155. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BORTZIRIETAKO HIRI-HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

Behin betiko onespena tasen aldaketari

Mankomunitate honen Juntak 2009ko urriaren 26ko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hiri-hondakin solidoen bilketa eta tratamendu zerbitzuagatik tasak arautzen dituen Ordenantza fiskalaren eranskinean ezarritako tasen aldaketa. Onespenaren erabakia 2009ko 138. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 9an.

Tasa hauek zabor bilketari dagozkio. Beraz, tratamenduari dagokion tasa kenduta dago.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, tasa horien aldaketa behin betikoz onetsi da eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan, urriaren 29ko 11/2004 Foru Legeak aldatu zuen hartan, xedatutakoari jarraikiz.

Horrenbestez, aplikatuko diren tasen zerrenda hauxe da:

ERABILTZAILEEN ETA TASEN MAILAK

Zentsatutako etxebizitza guztiak, bertan norbait era iraunkorrean bizi ala ez: 76,40 euro.

Zaborrontzira 200 metrotik 500 metrora dauden baserriak: 65,00 euro.

Zaborrontzira 500 metrotik gora dauden baserriak: 53,50 euro.

1 Merkataritza eta zerbitzuak. Elikagaien eta etxetresna elektrikoen sektoretakoak ez direnak: mertzeriak, drogeriak, burdindegiak, okindegiak, ile-apaindegiak, lan bulegoak: 76,40 euro.

2 Merkataritza. Elikagai dendak (harategiak, arraindegiak, janari-dendak), etxetresna elektrikoen dendak eta farmaziak: 150,00 euro.

3 Merkataritza. Autozerbitzuak: 228,80 euro.

1 Ostatua. Noizbehinka irekitzen diren ostatu eta biltegiak eta jarraian irekita egoten diren bertze batzuk ere, 30 m²ko edo gutxiagoko azalera dutenak: 152,50 euro.

2 Ostatua. 30 m² baino azalera handiagoko ostatuak eta janari-denda daukaten ostatuak: 305,30 euro.

3 Ostatua. Pub eta diskotekak: 381,30 euro.

1 Jatetxea. Modu iraunkorrean irekiak dauden elkarte gastronomikoak, eta bortz mahai edo gutxiago dituzten jatetxeak: 381,30 euro.

2 Jatetxea. Bortz mahai baino gehiago dituzten jatetxeak: 686,60 euro.

Landetxeak: 153,00 euro.

Zaborrontzira 200 metrotik 500 metrora dauden landetxeak: 130,10 euro.

Zaborrontzira 500 metrotik gora dauden landetxeak: 107,10 euro.

1 Hostala. Hamar logela edo gutxiagokoak: 533,70 euro.

2 Hostala. Hamar logela baino gehiagokoak: 762,60 euro.

Merkataritzako saltokiak, opariak bakarrik saltzeko: 380,80 euro.

Merkataritzako saltokiak, janari-denda edota ostatudunak: 762,60 euro.

Merkataritzako saltokiak, jatetxedunak: 1.143,90 euro.

Lantegiak, lau langile bitarte: 76,40 euro.

Lantegiak, 5-10 langile bitarte: 152,50 euro.

Lantegiak, 11-30 langile bitarte: 381,30 euro.

Lantegiak, 31-60 langile bitarte: 762,60 euro.

Lantegiak, 60-150 langile bitarte: 1.143,90 euro.

Lantegiak, 150-300 langile bitarte: 2.167,60 euro.

Lantegiak, 300 langile baino gehiagorekin: 3.195,00 euro.

Norberak erabiltzeko edukiontzia: 741,10 euro.

Aldaketa hauek 2010eko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

Etxalarren, 2009ko abenduaren 17an.-Presidentea, Patxiku Irisarri Elizagoien.

Iragarkiaren kodea: L0928161