155. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Fernando Remacha Udalaren Musika Eskolaren zerbitzuen tasak arautzen dituen ordenantza fiskala, 2010eko urtarrilaren 1ean indarra hartuko duena. Behin betiko onespena

Udalak, 2009ko irailaren 30ean egin osoko bilkuran, aipatu ordenantza onetsi zuen hasiera batean, eta argitaratu, berriz, 2009ko urriaren 16ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen. Jendaurreko epea erreklamazio, kexa eta oharrik gabe iragan denez, aipatu ordenantza behin betikoz onetsita gelditu da eta, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/2008 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoa aplikatuz, osorik argitaratzen da. Hona hemen:

Ordenantza fiskala, Fernando Remacha Udalaren Musika Eskolaren zerbitzuen tasak arautzen dituena

Oinarria

1. artikulua. Honako tasa hau martxoaren 10eko Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 100.5 artikuluari jarraituz ezarri da, lege hori martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legeak aldatua zuen tasa eta prezio publikoen arloan.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Hauek dira ordenantza honetako zergapeko egintzak:

a) Matrikulazioa LOGSEren 39.5 artikuluan ezarritako musika ikasketa arautu gabeetarik Fernando Remacha Udalaren Musika Eskolan ematen direnetan.

b) Matrikulazioa Musikako ikasketa profesionaletarik Nafarroako Gobernuaren eta Tuterako Udalaren artean sinatutako hitzarmenean jasotzen direnak.

c) Musika tresnen erabilera, horiek jotzen ikasteko.

Subjektu pasiboak

3. artikulua. Subjektu pasiboak dira aitzineko artikuluan aipatzen diren zerbitzuak erabiltzen dituzten pertsona fisikoak.

Ordaintzeko beharra

4. artikulua. Ordaindu beharra honelakoetan sortuko da:

a) Udalaren Musika Eskolara joateagatik, inskripzioa formalizatzean, 8. artikuluan xedatzen dena kontuan hartuko bada ere.

b) Musika tresnak erabiltzeagatik edo maileguan hartzeagatik, baimena eskuratzean.

Tarifak

5. artikulua. Aplikatuko diren tarifak ordenantza honetako eranskinean agertzen dira, eta indarra izanen dute Udalak osoko bilkuran aldatzen ez dituen bitartean.

Salbuespenak eta hobariak

6. artikulua. Fernando Remacha Udalaren Musika Eskolako ikasleak zehazten diren onura fiskalez baliatuko dira, kasu hauetariko batean daudenean:

a) Ikasgai batean ohorezko matrikula atera badute, ikasgai horren tasa akademikoa ordaintzetik salbuetsirik egonen dira hurrengo ikasturtean.

b) Kategoria bereziko familia larrikoak badira, salbuetsirik egonen dira tasa akademikoak ordaintzetik, familia larriaren karneta edo egoera hori frogatzen duen edozein agiri aurkeztuta. Karnet hori matrikulazioaren ondotik eskuratuz gero baina eskubidea atzera eraginez aitortzen bazaio, ordaindutako matrikula itzultzeko eskubidea izanen da.

c) Kategoria orokorreko familia larrikoak izanez gero, dagozkien tasa akademikoen %50eko hobaria izanen dute, familia larriaren karneta edo egoera hori frogatzen duen edozein agiri aurkeztuta.

7. artikulua. Beketarako fondo bat ezartzen da, Tuterako Udalaren gastuen aurrekontu arruntean dagokion kontu-sailean kontsignatu den zenbatekoaren heinekoa. Udalaren musika eskolako ikasleendako izanen da, Tokiko Gobernu Batzarraren iritziz diru-laguntza handiagoa behar badute.

Diru-bilketa

8. artikulua. 1.-Osoak nahiz hobariz hornituak izan, Udalaren Musika Eskolako tasen ordainketa hiru epetan egiten ahalko da, betiere familia unitateak ordaindu beharreko tasen batura 100 euro baino gehiago bada: lehenbizikoa, izena ematean; bigarrena, ikasturteko bigarren hiruhilekoaren hasieran, eta hirugarrena, ikasturteko hirugarren hiruhilekoaren hasieran. Behin ikasturtea hasita, baja eginagatik edo matrikula deuseztuagatik ere ordaindu beharko da matrikula.

2.-Zatikatze horrek Udalaren Musika Eskolan matrikulatzeko baizik ez du balio.

3.-Udalaren Musika Eskolan matrikula gauzatuta, ikasleak izen ematea deuseztatzen badu ikasturtea hasi baino lehen, ez du dagokion tasa ordaindu beharko.

9. artikulua. Musika tresnak laga edo maileguan hartzeagatik, behar den baimena eskuratu ondoan eta horiek erabiltzen hasi baino lehen ordainduko dira gainerako tasak.

Arau-hausteak

10. artikulua. Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Kudeaketaren, diru-bilketaren eta ikuskatzailetzaren ordenantza orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio.

11. artikulua. Arau-hauste larritzat joko da gezurrezko aitorpena egitea testu honen 7. artikuluan beketarako aurreikusten den funtsari lotzeko.

Xedapen indargabetzailea

Bakarra.-Indarrik gabe gelditu da Castel-Ruiz Kultur Etxea erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala, 1999ko irailaren 27ko osoko bilkuran onetsia eta egun hauetako osoko bilkuretan hartutako erabakien bidez aldatua: 2000ko uztailaren 12an, 2000ko irailaren 29an, 2001eko irailaren 28an, 2002ko irailean, 2003ko irailaren 26an, 2004ko irailaren 28an, 2005eko irailaren 30ean, 2005eko abenduaren 29an, 2006ko irailaren 29an, 2007ko irailaren 28an eta 2008ko irailaren 30ean.

Azken xedapenak

Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan Kudeaketaren, diru-bilketaren eta ikuskatzailetzaren ordenantza orokorrean eta aplikatzen ahal diren xedapen guztietan ezarritakoari jarraituko zaio.

Bigarrena.-Ordenantza honek 2010eko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

TARIFAK

1. "Fernando Remacha" Udalaren musika eskolako tasak:

A) LOGSEko 39.5 artikuluan ezarritako musika ikasketa arautu gabeak:

Haur Hezkuntzako kurtsoa: 82,40 euro/maila.

Hastapen kurtsoa: 162,12 euro/maila.

1., 2., 3. eta 4. kurtsoak: 487,19 euro/maila.

Ikasketa profesionaletarako sarrera: 527,88 euro/maila.

Musika tresnen taldea (orkestra...): 25,34 euro/maila.

Irakasgai teoriko-praktikoak: 88,68 euro/maila.

Musika tresna taldean jotzeko eskola: 178,40 euro/maila.

Musika tresna bakarka: 356,90 euro/maila.

Ahots taldea (abesbatza...): 25,34 euro/ikasturtea.

B) Musika ikasketa erdi mailakoak: Nafarroako Gobernuaren eta Tuterako Udalaren arteko hitzarmenean arautuak: Pablo Sarasate kontserbatorioak bere ikasleendako ezartzen dituen berak.

2. Musika tresnak erabiltzeko tasa: 40,69 euro/maila.

3. Musika tresna udarako maileguan uzteko tasa: 40,69 euro/uda.

4. Musika tresna maileguan uzteko tasa (ikasturtea): 61,29 euro/maila.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluari jarraituz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka jotzen ahal dela bide hauetakoren bat erabiliz:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, egintza/erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Nolanahi ere, aitzinetik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, egintza/erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bertzenaz,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean egintza/erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Tuteran, 2009ko azaroaren 23an.-Ogasuneko zinegotzi delegatua, José María Navarro Fandos.

Iragarkiaren kodea: L0927059