155. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

3278/2009 EBAZPENA, azaroaren 23koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Lan harremanetako diplomadun izateko bi lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi eta Langileen Batzordeak epaimahaian izanen dituen ordezkariak izendatzen dituena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, irailaren 24an emandako 2587/2009 Ebazpenaren bitartez, deialdia onetsi zuen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Lan harremanetako diplomadun izateko bi lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko. Ebazpena 2009ko 126. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 12an.

Eskaerak aurkezteko epea bukatuta eta izangai bat ere baztertu ez denez, Lanpostuak betetzeko Erregelamenduaren 36. artikuluaren 4. idatz-zatian xedatutakoari jarraikiz, bidezkoa da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda zuzenean onestea.

Bidezkoa da, halaber, Administrazio Erroko Langileen Batzordeak epaimahaia osatzeko proposatutako kideak izendatzea.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Lan harremanetako diplomadun izateko bi lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Zerrenda ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Administrazio Erroko Langileen Batzordeak epaimahaian aritzeko proposatu dituen ordezkari hauek izendatzea: Laura Jiménez Díaz andrea, mahaikide titular, eta Javier Barinaga Adrián jauna, ordezko mahaikide.

3. Ebazpen hau epaimahaikideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Iruñean, 2009ko azaroaren 23an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

ERANSKINA

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

Onartuak:

ADRIÁN RUIZ, MARÍA YOLANDA

GÓMEZ PÉREZ, MARÍA JESÚS

IBARRA SAN ROMÁN, LAURA

SÁNCHEZ VIDEGAIN, JESÚS ANGEL

Baztertuak: inor ez.

Iragarkiaren kodea: F0927776