155. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGUZKITZA

2010eko karga-tasak

Iguzkitzako Barrutiko Udalak, 2009ko azaroaren 3an egin osoko bilkuran, karga-tasa, indize eta portzentaje hauek onetsi zituen 2010erako, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoa betetzeko:

-Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,1555.

-Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,7741.

-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %2, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean.

-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1 indizea.

-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: gutxieneko portzentajeak aplikatu; hain zuzen ere Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175 eta 176. artikuluetan ezartzen direnak.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Iguzkitzan, 2009ko azaroaren 24an.-Alkatea, Salvador Garín Zabala.

Iragarkiaren kodea: L0927214