155. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LODOSA

Ordenantza fiskalak. Behin betiko onespena

Udalak, 2009ko urriaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen direlako ordainarazpen horiek arautzen dituen agiria, eta horiekin batera ondoriozko testu bategina ere; hori guztia iragarki batean jaso zen 2009ko 126. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 13an.

2009ko azaroaren 17an bukatu zen jendaurreko aldia, eta ez da erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu; beraz, gaurko egunarekin behin betiko onetsitzat geratu dira aipatutako ordainarazpenak arautzen dituzten arauak.

Udalaren ordenantza fiskalen testuak data eta zenbaki hauetako Nafarroako Aldizkari Ofizialetan argitaratu ziren: 1997ko martxoaren 26koa, 37. zenbakia; 1998ko martxoaren 18koa, 33. zenbakia; 1998ko abenduaren 30ekoa, 156. zenbakia; 2000ko martxoaren 22koa, 36. zenbakia; 2001eko urtarrilaren 15ekoa, 7. zenbakia; 2002ko otsailaren 25ekoa, 24. zenbakia; 2002ko abenduaren 11koa, 149. zenbakia; 2004ko martxoaren 1ekoa, 26. zenbakia; 2005eko otsailaren 9koa, 17. zenbakia; 2006ko urtarrilaren 4koa, 2. zenbakia; 2006ko abenduaren 18koa, 151. zenbakia; 2006ko abenduaren 21ekoa, 158. zenbakia; eta 2008ko abenduaren 22koa, 155. zenbakia.

Lodosan, 2009ko azaroaren 18an.-Alkatea, Jesús María García Antón.

Iragarkiaren kodea: L0926828