155. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Promociones Cisa Navarra, S.A.: BBPBko aldaketa, U.I. XIX "Arrosadia" unitateko Zn-1 eta Zn-2 zonetan eragiten duena, Etxebizitza eta hirigintza arloko presako neurriei buruzko 6/2009 Foru Legearen 1. xedapen iragankorra aplikatuz.
Hasierako onespena

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2009ko azaroaren 17an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 17-NOV-09 (18/UV)

"Ikusirik espedienteko dokumentazioa, honako hau erabaki da:

1. Hasiera batean onestea Barne Berrikuntzarako Plan Bereziko aldaketa, U.I. XIX "Arrosadia" unitateko ZN-1 eta ZN-2 zonetan eragiten duena, José Luiz Loizu Asiáin jaunak sustatua, Promociones Cisa Navarra, S.A.ren izenean.

2. Espedientea igortzea Nafarroako Gorbenuko Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura, Lurraldearen Antolamenduari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70.8 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Iruñerriko Mankomunitatera, esparru horretan azpiegiturak eta zerbitzu atxikiak nahikoak ote diren txostena eman dezaten.

3. Espedientearen behin betiko onespena gertatuko da Iruñerriko Udal Planeko aldaketak indarra hartzen duenean, 35.bis artikulu berria Hirigintzako Arautegi Orokorrean sartzeari dagokionez.

4. Etxebizitza eta hirigintza arloko presako neurriei buruzko ekainaren 5eko 6/2009 Foru Legearen 1. xedapen iragankorreko 3. lerroaldean xedatutakoari jarraikiz, espedientea hilabetean egonen da jendaurrean, ediktua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina. Halaber, jendaurrean egonen da Udalaren Hirigintza Gerentzian -Armada etorbidea, 2-6.a- betiere bulego orduetan. Halaber, para bedi Udaleko iragarki oholean eta argitara bedi herrialdeko prentsan."

Iruñean, 2009ko azaroaren 23an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0927048