155. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

2010eko zerga-tasak, tasen tarifak, prezio publikoak
eta gainerako ordainarazpenak

Udalak, 2009ko azaroaren 18an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen zerga-tasak, tarifak, tasak, prezio publikoak eta gainerako ordainarazpenak aldatzeko espedientea. Horiek denek 2010eko urtarrilaren 1etik aitzina hartuko dute indarra eta espedientean agertzen dira.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legean eta harekin bat datorren gainerako legerian zehaztutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da Udal Idazkaritzan, 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bidezko interesdunek, nahi badute, egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Halakorik ez bada, hasierako erabakia behin betikoa bilakatuko da.

Ribaforadan, 2009ko azaroaren 19an.-Alkate udalburua, Nuria Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L0926972