155. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Kudeaketaren, diru-bilketaren eta ikuskatzailetzaren ordenantza orokorreko aldaketak, 2010eko urtarrilaren 1ean indarra hartuko dutenak. Behin betiko onespena

Udalak, 2009ko irailaren 30ean egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen aldaketak aipatu ordenantza horretan, eta argitaratu, berriz, 2009ko urriaren 16ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Jendaurreko epea erreklamazio, kexa eta oharrik gabe iragan denez, aipatu aldaketa horiek behin betiko onetsita gelditu dira, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 262.2 artikuluan ezarritakoa aplikatuz, osorik argitaratzen dira. Hona hemen:

"15.b) artikulua: "8. artikuluko 2. zenbakia" dioen tokian, "7. artikuluko 2. zenbakia" behar du.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikulua betetzeko asmoz, eta ohartarazten behin betiko onespen honen aurka jotzen ahal dela errekurtso hauetakoren bat paratuz:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, egintza/erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Nolanahi ere, aitzinetik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, egintza/erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bertzenaz,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean egintza/erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Tuteran, 2009ko azaroaren 23an.-Ogasuneko zinegotzi delegatua, José María Navarro Fandos.

Iragarkiaren kodea: L0927060