155. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UKAR

Aurrekontuko 4/2009 aldaketa

Udalak, 2009ko azaroaren 18an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Hasiera batean onestea aurrekontuko 4/2009 aldaketa, kreditu berezia baita, eraikin bat kirol instalaziotako egokitzeko kontu-saila aurrekontuetan behar bezainbat diruz hornitzeko. Nafarroako Kirolaren Institutuaren diru-laguntzarekin eta gastu orokorretarako Diruzaintzako gerakinekin finantzatuko da.

Aditzera ematen da, interesdunek, 15 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, espedientea aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten. Inork alegaziorik aurkezten ez badu, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.

Ukarren, 2009ko azaroaren 23an.-Alkatea, Sebastián Petrina Cía.

Iragarkiaren kodea: L0927053