155. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NARBARTE

2009ko aurrekontua. Hasierako onespena

Narbarteko Udalak, 2009ko azaroaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2009ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Behin betikoz onetsitzat joko da, epe hori iraganik, inork erreklamaziorik aurkezten ez badu.

DIRU-SARRERAK:

III. kapitulua: 12.400,00 euro.

IV. kapitulua: 60.895,00 euro.

V. kapitulua: 3.410,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 76.705,00 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua: 4.700,00 euro.

II. kapitulua: 49.850,00 euro.

III. kapitulua: 9.200,00 euro.

IV. kapitulua: 3.805,00 euro.

VI. kapitulua: 250,00 euro.

IX. kapitulua: 8.900,00 euro.

Gastuak, guztira: 76.705,00 euro.

Narbarten, 2009ko azaroaren 23an.-Kontzejuko burua, Javier Arretxea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L0927000