155. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

METAUTEN

Aurrekontuko 01/2009 aldaketa. Hasierako onespena

Metautengo barrutiko Udalak, 2009ko azaroaren 24an egin osoko bilkuran, legezko quoruma izanik, hasiera batean onetsi zuen 2009ko ekitaldiko aurrekontuko 1. aldaketaren espedientea.

Espediente hori jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarkien oholean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik egon ezean, espedientea behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.

Metautenen, 2009ko azaroaren 24an.-Alkate udalburua, Juan Miguel Zudaire Landa.

Iragarkiaren kodea: L0927274