155. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Ordenantzak eta prezio publikoak 2010erako. Hasierako onespena

Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2009ko azaroaren 17an egindako bilkura berezian, erabaki zuen:

1.-Ondoko hauei hasierako onespena ematea:

a) Ordenantza fiskal orokorra.

b) Ordenantza fiskala, hiri hondakin solidoen bilketa, tratamendua eta ustiapena edo deuseztatzea eta zerbitzu horrek eskaintzen dituen gainerako jarduerak egiteko tasak arautzen dituena, eta 2010erako tasak aldatzea.

c) Ordenantza fiskala, Arbizuko zabortegian industrietako hondakinak botatzeko prezio publikoak arautzen dituena.

d) Ordenantza fiskala, agiriak eman eta tramitatzeko tasak arautzen dituena.

e) Ordenantza, hezkuntza, kultura, kirol edo gizarte ikastaro eta jardueretarako inskripzio edo matrikuletako 2010erako prezio publikoak arautzen dituena.

f) Ordenantza fiskala, ur horniduraren eta edateko urarekin zerikusia duten gainerako zerbitzu eta jardueren 2010erako tasak/prezio publikoak arautzen dituena.

2.-Espedientea jendaurrean paratzea hogeita hamar eguneko epean herritarrek eta interesdunek aztertu eta bidezko jotzen dituzten alegazio eta oharrak aurkez ditzaten.

Lakuntzan, 2009ko azaroaren 18an.-Lehendakaria, Miguel Angel Zubiria Galartza.

Iragarkiaren kodea: L0926787