155. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

Aurrekontuko 2/2009 aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontuan aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2009ko 134. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 30ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

GASTUAK:

Gastuen kontu-sail berri hauen sorrera:

Kontu-saila: 1 432 682. Lokala egokitzea kultur ekitaldietarako, Ziaurritzen. 20.361,48 euro.

Kontu-saila: 1 751 629. Natur ibilbideen sarea sortzea, Odietan. 39.637,51 euro.

Guztira: 59.998,99 euro.

DIRU-SARRERAK:

Finantzabidea: Kredituen sorrera diru-sarreren bidez:

Kontu-saila: 72001. Lokala egokitzeko diru-laguntza, Ziaurritzen (E plana): 20.361,48 euro.

Kontu-saila: 72002. Natur ibilbideak sortzeko diru-laguntza (E plana): 39.637,51 euro.

Guztira: 59.998,99 euro.

Odietan, 2009ko azaroaren 23an.-Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L0927169