155. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Aurrekontuko 5/2009 aldaketa hasiera batean onetsirik

Sakanako Mankomunitateak, 2009ko azaroaren 17an egindako Batzar Orokorrean, hasiera batean onetsi zuen 2009ko aurrekontuko 5/2009 aldaketaren espedientea.

Espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Lakuntzan, 2009ko azaroaren 18an.-Lehendakaria, Miguel Angel Zubiri Galartza.

Iragarkiaren kodea: L0926786