155. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MONTEAGUDO

Aldaketak aurrekontuan. Hasierako onespena

Monteagudoko Udalak, 2009ko azaroaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen aurrekontuko honako aldaketak: 2009ko udal aurrekontuko 5/2009, 6/2009, 7/2009, 8/2009 eta 9/2009.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Monteagudon, 2009ko azaroaren 17an.-Alkatea, Mariano Herrero Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L0926734