155. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 18a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

Jendaurreko informazioa

Gaia: ur aprobetxamendua emateko eskaera.

Eskatzailea: José Mutuberria Urrotz.

IFZ: 18854983.

Helbidea: Leitzako errepidea, 82- 2. esk. 31740-Doneztebe (Nafarroa).

Ibaiaren edo ur-lasterraren izena: Agerri eta Oritza iturburuak.

Eskatutako emaria: 3 l/min.

Udalerria eta probintzia: Zubieta (Nafarroa).

Xedea: etxeko erabilerak.

Obren azalpen laburra eta xedea:

José Mutuberria Urrotzek Zubietako (Nafarroa) udal mugapeko Agerri eta Oritza iturburuetako uraren aprobetxamendua eskatu du etxeko erabileretarako. Emaria 3 l/min-koa izanen da.

Agerri eta Oritza iturburuetatik ura hartzeko proiektua egin da Larraineko Borda etxea urez hornitzeko. Oritza iturburuko hargunea izen bereko ikuztegiaren ondoan eginen da. Bertatik hodi bat jarriko da, hazbete erdiko diametrokoa eta 125 metro luze, presio multzo batez hornitua, 6 m³-ko ur biltegiraino. Agerri iturburuko ura adreilu huts bikoitzez egindako kutxeta batean hartuko da. Bertatik hodia jarriko da, aurrekoaren diametro berekoa eta 400 m luze, goian aipatutako ur biltegiraino. Ura biltegitik etxebizitzaraino eramateko hodiak hazbete erdiko diametroa izanen du eta 58 metroko luzera.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Zubietako udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20071 Donostia), non espedientea agerian egonen baita.

Donostian, 2009ko azaroaren 19an.-Idazkari nagusia, eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E0927347