155. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

3132/2009 EBAZPENA, azaroaren 16koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 86 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia hein batean ebatzi eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Geodesia, Topografia eta Fotograbimetria Bulegoko burutza bete gabe uzten duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren azaroaren 16ko 3132/2009 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 86 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia hein batean ebatzi eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Geodesia, Topografia eta Fotograbimetria Bulegoko burutza bete gabe utzi zen, erretiratu egin baita onartu zen eta memoria lana aurkeztu zuen izangai bakarra.

Deialdia 2003ko 65. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 23an.

Iruñean, 2009ko azaroaren 26an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0927689