155. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

1887/2009 EBAZPENA, azaroaren 10ekoa, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako zuzendari nagusiak emana, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariak irailaren 10ean emandako 153/2009 Foru Agindua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila xedatzen duena. Foru agindu horren bidez behin betiko onetsi zen Otsagabiko arau subsidiarioak aldatzeko espedientea, 1. poligonoko 108., 109., 132. eta 133. lurzatietan aldatzeko hain zuzen ere. Hango udalak sustatu zuen.

Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariak, irailaren 10ean emandako 153/2009 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zuen Otsagabiko arau subsidiarioak aldatzeko espedientea, 1. poligonoko 108., 109., 132. eta 133. lurzatietan aldatzeko hain zuzen ere, hango udalak sustatuta, baina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko baldintza bat ezarri zuen, hots, aldaketaren testu bategin bat aurkeztea, foru agindu hartan berean adierazitako zuzenketak biltzen dituena.

Eskatutako testu bategina aurkeztu denez, eta kontuan hartuz Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak haren alde emandako txostena, bidezkoa da behin betiko onespenari buruzko foru agindua argitaratzea.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariak irailaren 10ean emandako 153/2009 Foru Agindua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea. Horren bidez, behin betiko onetsi zuen Otsagabiko arau subsidiarioak aldatzeko espedientea, 1. poligonoko 108., 109., 132. eta 133. lurzatietan aldatzeko hain zuzen ere. Hango udalak sustatu zuen. Foru agindu haren testu osoa ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Adieraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dutela haren kontra, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko dira kontatzen.

3. Ebazpen hau Otsagabiko Udalari igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko azaroaren 10ean.-Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako zuzendari nagusia, Jesús Javier Ascunce Elizaga.

ERANSKINA

153/2009 FORU AGINDUA, irailaren 10ekoa, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariak emana, Otsagabiko arau subsidiarioak aldatzeko espedientea behin betiko onesten duena, 1. poligonoko 108., 109., 132. eta 133. lurzatietan aldatzeko hain zuzen ere. Otsagabiko Udalak sustatu du.

Otsagabiko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak emandako txostena, bidezko da espediente hori behin betiko onestea, baina foru agindu honen xedapen zatian adierazitako determinazioak biltzen dituen testu bategina aurkeztu beharko da hiru hilabeteko epean.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Behin betiko onestea Otsagabiko arau subsidiarioak aldatzeko espedientea, 1. poligonoko 108., 109., 132. eta 133. lurzatietan aldatzeko hain zuzen ere. Otsagabiko Udalak sustatu du.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko, aldaketaren testu bategin bat aurkeztu behar dela xedatzea, aldaketaren azkeneko emaitza jasota.

3. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, legezkotasun kontrola onesteko egintza honen kontra, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean. Onetsitako hirigintza araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epe horiek foru agindu honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

4. Foru agindu hau Otsagabiko Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko irailaren 10ean.-Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilaria, José Carlos Esparza Sáez.

Iragarkiaren kodea: F0926272