155. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Antolaketako goi mailako teknikari izateko 3 lanpostu oposizio bidez betetzekoa. Izendapen proposamena.

2008ko 133. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 31n, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Antolaketako goi mailako teknikari izateko hiru lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdia argitaratu zen. Haren 7.1 oinarrian xedatutakoa betetzeko, oposizioko epaimahaiak honako hauek izendatzeko proposamena aurkeztu du, probak gainditu dituzten izangaien artean puntu gehien lortu dituztenak direlako: María Asunción Rey Escalera eta María Teresa Mutilva Contreras andreak igoera txandatik, eta María Amparo Oliver Carbonell andrea, txanda irekitik.

Iruñean, 2009ko abenduaren 10ean.-Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendaria, Tomás Rodríguez Garraza.

Iragarkiaren kodea: F0928014