155. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

2008ko kontuak. Onespena

Garinoaingo Udalak, 2009ko urriaren 22an egin osoko bilkura arruntean eta Kontuen Batzorde Berezi gisa eraturik, aldeko txostena eman zion 2008ko kontuen espedienteari.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 242.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Epea iragan eta inork erreklamaziorik aurkeztu ez badu, behin betikoz onetsitzat hartuko dira.

Garinoainen, 2009ko urriaren 23an.-Alkatea, Xabier Barrena Mendioroz.

Iragarkiaren kodea: L0926945