155. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3131/2009 EBAZPENA, azaroaren 16koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko errepideetako zaintzaile izateko sei lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko prozedurari bukaera ematen diona.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, azaroaren 16ko 3131/2009 Ebazpenaren bidez, bukaera eman dio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko errepideetako zaintzaile izateko 6 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko prozedurari, eta Irene Zubillaga Gurupegui andreari esleitu dio behin-behinekoz 1964 zenbakiko lanpostu hutsa. Lanpostu hori Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Herri Lan Zuzendaritza Nagusiari atxikita dago eta Nabaskozen du destinoa.

Deialdia 2009ko 79. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 29an.

Iruñean, 2009ko azaroaren 25ean.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0927641