155. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LODOSA

U.E.-18ko konpentsazio batzordearen estatutuak
eta jarduketa oinarriak. Hasierako onespena

Alkatetzaren azaroaren 20ko 118/2009 dekretuaren bidez, xedatu da hasiera batean onestea izen hau duen espedientea: "Lodosako (Nafarroa) Arau Subsidiarioetako U.E.-18ko konpentsazio batzordearen estatutu eta jarduketa oinarrien proiektua; tramitazioa eta onespena eskatzeko testua". 2009ko abuztuaren 17koa da eta Construcciones Gorricho, S. L.k sustatua du. Eskaerarekin bat egin dute, data ezberdinetan, exekuzio unitatearen esparruko lurraren gainerako jabe partikular guztiek, haren azaleraren %44,9068 egiten baitu. Hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 161. artikuluarekin bat, 76 eta 74. artikuluei dagokienez, xehetasun azterlanen gainekoak baitira. Erregelamenduari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki oholean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Diario de Navarran eta Diario de Noticiasen argitara emanda. Hasiera batean onesteko ebazpen hau sustatzaileei eta U.E.-18 exekuzio unitatearen esparruko erregistroko lurzatien jabeei jakinaraziko zaie. Orobat aditzera emanen zaie estatutuak behin betikoz onesteko egintzak ekarriko duela jabe guztiak bertzerik gabe sartzea konpentsazio sisteman, eta beraz lotetsirik geldituko direla hemendik aitzina batzordeak eta ari den administrazioak hartzen dituen erabakiei.

Lodosan, 2009ko azaroaren 20an.-Alkatea, Jesús María García Antón.

Iragarkiaren kodea: L0926977