155. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA

2010eko aurrekontu orokor eta bakarra. Hasierako onespena

Jurramendiko Mankomunitateak, 2009ko azaroaren 20an Lizarrako Udalaren osoko bilkuren aretoan egin batzar orokor arruntean, entitatearen 2010eko aurrekontu orokor eta bakarra hasiera batean onestea erabaki zuen, legeek agindutako quoruma izanik.

Espediente administratiboa interesdunen eskura egonen da entitatearen Idazkaritzan, hamabortz eguneko epean egon ere, hau argitaratzen denetik hasita, bidezko jotzen diren erreklamazio, ohar edo kexak aurkeztu ahal izateko, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 271. artikuluak ezartzen duenari jarraituz, urriaren 29ko 11/2004 Foru Legeak aldatu baitzuen.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontua behin betikoz onetsirik geldituko da aipatu epea iraganda (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.1 artikulua).

Lizarran, 2009ko azaroaren 25ean.-Mankomunitateko burua, Fidel Muguerza Rivero.

Iragarkiaren kodea: L0927275