155. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAKUNTZA

Xehetasun azterlanaren hasierako onespena

Lakuntzako Udalak, 2009ko azaroaren 26ko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Lakuntzako 2. poligonoko 1003. lurzatiaren xehetasun azterlana, Jose Julian Garciandia Pellejero jaunak sustatua.

Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean, 20 egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten udal bulegoetan, bertan izanen baitute eskura; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluak xedatzen duena aplikatuz.

Lakuntzan, 2009ko abenduaren 1ean.-Alkatea, Jose Ramon Garin Lizarraga.

Iragarkiaren kodea: L0927749