1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
3196/2009 EBAZPENA, azaroaren 16koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko herri lanetako ingeniari tekniko izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko prozedurari bukaera ematen diona.
Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren azaroaren 16ko 3196/2009 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko herri lanetako ingeniari tekniko izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko prozedurari bukaera eman zitzaion, eta Eduardo Palacios Gil jaunari esleitu 3755 zenbakiko lanpostua, Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiari atxikia eta Iruñean aritzekoa.
Deialdia 2009ko 105. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 26an.
Iruñean, 2009ko azaroaren 26an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.
Iragarkiaren kodea: F0927690