155. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

Herrilurraren desafektazioa

Udal honek, legeak eskatzen duen gehiengoarekin, 2009ko azaroaren 25eko osoko bilkuran hasiera batean onetsi zuen herrilurretako zati baten desafektazioa, Jesús Pérez Morrás jaunak eskatua, goi tentsioko zutoinak jartzeko; hori guztia Lodosa-Cárcar 13,2 Kw-ko goi tentsioko linea elektrikoaren ibilbidea aldatzeko eta eraikinak hornitzeko, abeltegia handitzeagatik, honekin batera heldu diren proiektuekin bat.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabeteko epean alegazioak aurkez daitezen, Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 140. artikuluarekin bat. Horretarako, espedientea jendaurrean egonen da udal bulegoetan, hura aztertu nahi duen ororen eskura.

Sesman, 2009ko azaroaren 27an.-Alkatea, Pedro María Mangado Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L0927425