155. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRES DEL RÍO

Belarren aprobetxamendua esleitzeko
eskabideak egiteko epea zabalik

Torres del Rioko Udalak, 2009ko azaroaren 5ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hamabost eguneko epea zabaltzea eskubidea dutela uste dutenek eskabidea egin dezaten udalerri honetako belarrak herritarren arteko esleipen prozeduraren bidez hartzeko.

Espedientea Udal Idazkaritzan egonen da, interesdunen eskura, hamabost eguneko epean eskubidea dutela uste dutenak azter dezaten eta behar diren eskabideak aurkez ditzaten, betiere epearen barrenean.

Torres del Rion, 2009ko azaroaren 19an.-Alkatea, Juan Luis Pérez Leuza.

Iragarkiaren kodea: L0926844