gastua ez da aski eskaera guztiei erantzuteko. Horregatik, Enpresa Sustapenaren Zerbitzuak proposatu du zailtasunak dituzten enpresendako 2009ko laguntzetarako kontu-sail horren kargura baimendutako gastuari 140.000,00 euro gehitzea.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak, Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariak proposatuta,

ERABAKI DU:

1. Adostasuna ematea Enpresako zuzendari nagusiak 140.000 euroko gastua baimen dezan, zailtasunak dituzten enpresendako 2009. urteko laguntzen deialdiaren gastua handitzeko, 2009ko gastuen aurrekontuko kontu-sail honen kargura: 830002-81150-8317-422300, "Berrabiarazteko planak finantzatzeko kapitalaren aurrerakinak".

2. Erabaki hau Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2009ko azaroaren 16an.-Kontseilari-idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0926773