155. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

48/2009 EBAZPENA, azaroaren 26koa, Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluburuak emana, Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluaren zerbitzuko administrazio publikoko teknikari (arlo juridikoa) izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi, oposizioaldiko lehenengo ariketa egiteko eguna, ordua eta tokia ezarri eta epaimahaiaren behin betiko osaera finkatzen duena.

Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluak, ekainaren 25eko 44/2009 Erabakiaren bidez, Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluaren zerbitzuko administrazio publikoko teknikari (arlo juridikoa) izateko bi lanpostu, A mailakoak, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Erabaki hori 2009ko 103. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 21ean.

Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluburuak urriaren 2an emandako 41/2009 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen eta, behin-behineko zerrenda hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, hamar egun balioduneko epea finkatu zen erreklamazioak egiteko eta egindako akatsak zuzentzeko, horrelakorik egonez gero. Ebazpena 2009ko 134. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 30ean.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik, bidezkoa da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea.

Bestalde, deialdiaren 6.2 oinarrian xedatutakoa betetzeko asmoz, oposizioaren lehenbiziko ariketa egiteko tokia, eguna eta ordua adierazten dira.

Azkenik, probetako epaimahaiak izanen dituen kideak finkatu dira behin betiko.

Horrenbestez, Nafarroako ikus-entzunezkoen jarduera arautu eta Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseilua sortu zuen uztailaren 5eko 18/2001 Foru Legeak eman dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1.-Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluaren zerbitzuko administrazio publikoko teknikari (arlo juridikoa) izateko bi lanpostu, A mailakoak, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Eranskinean ageri da.

2.-Oposizioko lehen ariketa 2010eko otsailaren 18an eginen dela adieraztea, 10:00etatik aurrera, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Pedro Mayo 1., 2. eta 3. geletan, Iruñeko Navarrería kaleko 39an, 31001 posta kodea.

Ariketarako deialdi bakarra eginen da. Izangaiek aldean izan beharko dute nortasun agiri nazionala edo baliokidea, pasaportea, gidabaimena edo epaimahaiaren iritziz identifikaziorako balio duen beste agiriren bat. Azterketara agertzen ez direnak edo beren nortasuna horrela frogatzen ez dutenak oposiziotik baztertuko dira.

3.-Epaimahaiak izanen dituen kideak finkatzea behin betiko:

-Epaimahaiburua: Ramón Bultó Llevat jauna, Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluko burua.

Ordezkoa: Balbino Bados Artiz jauna, Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluko buruordea.

-Mahaikidea: José Antonio Corriente Córdoba jauna, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Nazioarteko Zuzenbide Publikoko katedradun emeritua.

Ordezkoa: José Luis Iriarte jauna, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedraduna.

-Mahaikidea: Pedro Lozano Bartolozzi jauna, Zuzenbidean doktore eta Nafarroako Unibertsitateko Erakundeen Harremanetako irakaslea.

Ordezkoa: María Amparo Salvador Armendáriz andrea, Nafarroako Unibertsitateko Administrazio Zuzenbideko irakaslea.

-Mahaikidea: Fermín Casado Leoz jauna, Erakundeekiko Harremanetarako eta Nafarroako Gobernuaren Eledunaren Departamentuko idazkari tekniko nagusia.

Ordezkoa: Amaya Goñi Lacabe andrea, Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Ikuskatzailetza Orokorraren eta Afera Sindikalen Ataleko burua.

-Mahaikide idazkaria: Juan Carlos Orenes Ruiz jauna, Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuko administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa).

Ordezkoa: José María Domench jauna, Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluko kidea.

4.-Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindua ematea eta interesdunei jakinaraztea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluko Osoko Bilkurari zuzendua, egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2009ko azaroaren 26an.-Kontseiluburua, Ramón Bultó Llevat.

ERANSKINA

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

Onartuak:

Agúndez Salinas, Carlos

Álava Ruiz, Emilio

Arancón Largo, Gloria Vicenta

Ariz Monreal, Maider

Arizaleta Aznárez, María Iciar

Arnal Lusarreta, Carlos Javier

Ayerra Ustárroz, José Ignacio

Ayesa Usechi, María

Berdusán Larpa, Ana Luisa

Campos Iturralde, Marta

Colás Auré, Mercedes

Cruzado Espinosa, Raúl Antonio

Cuesta Chávarri, María del Carmen

Cuevas Mesa, Mauricio José

De la Arada Pérez, Maite

Díaz Ramos, María Ángeles

Echeverría Itúrbide, Laura

Eraso Goñi, Esther

Errea Irisarri, Raquel

Esparza Azanza, Óscar

Garrido Jordán, Ana Rita

Gracia Araiz, Pedro

Iglesias Álvarez, Francisco Javier

Iribarren García, Iñaki

Landa Elizalde, Esmeralda

Lapieza Antón, María del Mar

Litago Zardoya, Jesús

López Vera, Olga Virginia

López Elía, Edurne

Magdaleno Alegría, María Virginia

Martín Pereda, Carolina

Matellanes Matellanes, María de los Ángeles

Miral Equioiz, Ana María

Monreal Cía, Mónica

Muruzábal Madoz, Myriam Marina

Navarro Ángel, Antonio

Otazu Serrano, María Josefa

Piquer Lapuerta, Francisco Javier

Quintas Urdánoz, Alberto

Ramírez de Arellano Alemán, María

Sáinz Jiménez, Ana

Sánchez Ruiz, Paloma

Setuain Chourraut, María Maider

Tortajada Fernández, Irene

Urroz Colarte, María Belén

Urteaga Alameda, Jon

Vaca Guergué, María Teresa

Valencia Guembe, César

Velasco Egea, Ana María

Zapata Vázquez de Prada, Enrique Guillermo

Zúñiga Lacruz, María

Zúñiga Urrutia, Maite

Baztertuak:

Sinadurarik gabeko eskabidea edo eredu ofizialaz bestelako bat aurkezteagatik:

Calvo Garchitorena, César

Vitrián Conde-Salazar, Javier Jesús

Eskabidea nortasun agiri nazionalaren fotokopiarik gabe aurkezteagatik:

De la Fuente Jiménez, Jesús

Iragarkiaren kodea: F0927836