155. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

Datuen babesaren gaineko araudiaren aplikazioa
Ribaforadako Udalean. Datu pertsonalen fitxategiak sortu,
aldatu eta kentzeko erabakia

Datuak babestearen gainean Europako Batasunean dagoen legeria Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren bitartez etorri da gure herrira (DBLO). Horrek indarrik gabe utzi du aurrekoa, erran nahi baita, Datu pertsonalen tratamendu automatizatua arautzen duen urriaren 29ko 5/1992 Lege Organikoa.

Delako DBLOak xedea du pertsona fisikoen askatasun publikoak eta oinarrizko eskubideak eta bereziki haien ohorea eta intimitate pertsonala eta familiarra bermatu eta babestea datu pertsonalen tratamenduaren arloan. Euskarri fisikoan erregistraturik egoteagatik tratamendua izan dezaketen datu pertsonalei aplikatzekoa da, baita datu horiekin geroago sektore publiko nahiz pribatuek egiten ahal duten erabilera mota guztiei ere.

Gisa honetara, datu pertsonalak bildu, biltegiratu edo tratatzen dituzten pertsona, enpresa edo entitate guztiek bete beharko dituzte halako betebehar eta neurri batzuk. Horiek DBLOan arauturik daude, baita lege organikoa garatzeko erregelamendua onesten duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan ere.

Alde horretatik, DBLOaren 9. artikuluak ezartzen du fitxategiaren edo tratamenduen arduradunek duten betebeharra segurtasun neurri tekniko eta antolamenduzko guztiak hartzeko, "datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko eta haiek aldatu, galdu edo baimenik gabe tratatu eta eskuratzea eragozteko, kontuan harturik teknologiaren egoera, bilduriko datuen nolakoa eta izan ditzaketen arriskuak, bai gizakien ekintzen aldetik, bai ingurunearen aldetik ere''.

DBLOaren 20. artikuluak ezartzen duenez, administrazio publikoen fitxategiak sortu, aldatu eta kentzen ahalko dira xedapen orokor baten bidez bakarrik, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko egunkari ofizialean argitaratu ondoan.

Fitxategiak sortu edo aldatzeko xedapenetan alderdi hauek zehaztu beharko dira:

-Fitxategiaren helburua eta eman nahi zaizkion erabilerak.

-Datuen iturri diren pertsona edo taldeak edo datu horiek ematera beharturik daudenak.

-Datu pertsonalak biltzeko prozedura.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura, eta hartan sarturik dauden datu pertsonalen deskripzioa.

-Datu pertsonalen lagapena eta, halakorik bada, hirugarren herriendako aurreikusten diren datu eskualdaketak.

-Fitxategiaren ardura duten administrazioen organoak.

-Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak.

-Eskatzekoak diren segurtasun neurriak, oinarrizko mailakoak, maila ertainekoak edo handikoak diren adierazita.

Fitxategiak kentzeko ematen diren xedapenetan fitxategien xedea ezarriko da, eta nola suntsitu behar diren adieraziko da, hori xedatuz gero.

Toki entitatea den aldetik manaturik dituen eginkizunak betetzeko behar diren datu pertsonalen fitxategien ardura du Ribaforadako Udalak.

Fitxategi horiek babesaren arloko legeriara egokitu beharrak eta horiek sortzeko xedapen orokor bat eman beharrak ekarri dute erabaki honen onespena.

Halaber, legeriaren berrikuntzek eta fitxategiak erabiltzen dituzten informazio sisteman izan diren aldaketek behartu dute inskribaturik dauden fitxategi batzuk kentzera edo aldatzera; horiek ondotik adierazten dira.

Lehenbizikoa.-Datuak Babesteko Espainiako Agentzian inskribatutako fitxategi hauek kentzea:

Agenda

Inskripzio kodearen zenbakia: 2073320615.

Kentzeko komenigarritasuna aztertu da, abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuaren 2. artikuluarekin bat, horren arabera ez baitzaie erregelamendua aplikatuko ''haietan zerbitzu egiten duten pertsona fisikoen datuak berenganatu baizik egiten ez duten fitxategiei, horiek direlarik bakar-bakarrik haien izen-deiturak, betetzen dituzten eginkizun edo lanpostuak, eta lantokiko helbide postal nahiz elektronikoa, telefonoa eta fax zenbakia''.

Agenda izeneko fitxategiaren edukia eta xedea horixe denez, kentzeko proposatu da.

Pertsonen fitxategi orokorra

Inskripzio kodearen zenbakia: 20060480115.

Kentzeko arrazoia fitxategi baten sorrera da, jadanik inskribatua, kendu nahi den fitxategi honen datu guztiak bildu dituena.

Lizentziak

Inskripzio kodearen zenbakia: 2073320663.

Fitxategi honi dagozkion datu guztiak "Lizentziak, baimenak eta kontzesioak" izeneko fitxategi berriaren atal izanen dira, bere xedeen artean baitu lizentzia, baimen eta kontzesioen eskatzaileen datuak biltzea eta obra lizentziak, irekitzeko lizentziak edo jarduera lizentziak eta bertzelako baimen eta kontzesio administratiboak eta horiei dagozkien tasa edo zergen kobrantza kudeatu eta kontrolatzea.

Bigarrena.-Fitxategi hauek aldatzea:

Udal kudeaketa

Tratamendu sisteman, automatizatua gabe mistoa izan dadin.

Gainbalioak

Tratamendu sisteman, automatizatua gabe mistoa izan dadin.

Langileria

Atxikitako segurtasun mailari dagokionez, handia gabe oinarrizkoa izan dadin, 1720/2007 Errege Dekretuaren 81.6 artikuluko salbuespena aplikatuz.

Hirugarrena.-Ondoko fitxategiak sortzea, ezaugarriak eta egitura ondokoak dituztela:

Aurrekontuen kontabilitate publikoa

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: Udalarekin harreman ekonomiko eta fiskalak izan dituzten horien datu pertsonalak bildu eta altxatzea. Aurrekontuen kontabilitate publikoa eta zenbait bezeroren fakturazioa eramateko erabiliko dira datuak.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanen dituzte, kontabilitateko dokumentu egokiaren bidez.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: kontabilitate ekitaldian Udalarekin harremana duten hirugarrenak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, NAN/IFZ.
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

-Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

-Datuen komunikazioa: Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuari eta Comptos Ganberari.

-Organo arduraduna: Ribaforadako Udala.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Ribaforadako Udala.

-Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Hilerriaren kudeaketa

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: udal hilerriaren kudeaketa: titular, titularkide eta ehortzien kontrola.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek eta bertze pertsona fisikoek, hitzez.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: nitxo edo hilobien titularrak eta ehortziak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: Izen-deiturak
  • Bertzelako datuak: nitxo zenbakia, data.

-Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

-Datuen komunikazioa: ez da eginen.

-Organo arduraduna: Ribaforadako Udala.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Ribaforadako Udala.

-Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Haur hezkuntzako ikastetxea

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: 0-3 urtekoendako udal ikastetxearen kudeaketa.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanda, datuak biltzeko inprimakien bidez.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: ikastetxeko ikasleak eta guraso edo tutoreak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ, Gizarte Segurantzako zenbakia, telefonoa.
  • Ezaugarri pertsonalen datuak.
  • Enpleguko xehetasunen gaineko datuak.
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
  • Osasun arloko datuak.

-Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

-Datuen komunikazioa: Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuari.

-Organo arduraduna: Ribaforadako Udala.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Ribaforadako Udala.

-Segurtasun maila: Handia.

Diru-laguntzak

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: Udalak emandako laguntza eta/edo diru-laguntzen kudeaketa.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: datuak interesdunek berek ematen dituzte, eskabide baten bidez, eta diru-laguntza erdiesteko eskatzen diren frogagiriak aurkezturik.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: diru-laguntza eta laguntzen onuradunak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ.
  • Ezaugarri pertsonalen datuak.
  • Inguruabar sozialen datuak.
  • Merkataritza arloko datuak.
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

-Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

-Datuen komunikazioa: ez daude aurreikusiak.

-Organo arduraduna: Ribaforadako Udala.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Ribaforadako Udala.

-Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Kirol instalazioak

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: udal instalazioen erabilpena hobetzea. Abonamenduen kudeaketa, sarreren kontrola eta tasen kobrantza.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek hitzez emanen dituzte.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: Udalaren kirol instalazioen erabiltzaileak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, irudia.
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

-Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

-Datuen komunikazioa: ez daude aurreikusiak.

-Organo arduraduna: Ribaforadako Udala.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Ribaforadako Udala.

-Segurtasun maila: ertaina.

Elkarteen erregistroa

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: udalerriko elkarteen erregistroa mantentzea.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek emanda, erregistroan inskribatzeko behar diren agiriak aurkezturik.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: elkartean zuzendaritza karguak dituztenak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea.

-Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

-Datuen komunikazioa: ez daude aurreikusiak.

-Organo arduraduna: Ribaforadako Udala.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Ribaforadako Udala.

-Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Lizentziak, baimenak eta kontzesioak

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: lizentziak, baimenak eta kontzesioak eskatzen dituztenen datu pertsonalen fitxategia. Obra lizentziak, irekitzeko lizentziak edo jarduerarako lizentziak eta administrazioaren bertze baimen eta kontzesio batzuk kudeatu eta kontrolatzea.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanen dituzte, behar den eskaeraren bidez.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: lizentzia, baimen eta kontzesioen eskatzaileak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, telefonoa, NAN/IFZ, irudia.
  • Inguruabar sozialen datuak.
  • Merkataritza arloko datuak.
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
  • Osasun arloko datuak.

-Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

-Datuen komunikazioa: Nafarroako Gobernuari.

-Organo arduraduna: Ribaforadako Udala.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Ribaforadako Udala.

-Segurtasun maila: handia.

Laugarrena.-Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta xedatzea aipatu diren fitxategiak kentzea, aldatzea eta Datuak babesteko Espainiako Agentziaren behar den erregistroan sartzea.

Ribaforadan, 2009ko azaroaren 19an.-Alkate udalburua, Nuria Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L0927004