155. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Behin betiko onespena ordenantza fiskaletako
aldaketari. 2010. urteko tarifak

Udalak, 2009ko irailaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Ordenantza fiskaletako aldaketa, 2010. urteko tarifak paratzeko. Erabaki honetatik at gelditu ziren hainbat Ordenantza, egun horretarako Ogasun Batzordeak ez baitzituen ez aztertu ezta informatu ere. Hain zuzen ere, espedientearen izena honako hau da: igerilekuak eta bertze.

Bigarren Ordenantza multzo honi buruzko erabakia urriaren 2ko osoko bilkuran hartu zen. Erabaki hori jendaurrean egon da hogeita hamar egunez, aldez aurretik ediktuak ezarrita bai Udalaren iragarki oholean bai 2009ko 131. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 23an.

Aipatutako epe horretan inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu ez duenez gero, hasierako onespena behin betiko bihurtu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeko 325.1.c) artikuluan ezarritakoarekin bat.

Horrenbertzez, ebatzi dut:

1. Tarifa berrien behin betiko testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

2. Tarifa horiek jakinaraztea Nafarroako Toki Administrazioko Departamentuko Ordenantza Fiskalen Erregistroari.

Behin betiko onespena Ordenantza fiskaletako aldaketari

2010. urteko tarifak

Igerilekuak

-Adinak:

  • Haurrak, 4tik 10 urtera.
  • Gazteak, 11tik 15 urtera.
  • Helduak, 16tik 64 urtera.
  • Erretiratuak, 65etik goiti.

1.-Sarrera:

-Hasierako sarrera:

  • Helduak, 106,20 euro.
  • Gazteak, 79,65 euro.
  • Haurrak, 63,52 euro.
  • Bertzeak, 79,65 euro.

-Urtero (hileko kuota):

  • Helduak, 19,37 euro.
  • Gazteak, 14,53 euro
  • Haurrak, 11,42 euro.
  • Bertzeak, 14,53 euro.

-Negua (hileko kuota) * 8 hilabete:

  • Helduak, 21,54 euro.
  • Gazteak, 17,13 euro.
  • Haurrak, 14,03 euro.
  • Bertzeak, 17,13 euro.

2.-Muskulazioa hiru hilekoa. (*) 16 urtetik goiti.

  • Urteko abonamendurako kuota, 17,63 euro.
  • Neguko/udako abonamendurako kuota, 22,84 euro.

3.-Hileko kuota:

  • Helduak, 46,79 euro.
  • Gazteak, 37,33 euro.
  • Haurrak, 30,86 euro.
  • Bertzeak, 37,33 euro.

4.-Udako abonamendua:

  • Helduak, 95,78 euro.
  • Gazteak, 84,86 euro.
  • Haurrak, 63,52 euro.
  • Bertzeak, 84,86 euro.

5.-Eguneko sarrerak, egun osoa.

LANEGUNA

EGUN ERDIA

Helduak

7,25 euro

3,65 euro

Gazteak

5,20 euro

2,60 euro

Haurrak

4,15 euro

2,05 euro

Bertzeak

5,20 euro

2,60 euro

Jaieguna

LANEGUNA

EGUN ERDIA

Helduak

8,85 euro

4,40 euro

Gazteak

7,25 euro

3,65 euro

Haurrak

5,70 euro

2,85 euro

Bertzeak

6,75 euro

3,35 euro

6.-Itzultze gastuak:

  • Gastuak, 3,67 euro.
  • 2. txartela, 8,67 euro.

7.-Kirol jardueren tarifak:

Enpresa kudeatzaileak zehaztuko ditu, denboraldiko programen arabera.

8.-Gastuak, eszedentzian daudenen kuoten mantenimendua.

-Urtero (hileko kuota):

  • Helduak, 7,79 euro.
  • Gazteak, 5,84 euro.
  • Haurrak, 4,47 euro.
  • Bertzeak, 5,84 euro.

-Negua (hileko kuota) * 8 hilabete:

  • Helduak, 8,51 euro.
  • Gazteak, 6,71 euro.
  • Haurrak, 5,34 euro.
  • Bertzeak, 6,71 euro.

Gainerakoak

12.-Hondakinak botatzea.

Zabortegi zaharrean dauden edukiontzietara bakarrik bota ahal izanen dira Lesaka udalerrian egiten ari diren obretatik ateratzen diren hondakinak. Kamioi bakoitzeko ordaindu beharrekoa honako hau izanen da:

-750 kg arte, 3 euro.

-Kamioiak, 750 kg-tik 4 tona arte, 11,00 euro.

-Kamioiak, 4 tonatik 10 tona arte, 20,00 euro.

-Kamioiak, 10 tonatik 20 tona arte, 31,00 euro.

-Kamioiak, 20 tona baino gehiagokoak, 45 euro.

-Altak, bajak eta aldaketak lizentzia fiskalean, 4 euro bakoitzak.

Antoiu kalea 27, 2.ean dagoen lokala erabiltzea: Erreserbaturiko ordu bakoitzeko 20 euro ordainduko da. Ordua baino guttiagoko erreserbagatik ordu erdia ordainduko da.

Lesakan, 2009ko azaroaren 30ean.-Alkatea, Juan Fermin Michelena Larralde.

Iragarkiaren kodea: L0927733