155. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OBANOS

Aurrekontuko 5/2009 aldaketa

Obanosko Udalak 2009ko azaroaren 17ko osoko bilkuran erabakita onetsi zen hasiera batean aurrekontuko 5/2009 aldaketa. Kreditu gehikuntza egitekoa da, gastu arrunteko hainbat kontu-sailen gainean.

Aditzera ematen da, interesdunek, hamabortz eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, espedientea aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten. Inork alegaziorik aurkezten ez badu, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.

Obanosen, 2009ko azaroaren 18an.-Alkatea, Fernando Lana
Guembe.

Iragarkiaren kodea: L0926767