155. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3148/2009 EBAZPENA, azaroaren 16koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, María Pilar Lafuente González andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izendatzen duena, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko kardiologiako barrutiko fakultatibo espezialista lanetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diona.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, azaroaren 16ko 3148/2009 Ebazpenaren bidez, María Pilar Lafuente González andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izendatu zuen, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko kardiologiako barrutiko fakultatibo espezialista lanetan aritzeko, eta plantillan 69929 zenbakia duen lanpostua esleitu zion. Lanpostua Iruñeko Bideko Ama Birjina ospitaleari atxikirik dago.

Deialdia 2002ko 25. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 27an.

Iruñean, 2009ko azaroaren 26an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0927636