155. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

San Ireneo kaleko lerrokaduren xehetasun azterlana.
Hasierako onespena

Valtierrako Udalak, 2009ko azaroaren 17ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 10. poligonoko 785. lurzatiko lerrokaduraren xehetasun azterlana, Margarita Sanz Rodrigok sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarriari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsita geldituko da.

Valtierran, 2009ko azaroaren 24an.-Alkatea, Alfonso Mateo Miranda.

Iragarkiaren kodea: L0927418