155. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Musika Eskolako 2009/2010 ikasturteko kuotak.
Hasierako onespena

"Fernando Calahorra Musika Eskolako" Gobernu Batzarrak, 2009ko urriaren 14an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2009/2010 ikasturtean indarra izanen duten kuotak; hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Alesbesen, 2009ko azaroaren 20an.-Batzarburua, Álvaro Parco Arrondo.

Iragarkiaren kodea: L0926909