155. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURUZABAL

Aurrekontuko 8/2009 aldaketa

Udalak, 2009ko azaroaren 19an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Hasiera batean onestea aurrekontuko 8/2009 aldaketa, kreditu bereziaren bidezkoa, aurrekontuko kontu-sail berri bat behar adina diruz hornitzeko; Nafarroako Gobernuko diru-laguntzekin eta diruzaintzako gastu orokorretarako gerakinaren bidez finantzatuko da.

Aditzera ematen da, interesdunek, 15 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, espedientea aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten. Inork alegaziorik aurkezten ez badu, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.

Muruzabalen, 2009ko azaroaren 20an.-Alkatea, Francisco Javier Arraiza Azparren.

Iragarkiaren kodea: L0926960