155. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

Ordenantza, Etxeko animaliak eta animalia arriskugarriak edukitzea eta animaliak babestea arautzen duena. Hasierako onespena

Tebas-Muru Artederretako Udalak, 2009ko urriaren 28ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Etxeko animaliak eta animalia arriskugarriak edukitzea eta babestea arautzen duen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betikoz onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Tebasen, 2009ko azaroaren 2an.-Alkatea, Diego Prim Monreal.

Iragarkiaren kodea: L0927110