155. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

1988/2009 EBAZPENA, azaroaren 25ekoa, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako zuzendari nagusiak emana, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariak irailaren 28an emandako 167/2009 Foru Agindua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila xedatzen duena. Foru agindu horren bidez behin betiko onetsi zen Ablitasko 2. poligonoko 78. lurzatian, Viñas Nuevas alderdian, turismoko kanpaleku bat jartzeko Plan Berezi Independentearen espedientea, Promociones Urbanas Mendianike, S.L.k sustatua.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak, 167/2008 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zuen Ablitasko 2. poligonoko 78. lurzatian, Viñas Nuevas alderdian, turismoko kanpaleku bat jartzeko Plan Berezi Independentearen espedientea, Promociones Urbanas Mendianike, S.L.k sustatua, baina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko baldintza bat ezarri zuen, hots, foru agindu hartan berean adierazitako zuzenketak biltzen dituen aldaketaren testu bategin bat aurkeztea.

Eskatutako testu bategina aurkeztu denez, eta kontuan hartuz Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak haren alde emandako txostena, bidezkoa da behin betiko onespenari buruzko foru agindua argitaratzea.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariak irailaren 28an eman zuen 167/2009 Foru Agindua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea. Horren bidez, behin betiko onetsi zen Ablitasko 2. poligonoko 78. lurzatian, Viñas Nuevas alderdian, turismoko kanpaleku bat jartzeko Plan Berezi Independentearen espedientea, Promociones Urbanas Mendianike, S.L.k sustatua. Foru aginduaren testu osoa ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Adieraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dutela haren kontra, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko dira kontatzen.

3. Ebazpen hau Ablitasko Udalari eta Promociones Urbanas Mendianike, S.L.ri igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko azaroaren 25ean.-Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako zuzendari nagusia, Jesús Javier Ascunce Elizaga.

ERANSKINA

167/2009 FORU AGINDUA, irailaren 28koa, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariak emana, Ablitasko 2. poligonoko 78. lurzatian, Viñas Nuevas alderdian, turismoko kanpaleku bat jartzeko Plan Berezi Independentearen espedientea, Promociones Urbanas Mendianike, S.L.k sustatua, behin betiko onesten duena.

Ablitasko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Ikusirik aurkeztutako agiriak eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostena, bidezkoa da behin betiko onestea. Dena dela, hiru hilabeteko epean, foru agindu honen xedapen zatian adierazitako determinazioak jasotzen dituen testu bategin bat aurkeztu behar da.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Behin betiko onestea Ablitasko 2. poligonoko 78. lurzatian, Viñas Nuevas alderdian, turismoko kanpaleku bat jartzeko Plan Berezi Independentearen espedientea, Promociones Urbanas Mendianike, S.L.k sustatua.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko, determinazio hauek jasoko dituen testu bategin bat aurkeztu behar dela xedatzea:

-Ondare arkeologikoaren babesari dagokionez, Ondare Historikoaren Zerbitzuak 2009ko urtarrilaren 27an egindako txostenean adierazitakoari jarraikiz, ohartarazten da inguruan indusketa arkeologiko katalogatuak daudenez, aurreikusitako jarduketen ondorioz aztarna arkeologikoak azalera atera litezkeela; hortaz, obrak geldiarazi eta Arkeologia Atalari jakinarazteaz gainera, ondare arkeologiko ez-katalogatua zaintzeko prebentzio eta babes orokorreko neurriak hartu beharko dira, Nafarroako Kultur Ondareari buruzko 14/2005 Foru Legearen 59.3 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

-Finkaren itxiera 3 metro atzera eraman beharko da, bide publikoetatik neurtua, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen 112. artikuluan ezarritakoarekin bat.

-Nafarroako Ubideari aplikatu beharreko araubidea: Nafarroako Ubidearen UPSan ezarritakoa.

Ukipen eremuan azpiegiturari berari dagozkion exekuzio obrak baizik ez dira baimenduko; gainerako eraikuntza lan guztiak debekatuta daude.

Plan Berezian adierazten den antolamendu xehekatua orientatiboa da; beraz, kanpalekuaren proiektuan zehazten den diseinua adierazitako araubideari egokituko zaio. Hori horrela, kirol eremuari dagokionez, ohartarazten da zerrenda horretan ezin direla igerilekuak kokatu, ez eta eraikuntza lanak egitea behar duen beste ezein elementu ere.

Ubidea egin bitartean, beharrezkoa izanen da lurra okupatzea eta, bukatutakoan, azpiegituran sartzea eta bertan egin beharreko lanak ahalbidetzeko zortasunak bere horretan utziko dira.

-Udalari dagokio, obra lizentzia eman aurretik, egiaztatzea ea bermatuta dagoen ukitutako azpiegituren arloan (errepideak, Nafarroako Ubidea, azpiegituren sarea, zerbitzuak, etab.) eskumena duten erakundeek ezartzen dituzten baldintzak beteko direla.

Udalak begiratu beharko du antolamendua ezartzeko obra proiektuak ez duela baldintzatuko azpiegituraren garapena, eta haren zortasunak bermatuko ditu.

-Planoetan grafikoki adierazi beharko da euri uren sarea isurtzeko puntuak non kokatu asmo diren.

3. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, legezkotasun kontrola onesteko egintza honen kontra, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean. Onetsitako hirigintza araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epe horiek foru agindu honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

4. Foru agindu hau Ablitasko Udalari eta Promociones Urbanas Mendianike, S.L.ri jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko irailaren 28an.-Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilaria, José Carlos Esparza Sáez.

Iragarkiaren kodea: F0927336