155. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

Arau Subsidiarioetako 111. artikuluaren aldaketa.
Behin betiko onespena

Larraungo Udalak, 2009ko ekainaren 27ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Larraungo arau subsidiarioen katalogotik kanpoko eraikinen ezaugarri estetikoen gaineko ordenantza aldatzea.

Onespenaren erabakia 2009ko 106. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 28an, eta jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, Udalak, 2009ko urriaren 31n egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen eta ondotik ematen da argitara haren testua, oso-osorik.

Behin betiko onespena

111. artikulua. Estalkiko eta hegalkinetako forma eta materialak.

-Bolumen bakoitzaren estalkia angeluzuzena izanen da.

-Bolumen bakoitzeko estalkiaren planoak ezin dira luzatu solairuen arabera bereizitako bolumenen estalkia osatzeko, ezta atzera eraman edo luzatu ere, estaltzen duten bolumenarekiko justifikaziorik gabe.

-Hiru eta lau isurkiko estalkietan, haietako bakoitzaren teilatu-hegal horizontalek sestra-kota bera izanen dute.

-Malda eremu publikora duten estalkiek erretena eta zorrotena izanen dituzte.

-Teilatu-hegal horizontal guztiak berdin aterako dira.

-Teilatu-hegalen formari eta hegalkinari dagokienez, baldintza hauek beteko dira:

a) Estalkia zaharberritu edo erreformatzen denean, teilatu-hegalen gaur egungo forma eta neurriak mantentzea izanen da irizpide orokorra. Hegalkina handitzeko baimena ematen ahal da, gehieneko neurri hauetaraino:

-Teilatu-hegal horizontaletan:

90 cm arte, H1 5,30 m-koa edo txikiagoa denean.

100 cm arte, H1 5,30 m-koa baino haundiagoa eta 7,80 m-koa edo txikiagoa denean.

110 cm arte, H1 7,80 m-koa baino handiagoa denean.

Teilatu-hegal horizontalak estalitako fatxadako bi ertzen baturaerdiari esaten zaio H1, fatxada hori eremu publikora ematen dutenetan altuera txikienekoa izanik.

Teilatu-hegal horizontaleko fatxada guztiek eremu pribatura emanez gero, kaletik nabarien dena hartuko da erreferentziatzat.

-Teilatu-hegal inklinatuetan:

a) Fatxada nagusian:

85 cm arte, H2 5,30 m-koa edo txikiagoa denean.

105 cm arte, H2 5,30 m-koa baino haundiagoa eta 7,80m-koa edo txikiagoa denean.

120 cm arte, H2 7,80 m-koa baino handiagoa denean.

b) Atzealdeko fatxadan:

85 cm arte, H2 5,30 m-koa edo txikiagoa denean.

95 cm arte, H2 5,30 m-koa baino haundiagoa eta 7,80m-koa edo txikiagoa denean.

110 cm arte, H2 7,80 m-koa baino handiagoa denean.

Horma pikoa duen fatxadako bi ertzen baturaerdiari esaten zaio H2.

Neurri horien barrenean sartu behar dute teilatu-hegala osatzen duten eraikuntzako elementu zein apaingarri guztiek (erretena, erremateak, etab.).

Teilatu-hegala 4,50 m-ko baino zabalera txikiagoko kaleetara (edo ibilgailuen pasabide publikoetara) ateraz gero, haren hegalkina aipatu neurrietaraino luzatzen ahal da, baldin handitutakoan, elementu guztiak barne dituela, 4,30 m-tik gorako altuera uzten badu pasatzeko kaleko zoladuraren gainetik, punturik makurrenean.

Bestela, 4,30 m-ko altuera librea gelditzen den tokiraino baino ezin izanen da handitu teilatu-hegalaren hegalkina.

Pasoko altuera libre hori iristen ez bada, teilatu-hegala (elementu guztiak barne) ez da gaur egungo marratik haratago aterako.

b) Eraikin berrietan, lehenagokoetan teilatu-hegalak luzatzeko ezarri diren neurri eta baldintza berak bete beharko ditu teilatu-hegalaren gehieneko neurriak.

-Hauek dira teilatu-hegalaren eta fatxadaren arteko topagunerako aukerak:

(Oharra: artikulu honetan aipatzen diren marrazkiak espedientean jasota daude).

Larraunen, 2009ko azaroaren 28an.-Alkatea, Joxe Mari Astiz Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L0927523