155. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

2008ko ekitaldiko kontuak. Behin betiko onespena

Udal honek, 2009ko urriaren 28an egin bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

Hirugarrena.-2008ko ekitaldiko kontuak. Behin betiko onespena.

2009ko irailaren 14ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi ziren 2008ko ekitaldiko kontuak, eta hasierako onespen hori 2009ko urriaren 9ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 273. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 242.ean xedatuarekin bat, 15 eguneko epea iragan baita inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betikoz onetsiko dira kontu horiek.

Aho batez erabaki dute:

1) Behin betikoz onestea 2008ko ekitaldiko kontuen espedientea.

2) Argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Tebasen, 2009ko azaroaren 2an.-Alkatea, Diego Prim.

Iragarkiaren kodea: L0927109